detalle dokuteka-generico-fitxa

Agorafobiari beldurra

Hiriaren erdian ere itomena senti daiteke: espazio irekiak eta jendetzak beldurraren oihartzun bihurtzen dira agorafobia dutenentzat.

 Berriako Berriketan podcastean, Iker Tubiak agorafobia gaiari heldu dio, Maider Arrutiren Barruko dardara film laburra oinarri hartuta. Maider Gorostidi psikologoaren azalpenak ere entzungo ditugu. 

 

Irudia: Pixabay

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Amildegi baten pareko izan. Lurraren desnibel handi baten modukoa izan. Irudizko adieran, harresi baten pareko izan. 
Gorputza dardarka hasi. Gorputzak ikarak izan, astinaldi labur eta arinak. 
Heldulekua beheratu. Eskuaz heltzeko lekua, atearena kasu honetan. 
Agudo atera. Bizkor, azkar atera, irten. 
Karrikara atera. Kalera atera, irten. 

 

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Iker Tubia: Beldur izaten ahal zaio beldurrari ere, gerta daitekeen horri, seguruenik gertatuko ez bada ere? Gorputza dardarka hasten da, eta badirudi ezinezkoa dela urrats bat aurrera egitea. Etxetik ateratzea (ateratzeak), jendearekin egotea (egoteak) erraza dirudi, baina zenbaitentzat amildegi baten parekoa da. Iker Tubia naiz, eta, gaur, agorafobiaz arituko gara Berriketan: Barrua dardarka hasten denekoa.

Emakume ahots bat: Atera behar dut, baina... norbaitek ikusiko banindu, eroriko banintz...  

Iker Tubia: Barruko dardara film laburra horrela hasten da. Pertsona bat ageri da atari batean, ilunpean. Kristalezko atetik argia sartzen da. Pertsona horrek eskuak dardarka ditu, gorputza geldi. Azkenean, indarra bildu, heldulekua beheratu, eta ireki du atea. Agudo atera da karrikara.  

Maider Arrutik egindakoa da Barruko dardara film laburra, eta agorafobia zer den azaltzen du irudi eta soinuen bidez. Agorafobiagatik ospitalean zegoela hasi zen gidoia idazten, eta ikus-entzunezkoen errealizazio-arloko ikasketak baliatu ditu barruko dardara hori zer den azaltzeko. Bizi izan ez duenarentzat zaila da ulertzeko, baina agorafobiak ez dizu karrikara ateratzen uzten. Erraza dirudi halakorik bizi ez duenarentzat, baina, ate baten bestaldean (beste aldean), amildegi bat egon liteke agorafobia duenarentzat.  

Maiderren esperientzia aditzea ongi dago, bai, baina ikuspegi zientifiko batetik aztertuta, zer da agorafobia? Aditu Maider Gorostidi AGIFES elkarteko psikologoaren azalpena. 

Maider Gorostidi: Nik esango nuke antsietate-mota bat dela, ez?, eta, azken batean, hor bai sortzen da barruan beldur bat, kasik beldurraren beldur izatea bezala, eta horrek, nolabait ere, egunerokotasunean ekartzen dizkiten (dizkidan) kondizionamendu guztiak, ez?; besteen aurrean jartzeak-eta ematea daukan beldur hori. Azkenean, nola ikusten nauen (nauten) ni, nola hartzen nauten. Ba, hor sortzen diren beldurrak dira, ez?  

Klaro (Tira), agorafobia bat egun batetik bestera ez da derrepente azaltzen, hemen...: atzo oso ondo nengoen eta gaur... Baizik eta hor, azkenean, pixkanakako lanketa... zera bat badago: barruan hor makina bat martxan jartzen da, ezta? Eta, azkenean, Maiderrek kontatzen duen bezalaxe bideoan, ez?, ba, iristen zara momentu batera, eske (baita), etxetik ateratzeak, inkluso (baita) nire gelatik ateratzeak ere beldurra eman dezake, eta inkluso pentsamenduen beldur naiz. Eta, azkenean, pentsamendu denak ezkorrak, negatiboak dira; ez dago pentsamendu positiborik. Eta horrek, nolabait ere, nola kondizionatzen duen nire egunerokotasuna, ez? Eta, bestalde, ba, bueno, guzti honek (honek guztiak), ba, nireganako sortzea daukan ikuspuntua ere baita (ere bai): nire buruarekiko begirada, ez? Nola ikusten naizen (dudan neure burua), konparaketak-eta azaltzen dira, ez?, besteenganako: begira nola nagoen ni eta horrela egotea baneukake. Konparaketa horiek ere azaltzen dira, eta, orduan, ni pixkanaka txiki eta txiki, eta txikitzen hasten naiz, ez?

detalle2

Docuthèque

C1
21-11-2025

x61pRelaContWAR

38707700
00:03:19

x61pViewCountWAR

1461

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR