detalle dokuteka-generico-fitxa

Arrakasta arrastaka

Zer ote da arrakasta: ezaguna izatea?, diru asko izatea edo irabaztea? Zer ote da arrakasta sormena lanbide dutenentzat?

Jasone Osoro elkarrizketatu dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak Biba zuek! EITBko telesaioan. Idazlearen Arrakasta saiakera izan dute hizpide, eta Osoro harentzat arrakasta zer den azaltzen ahalegindu da.

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Buruari eman. Hausnartu, pentsatu. 
Saiakera bat idatzi. Gai jakin bati buruzko gogoetak, ideiak, hausnarketak... biltzen dituen liburua idatzi. 
Harira joan. Kontaketaren, gaiaren muinari heldu. 
Ahotan eduki. Ahoz aho ibili. 
Gainontzeko idazleei. Beste idazleei. 

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Maddalen Arzallus. Arratsalde on, berriz ere. Lehendabiziko orduan korrika aritu gara. Eta orain atseden hartuko dugu irakurtzeko. Bueno, buruari emango diogu.  

Xabier Sukia. Bai, bai, noski. Jarraituko dugu, jarraituko dugu martxan.  

Maddalen Arzallus. Arrakasta gora, arrakasta behera. Gaur egungo gizartean, asko aipatzen den hitza da “arrakasta”. Baina zer da arrakasta? Ba, horri buruzko saiakera bat idatzi du gure gaurko gonbidatuak. Biba Jasone Osoro! 

Xabier Sukia. Aupa, Jasone! 

Maddalen Arzallus. Kaixo, Jasone!  

Xabier Sukia. Arratsalde on!  

Jasone Osoro. Arratsalde on, bai. 

Xabier Sukia. Ongi etorri!  

Jasone Osoro. Eskerrik asko.  

Maddalen Arzallus. Eseri lasai.  

Xabier Sukia. Hortxe liburua ekarri duzu, eskuetan... 

Jasone Osoro. Bai, bai, klaro (bai, ba).  

Xabier Sukia. Arrakasta.  

Jasone Osoro. Hemen inportanteena ez naiz ni. Liburua.  

Xabier Sukia. Bai, noski! Eta horretaz hitz egingo dugu. Eta zuzenean harira joango gara. Zuretzat zer da arrakasta? 

Jasone Osoro. Bueno, ez dakit. Gauza asko dira; esan nahi dut: bizitzan aurrera egin ahala, aldatzen da, baita ere, nolabait esateko, esanahia. Baina, horrela, laburtzen (laburtuz), nik esango nuke niretzat dela, batez ere, norbere buruarekin gustura egotea, lasai egotea.  

Maddalen Arzallus. Eta liburu hau idatzi ondoren, edo lehenago, arrakastarekiko pertzepzio desberdina duzu, Jasone?  

Jasone Osoro. Bueno, orain gehiago ezagutzen dut. Nik uste dut arrakasta dela hitz bat edo kontzeptu bat, denok ahotan eduki duguna, ezta?, inkluso (baita... ere) pentsatu izan dugu askotan arrakastaren inguruan, baina igual ez dakigu oso ondo zer den edo ez dakigu oso ondo lorgarria den, ez dakigu inkluso (ezta... ere), zer forma daukan. Hasiera batean, badirudi arrakasta hitzak ez daukala formarik, baina badauka forma, nik liburuan azaltzen dudan bezala. Orduan, nik uste dut orain argiago daukadala zer den arrakasta, bai. 

Xabier Sukia. Eta zergatik idatzi nahi izan duzu arrakastaren inguruan? Ala idatzi behar izan duzu? 

Jasone Osoro. Ba, sortu zen nire krisi batetik, sorkuntzari lotutako... Ez neukan oso argi zer idatzi... Ni idazlea naiz, orduan, ba, konturatzen nintzen baneuzkala hor ideia... baina ez nintzen... Ez dakit, jartzen nintzen idazten, eta ez zitzaizkidan ateratzen nik nahi bezala. Eta, bueno, nire (neure) buruan galdera bat sortu zen, ez? Gainontzeko idazleei edo gainontzeko sortzaileei ere gauza bera gertatzen zaie? Krisi hauek dauzkate? Eta krisi hauen aurrean zer gertatzen da edo nola kudeatzen dute, ezta? Eta, orduan, nire lehenengo ideia izan zen horren inguruan zerbait egitea. Baina, bueno, gauza batek beste batera eramaten zaitu, eta halako batean ikusi nuen gaia ez zela sorkuntza edo krisia, baizik eta arrakasta. Eta hasi nintzen. ba, horri tiraka. 

Xabier Sukia. Eta gertatzen zaie? Gertatzen zaie besteei ere?  

Jasone Osoro. Bai, bai, bai. Nik uste dut. Ez bakarrik sortzaileoi, ez? Ba, zuei ere. Edozein pertsonak dauzka lanbideari lotutako krisiak, krisi pertsonalak ere, eta lanbideari lotutakoak ere bai.

detalle2

Docuthèque

B2
14-07-2025

x61pRelaContWAR

31830762
00:02:33

x61pViewCountWAR

2368

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR