detalle dokuteka-generico-fitxa

Ane Lindane, lindaneari buruz

Lindanoa konposatu organikoa da, oso toxikoa. Ane Lindanek umorezko bakarrizketak egiten ditu. Zer dela-eta izen artistiko hori? Ba al dakigu zer den lindanoa?

Ane Lindanek, umorezko bakarrizketa baten pasarte honetan, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren estereotipoak darabiltza, bata zatarra eta bestea ederra. Hala ere, denok ere zaindu behar dugu ingurumena. 

Bakarrizketa osorik ikusteko, hemen klikatu.

 

AA bidez sortutako irudia.

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Nonoiz. Noiz edo noiz, behin edo behin, noiz edo behin... 
Lindanea. Forma zuzena, gaur egun, "lindanoa" da. 
Ez bezala. Beste modu batera, beste era batera. 
Pestizida. Izurriak sortzen dituzten landareak eta animaliak kontrolatzeko edo suntsitzeko erabiltzen den substantzia.  
Pozoia. Gai toxikoa 
Bakarrizketa. Bakarka egiten den umorezko emanaldia. Monologoa  
Barraren aurrean. itsasadarretan eta ibaien bokaleetan sortzen den hondar-metaketa bat da barra; forma luzexka izaten dute. 

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Ane Lindane. Zuetariko zenbatek pentsatu izan du nonoiz (noiz edo noiz) “Lindanea” izan zitekeela nire abizena, halako zerbait? Altxatu eskua trankilamente (lasai asko). E, hortik, batzuk? Bai, bai, bai. E, e, ze politak zareten! Eske klaro (noski), eske paradisuan bizi zarie (zarete), eske zuek ez dakizue zer den lindanea. Eske, klaro (noski), eske hemen zuek, gipuzkoarrek zuen lurra maite duzue; Bizkaian ez bezala. Egon zarie (zarete) inoiz Sestaon, Basaurin, Barakaldon... egon zarete? Puf... Basaurin!? Basaurin, basa-basaurin! Osea, horrela ahoskatu behar da, e. Bizkaieraz horrela ahoskatzen du: “Basauri”. Puf....ba, arrasau (suntsituta)! Klaro, klaro (noski), hor badakigu zer den lindanea. Lindanea da pestizida bat; lindanea da pozoi bat. Eta ondo dakigu Bizkaian, ze Bizkaiko zonalde industrializatuetan, fabriketan-eta sortzen zen lindanea. Baina eske hemen zuek zuen lurra maite duzue.  

Aurreko egunean egon nintzen Orion, joan nintzen Oriora, bakarrizketa bat neukan Orion. Joan nintzen bertara, eta, bueno, nahiko goiz iritsi nintzen. Arraroa da nere (nire) kasuan goiz iristea, baino goiz iritsi nintzen, eta esan nuen: “Ze ostia! Paseo bat emango dut, hemendik Oriotik. Mundu guztiak begiratzen ninduen, eta nik esaten nuen “Bua, eske, ezagutzen naute”. Begiratzen ninduten ez nindutelako ezagutzen. Eta klaro (noski), eta esaten nuen “Jo, eske, hemen Orion jendeak, eske, hemengo jendeak bere lurra maite du. Ze polita den dena, eske, oso polita da. Benetan, hemen zuen lurra maite duzue, oriotarrek haien lurra maite dute! Haien itsasoa, ez. Baina lurra bai. Itsasoa ez, ni de puta coña (ezta...). Zeren “mila bederatziehun da lehenengo urtean, maiatzaren hamalaugarren egunean, Orioko herriko barraren aurrean, balea agertu zan” eta sast! Hil egin zuten azkeneko balea! Sabes (Aditu), ez dagoela gehiagorik, ja. Iritsi zen balea bat eta: “Manterola, Olaizola, benga (goazen), balea hiltzera! Hartu traineruak!”. Bai, eskerrik asko. Bai, mila esker. Eta hori: lindane ez dela pertsona-izena, lehen esan bezala, dela pestizida edo pozoi baten izena. Merkatutik kendu zuten, gainera. Merkatutik kendu zuten. Osea, pozoi bat merkatutik kentzeko... Lo que tenía que matar! Merkatutik kendu zuten lindanea, eta esan zuten: “Ostia, zer egingo dugu hemen stockean daukagun lindane guzti honekin (honekin guztiarekin)?”. Eta baten batek esan zuen: “Bota Ibaizabalera! Zer da gerta daitekeen gauzarik txarrena?” Eta hementxe naukazue.

detalle2

Docuthèque

B2
08-07-2025

x61pRelaContWAR

31792957
00:02:54

x61pViewCountWAR

1556

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR