detalle dokuteka-generico-fitxa

Lupa adimendunak

Edozeinek izan beharko luke irakurtzeko eskubidea, edozein informazio eskuratzekoa; baina nola ziurtatu eskubide hori, ikusteko ezintasunen bat dutenei?

 Getxoko udal-liburutegiek teknologia berritzailea jarri dute herritarren eskura, irisgarritasuna hobetzeko eta kultura eskuragarriago bihurtzeko asmoz. Bizkaian 17.800 pertsonak baino gehiagok ikusmen-urritasunen bat dute, INEren arabera, eta horietako askorentzat eguneroko jarduerak —hala nola, irakurtzea eta informazioa kontsultatzea— erronka bilakatu dira. Hala, horri erantzun guran, LUP euskal startup-ak sortutako lehen lupa adimenduna jarri dute eskuragarri udalerriko hiru liburutegitan.

Algortako Villamonte eta San Nikolas liburutegietan, eta Romoko Romo Kultur Etxean daude eskuragarri erreminta horiek. Gailua txikia da, poltsiko tamainakoa, eta testuen irudiak hartu eta automatikoki ahots bihurtzen ditu, hainbat hizkuntzatan, euskara barne, ikusmen-urritasuna duten pertsonek informazioa entzuteko aukera izan dezaten.

"Ohore bat da Getxoko liburutegiek gure lupak txertatzea milaka pertsonaren beharrei erantzuteko. Proiektu hau hemen sortu eta gure komunitatean eragin positiboa izatea motibazio-iturri da guretzat", azaldu du Eneko Calvok, LUP enpresaren sortzaileetako batek.

Ekimen horrek irakurketarako sarbidea errazten die ikusmen-zailtasunak dituzten pertsonei, eta inklusioaren aldeko urrats garrantzitsua da. "Inklusiorako gure konpromisoa berresten dugu. Liburutegiek eboluzionatu behar dute, eta teknologia honen txertaketa progresiboa egokitzapen horren parte da. Proiektuak arrakasta badu, gailu gehiago jarriko ditugu herritarren esku", adierazi du Susana Barreiro Ugartek, Getxoko liburutegietako arduradunak.

Sarrerako irudia: chatGPT

HIZTEGI LAGUNGARRIA  

Eskuragarria. Eskuratzeko, lortzeko edo iristeko modukoa dena, eskura daitekeena. 
Ikusmen-urritasuna. Ikusteko gaitasuna gutxituta izatea. 
Sarbidea erraztu. Sartzeko bidea edo modua, zerbait eskuratzeko aukera errazago jarri. 
Konpromisoa berretsi. Dena delako hitza baieztatu, egiaztatu, konfirmatu. 
Egokitzapena. Moldaketa; behar, irizpide edo baldintza batzuetara moldatzea zerbait. 

detalle2

Docuthèque

B1
09-07-2025

x61pRelaContWAR

31830734

x61pViewCountWAR

2123

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR