Joseph Turner ekaitzaren epizentroan

Paisaietan eta itsas-ekaitzetan espezializatutako margolaria Londresen jaio zen 1751ko apirilaren 23an. Garai hartan zeresana eman zuen margolaria izan zen eta gaur egun "argiaren margolari" gisa da ezaguna. 1851ko abenduaren 19an hil zen.

Eitbko Maren Podkastean Joseph Turnerren biografia laburra entzun dezakezu. 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: PDM 1.0


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]
1842a, Harwicheko portua, Ingalaterra. Ariel ekaitz baten erdian itsasoratzen da. Tripulazioaren (eskifaiaren) artean 67 urteko gizon batek mastari  lotua izan dadin eskatu du. Bere  helburua; ekaitzaren irudia harrapatzea. Bere izena: Joseph Turner. 
Bere obsesioa pintzelekin antzezpen huts batera baino zerbait gehiagora iristea zen; drama handiaren epizentrora iristea, itsasoaren benetako boterera iristea.
Horrela sortu zen Snow Storm obra eta, horrela, Joseph Turnerrek Londreseko Royal Academy-ko hormetan itsasoaren indarra, bere argia eta bere kolorea lotzea lortu zuen.
Bere bizitza eta obra betidanik kaiekin, salitrearekin (kresalarekin), ontziekin, kostaldearekin, itsasoaren edertasun, zakartasun, bortizkeria eta sentsualitatearekin lotuak egon ziren. Eta, horrekin guztiarekin, zeru-ertzean bere nolakotasunik preziatuena garatu zuen; behatzea.
Hala izan zen bere azken egunetara arte. Booz almirantea ezizenaz ezaguna, egunero, bere lagunaren ondoan Tamesis ibaian nabigatzera, marraztera, Ginebra zurrupada txikiak hartzera eta behatzera ateratzen zenean. 

Intéressant pour vous



B1
29-01-2024
30791060
00:02:54
885