detalle dokuteka-generico-fitxa

Holograma ukigarriak

Orain arte filmetan baino ez zena posible Nafarroko Unibertsitate Publikoko ikerlari-talde batek egingarri bihurtu du: hologramak ikusteaz gain, ukitu eta horiei eragin ahal izatea.

 Ba al dakizu zer den holograma bat? Nola da posible pantaila batek proiektatutakoa gure begiek 3Dn ikustea? Areago, nola liteke 3Dn ikusten diren objektu horiek eskuaz heldu eta mugitzea? Horren berri eman du NUPeko ikerlari batek Amarauna saioan. 

Hologramak sortzen dituen pantaila malgua nolakoa den irudikatzeko, ikusi bideoa

 

Irudia: UpnaLAB

 

 HIZTEGI LAGUNGARRIA  

Geruza. Kapa 
Estruktura zurruna. Egitura gogorra, moldakaitza. 

 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria 1. Hologramak ikusteaz gain, hologramak ukitu ahal izatea, ukitu eta proiektatutako irudiari eragin ahal izatea. Demagun auto baten holograma dugula begien aurrean. Bada, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren proiektuari esker, autoa (autoari) heldu egin dezakegu (diezaiokegu), eskuz, norabidea aldatu edo batetik bestera eraman.

Esataria 2. Josune Sarasate Azkona artista multimedia da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerlari kolaboratzailea eta hologramak ukigarri egin dituen taldeko kidea. Josune, Kaixo, egun on. 

Josune Sarasate Azkona. Egun on.  

Esataria 2. Egia esan, irudiak hiru dimentsiotan airean proiektatuta ikustera ohitu gara, baina zuek urrats bat harago egin duzue, hologramak ukigarri eginda. Eta aitortuko dizugu, Josune, jakin-minez gauzkazula. Baina igual aurretik komeni da holograma arrunt batek nola funtzionatzen duen azaltzea. Nola lortzen dugu, batere betaurreko berezirik gabe, irudiak hiru dimentsiotan ikustea? 

Josune Sarasate Azkona. Bai, bada, gure lana oinarritzen den teknikan, ze teknika desberdinak daude... Baina gurea da pantaila bat, pantaila gogor bat, gora eta behera egiten duena, eta, orduan, oso azkar doa pantaila hori, eta mugimendu bakoitzean 3D objektuaren geruza proiektatzen da pantaila horretan. Orduan, behetik gora, beheko kapan dagoenean, lehenengo geruza proiektatzen da; 2. kapan dagoenean, 2. geruza... Orduan, horrela proiektatzen da objektua, baina guk gure begian osoa ikusten dugu, zeren guk ikusten ditugu hamar irudi segundoko. Orduan gure begiak hori osatzen du, eta ikusten dugu objektu bat bezala. Baina, egia esan, proiekzioa da denboran eta mugimenduan.  

Esataria 2. Imajinatuko dugu aszensore (igogailu) bat bezala, gora eta behera, azkar-azkar-azkar dabilen tresna bat, barrua hutsa izango duena, eta, hain zuzen ere, barruan sortuko da zuek nahi duzuen irudi hori. 

Josune Sarasate Azkona. Bai, hori, bai.  

Esataria 1. Eta zer material erabili izan da holako hologramak egin ahal izateko? Ze esan duzu estruktura zurrunak direla, baina zerezkoak dira? 

Josune Sarasate Azkona. Bada, guk erabili dugun teknikan da pantaila bat, osea, da kristala, eta imajinatzen dut pantaila material bat. Baina ere egin dira beste saiakera batzuk lainoan proiektatzen edo, ere, ur-tantetan proiektatzen. 

Esataria 1. Ur-tantetan ere bai,e? 

Josune Sarasate Azkona. Bai, bai. 

Esataria 1. Eta hori orain arteko hologramei dagokienez. Baina zuen hologramarekin zer egin dezakegu? Ze, esan duzu ukigarria dela, noski. Pantaila bat gora eta behera etengabe baldin badoa, hor eskurik ezin dugu sartu. Baina zeuenean bai, ez?, eskuan sar dezakegu eta eragin. Zer egin genezake parez pare bagenu? 

Josune Sarasate Azkona. Klaro (Bai, ba), guk... gure helburua izan da 3D objektuak eskuarekin ukigarriak egitea. Orduan, egin duguna da pantaila hori ordezkatu dugu oihal-zatiekin, eta oihal-zatiak azkenean moldatzen dira zure eskura, behatzera ere eta elastikoak dira. Orduan, ez dute minik ematen, ez dira engantxatzen (katigatzen). Eta orduan, hori, arriskurik gabe eskua sartu ahal duzu makinan. 

Esataria 2. Sartu goiko aldetik, ze, noski, trastea gora eta behera ibiliko da etengabe. 

Josune Sarasate Azkona. Bai, oraingoz goitik, alde batetik ere, baina agian ez duzu minik egingo, baina agian puskatuko duzu, hori bai gertatu daitekeela.  

Esataria 2. Ez da komeni. Eta behin holograma ukituta, zer egin dezakegu? 

Josune Sarasate Azkona. Bada, azkenean, interaktuatu (elkarri eragin) objektuarekin, era naturalean interaktuatu.

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Dokuteka

C1
21-10-2025

x61pRelaContWAR

31830918
00:03:54

x61pViewCountWAR

946

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR