detalle dokuteka-generico-fitxa

Ogirik gabeko ezkontza, borroka latza

Apaiz batek txitxarroekin mehatxatu omen zituen gurasoak… eta horiek, erantzun modura, bizitza osoa kozinatu zuten horren bueltan.

Berriako New Yorkeko munduak podcastean, Kirmen Uribek hausnarketa egin du, bere gurasoen ezkontzatik abiatuta. Nori eskatu aholku, eta zein neurritan egin kasu aholkuoi, horiek darabiltza. 

 

Irudia: chatGPT

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Elizgizona. Apaiza. 
Lehorrean egon. Itsasoan lan egiten dutenak lanean ez daudenean. 
Laudorioak bota. Goraipamena bota, gogoz onetsi. 

 

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Kirmen Uribe. 65 urte dira gurasoak ezkondu zirela: 1960ko maiatzaren 25ean, hain zuzen. Nonbait, gure amak abadeari esan zionean Uribeneko Joserekin ezkonduko zela, honako hau bota zion elizgizonak: comerás chicharrillos todos los días. (txitxarro txikiak jango dituzu egunero). Aholkatu zion amari hobe zuela Ondarroatik atera, eta Gasteiz aldera joatea bizitzera, han etorkizun hobea izango zuela, soldaduren batekin ezkonduta-edo. 

Gure aitak jakin zuen abadeak esandakoa. Amarekin ezkondu eta gero, ikasketak burutu zituen lehorrean zegoen atseden-egunetan estudiatuz, eta atera zuen alturako lemazain titulua. Agiria hartu bezain laster, emazteari deitu zion: “Hemen duzu ezkon aurretik agindu nizuna. Txitxarro txikiak jango dituzu, baina zuk nahi duzunean bakarrik”. 

Abadea, beraz, ez zebilen zuzen. Eta gure amak, zorionez, ez zion kasurik egin; bestela, ez nintzen ni hemen zuei hau esaten egongo orain. 

Garai bateko abade horiek dagoeneko ez daude. Aholkua eskatzeko nori jo ere ez dakigu, bakoitza bere zereginetara baitago. Horregatik, inteligentzia artifizialari eskatu diot nik gaur aholkua. Idazten ari naizen liburua partekatu dut berarekin (harekin), eta iritzia eskatu diot. 

Laudorioak bota dizkit: goi-mailako literatura dela. 
Diruaz galdetu diot gero: salduko ote dudan. 
"Tira, arrakasta literarioa izango da batez ere”, bere (haren) erantzuna. 

Horixe: chicharrillos. 

detalle2

Docuthèque

C1
02-12-2025

x61pRelaContWAR

38709217
00:03:05

x61pViewCountWAR

1277

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR