Docutec
Iparra galduta
Txinan lau lagunek plan bat egin eta, ondoren, sare sozialetan kronika-bideoa argitaratu dute. Hortik aurrera gertatu dena sinesgaitza da. Euskaldunon artean ere gerta liteke halakorik?
Euskadi Gaztean Dida saioko Desnotiziak atalean, Antton Telleriak albiste bitxiaren berri eman du.
Irudia (moldatua): CC BY-NC-SA 2.0 / Pixabay
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA - Gyoza tankerako zerbait. Gyoza antzeko, itxurako zerbait. |
Antton Telleria. Egin dezagun Txinara; potentzia (indar) mundiala desnotizietan zalantzarik gabe. Henan probintzian gertatu da; bertako bi hiri nagusiak Zhengzhou eta Kaifeng. Kontua da lau gaztek Zhengzhoutik Kaifengerako bidea egin dutela bizikletan: 50 kilometro.
Jon Gotzon Aldaparena. Ez da asko.
Antton. Pare bat ordutan edo…
Julen. Bueno, segun eta zer 50 kilometro diren! Aldapa gooora baldin badira…
Antton. Pare bat ordutan edo…
Julen. Bale.
Antton. Eta joan dira bertara, Zhengzhoutik Kaifengera esan bezala, dumpling batzuk jatera. Dumplingak dira…
Andrea Aranburu. A bai!
Antton. Masa modukoa eta barruan albondigatxo (haragi-bolatxo) batzuk edo… da zeraren estilokoa…
Jon Gotzon. Gyoza edo…
Antton. Gyoza tankerako zerbait, borobilduagoa edo.
Jon Gotzon. Lurrun erara egindakoak.
Antton. Bai hori da.
Julen. Baina barruan dauzka albondigak?
Antton. Haragi pikatua (xehatua), bai.
Jon Gotzon. Banbu (kanabera) ontzi batean.
Antton. Bai. Ba joan dira lau gazte hauek eta egin dute bidaia horren, plan horren, kronika: “Begira, joan gara Zhengzhoutik Kaifengera bizikletan eta hartu ditugu dumpling batzuk”.
Jon Gotzon. Listo, detenidoak (atxilotuak).
Antton. Ez, ez, ez, kontrara. Sekulako arrakasta izan du bideo horrek, tendentzia (joera) bilakatu den arte…
Jon Gotzon. Ohhh! Donibane, nola da? Donibane no (ez).
Antton. Done Jakue.
Jon Gotzon. Done Jakue bidearen pare.
Antton. Dumpling, Dumpling Jakue bidea kasu honetan. Ez da hori kontua: hurrengo egunean han doaz hamar mila gazte…
Julen. Erromesaldian?
Antton. Bide, bide iguala (bera) egitera bizikletan.
Julen. Dumpling igualak jatera?
Andrea. Oso ondo saldu du(t)e.
Antton. Errepideak, errepideak erabat kolapsatu dituzten arte.
Julen. Ostras! Joder!
Antton. Polizia bertaratu da, hasi dira zer gertatzen da…
Jon Gotzon. Fuera (ospa) hemendik!
Antton. Baina irudia da ikusgarria e! Errepidea bizikletaz josia…
Julen. Osea (Hau da) joan dira, egun batean joan dira lau gazte besterik gabe, euskalkian esaten den bezala “sinmas”
Antton. Hori da.
Julen. Toki batetik bestera bizikletan 50 kilometro egin eta dumpling batzuk jatera.
Antton. Bai
Julen. Bideoa egin dute eta esan dute: “Begira ze guay, ze ondo gauden”.
Jon Gotzon. Aaai, nola dagoen mundua!
Julen. Hamar mila gaztek erantzun dute eta esan dute: “Guk ere nahi dugu!”
Antton. Beste hainbeste.
Julen. Eta joan dira hamar mila!
Antton. Eta irudia da ikusgarria e!
Jon Gotzon. Nola dagoen mundua.
Antton. Bizikletaz josita errepidea…
Julen. Gauez gainera? Barkatu e…
Antton. Bai, bai! Ze plana hala egin dute: iluntzean abiatu, gauerako iritsi eta …
Julen. Joe..
Antton. Bai, bai.
Julen. Bueno, hori hemen pasatzen da pixka bat irail partean edo Hernion, ez? Igandeetan egiten dira halako erromesaldi (erromeri) batzuk eta e! guay dago eta.. Hamar mila ez dakit baina jendea elkartzen da.
Antton. Bai, bai
Julen. Igandero.
Antton. Baina hori espero da.
Julen. Ya, hori aurrez badakizu, klaro (noski) eta hango bordatakoek eta dumplingak egin eta egin…
Jon Gotzon. Zelatun da.
