detalle dokuteka-generico-fitxa

Eraso sexisten beldurra negozio

Sarri, ustez emakumeak babesteko hartzen diren neurriek edo helburu horrekin sortutako produktuek emakumeen eskubideak mugatu eta fokua okerreko lekuan jarri besterik ez dute egiten. Are gehiago, zenbaitetan negozio ere bihurtzen dira.

Euskalerria irratian Eider Perez de Herediak, Baztango Berdintasun teknikariak, gai hau agerian jarri du. 

 

 

 

 

 

Irudia: eitb

HIZTEGI LAGUNGARRIA

- Opari pozoinduak. Opari itxura duen zerbait baina atzetik dakarrena kaltegarria denean.
- Negozio hutsaren ikuspegia. Negozioa besterik ikusten ez duenaren ikuspuntua.
- Beldurra betikotu. Beldurra finkatu, izua betirako errotu.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]
Esataria. Seguruenik zuetako askok ikusi dituzue iragarrita: gau giroan zure edaria, edalontzia tapatzeko estalkiak, edota pasa den San Ferminen aurretik zabaldu ziren edarian drogaren bat dagoen ohartarazten dizuten gailuak: pultserak ziren garai horietan.  Erasoen beldurraren mezuaren bitartez, negozio bilaketa honek atentzioa deitu die hainbat berdintasun teknikariri. Eider Perez de Heredia. Baztango berdintasun teknikari, egun on! 
Eider Perez de Heredia. Baztango berdintasun teknikaria. Egun on!
Esataria. Pozoindutako opari deitu diezue hauei? Zergatik?
Eider Perez. Bai, ba, opari pozoituak deitu nahi izan diogu, emakumeen eskubideak mugatzen dituzten genero estereotipoetatik diseinatuta daudelako, ez? Negozio hutsaren ikuspegitik. Kasu honetan sexu erasoak prebenitzera eta entzuleek ez dute ikusiko, baina komilak jartzen ditut, ez? Prebenitzera edo horien arriskua murriztera bideratutako produktu hauek, batez ere besta giroan eta emakumeen gorputzetan dagoeneko ezarrita dagoen beldurra betikotzen dute.
Beldurraren eta emakumeen kontrako indarkeriaren negozioa egitea dakarrela uste dugu, eta hori arriskutsua dela adierazi nahi dugu.
Egoera benetan eraldatuko duen irtenbiderik ez dute ematen, kontrakoa baizik.
Esataria. Irtenbidea baino, negoziorako erasoa edo jarrera sexistak behar dituzten produktuak direlako.
Eider Perez. Hala da. Psikologikoki zein sozialki kaltegarriak diren dinamikak indartzen dituzte, eta sektore publikotik eta feminismoetatik ezarri nahi ditugun berdintasun politikoen helburuen eta ikuspegiaren kontra daude erabat.
Esataria. Fokua desbideratzen da, emakumeen eskubideak ez dira kontutan hartzen.
Eider Perez. Hori da, erran dudan bezala, emakumeen segurtasuna haien esku dagoela edo kontrola dezaketela, sexu eraso bat edo mendekotasun kimiko bat saihestu dezaketela dioen narratiba hori indartzen dute. Horrela, produktu horiek, logika kapitalistari erantzunda, fokua guztiz desbideratzen dute. Ez dute jartzen erasotzen duten gizonengan, baizik eta emakumeek gure segurtasunarengatik egin dezakeguna, ideia horren indarra heldu da
Esataria. Gau girorako kanpaina bat egin beharko bagenu, zuek berdintasun-teknikari zareten aldetik, fokua non eta nola jarri beharko litzateke? 
Eider Perez. Emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioan generoarekin lotutako rolak eta estereotipoak ezabatzen, batez ere, ze oroitu, beti oroitarazten dugu, indarkeria matxista dela desparekotasunaren, rolen, estereotipoen eta guzti honen islada edo alde krudelena. Baina ez baldin badugu desberdinkeriarekin bukatzen, indarkeriarekin ez dugu bukatuko. Fokua aldatu beharra dugu eta besta eguna guztiondako (guztiontzako), baita emakumeendako ere, askatasun eremuak direla defendatzen segitu behar dugu.
Eta kapitalismoak emakumeen kontrako indarkeria baliatu nahi badu negozioa egiteko, zabaldu dezatela beren sormena “Ez bazara konponbidea, arazoa zara” ideia horretara.
Esataria. Eider Perez de Heredia Baztango Berdintasun teknikari. Mila esker aunitz Euskalerria Irratiaren deia hartzeagatik.

detalle2

Docuthèque

C1
11-12-2024

x61pRelaContWAR

31278131
00:03:18

x61pViewCountWAR

2851

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR