Ariguneek zer eskaini behar dute?

Ariguneak euskaraz lasai aritzeko gune babestuak dira. Baina zer urrats eman beharko luke entitate, elkarte edo enpresa batek arigune izateko? Elhuyar aholkularitzako Maddi Etxebarriak hainbat gako eskaini ditu.

Zapla! Euskaldunen Topaguneak eta Euskaraldiak Eitb-erako sortutako podkasta da. 

Audioa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klikatu.

 

 

 

 

Irudia (moldatua): eitb

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Erabili nahian. Erabiltzeko gogoz, asmoz, asmotan.   

Aholkulari ogibidez.  Aholkulari lanbidez, aholkulari gisa lan egiten duela, alegia. 

Horreek denak. Horiek guztiak, bizkaieraz.   

Konforme dago. Ados dago.  

Baina norbanakoak. Baina gizabanakoak, banakoak.  

Ulertzen dut juxtu-juxtu. Ozta-ozta ulertzen dut. 

Astirotxoago. Mantsoagoa, polikixeago. 

Euskara erabiltzeko ohituraz haratago. Euskara erabiltzeko ohituraz aparte, gain.   

 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Off ahotsa. Zapla! podkasta, hizkuntza-ohiturak aldatzeko Euskaraldiaren gida. 4. atala: Erabilera erosorako guneak.  

Esataria 1. Guneak eta uneak. Euskara erabili nahian gabiltzan askok bilatzen ditugun arnasteko espazio eta momentuak. Horrela sortu dira komunikabide, kulturgune (kultura-gune), aisialdia-gune eta mintza-taldeak, besteak beste.  

Esataria 2. Gune berriak sortzeaz gain, lehendik daudenak irabazten ere badugu lana. Gizartean presentzia eta funtzioa duten era guztietako entitate, erakunde eta taldeetan euskaraz aritzeko gune babestuak sortzea proposatu du Euskaraldiak, besteak beste. Eta ez dira gutxi erakunde horietan lehendik ere martxan dauden euskara-planak.  

Esataria 1. Hiztunon harreman asko antolatutako eremuetan gertatzen dira, lanean dela, dendetan, kirol-elkarteetan edo osasun-zentroan izan daitezke. Eta gune horiek euskararen erabilerarako gune abegikorrak izan daitezke, edo ez. Entitateetan euskaraz funtzionatu ahal izateko urratsak eman ahal izateko, Euskaraldiak ariguneak sortzea proposatu du:  euskaraz lasai aritzeko gune babestuak dira ariguneak.  

Esataria 2. Maddi Etxeberria dugu gurekin. Kazetari ikasketaz, hizkuntza-aholkulari ogibidez. 20 urte baino gehiago daramatza Elhuyar aholkularitzan, euskarazko enpresa-planetan, besteak beste. Ongi etorri, Maddi.  

Maddi Etxeberria hizkuntza-aholkularia. Eskerrik asko.  

Esataria 1. Aizu, Maddi! Zer esan nahi du euskararen erabilerarako gune babestu batek? Zer baldintza, zer ezaugarri ditu? Nolakoa izan behar du azken batean?   

Maddi Etxeberria. Bueno, printzipioz erakundearen babesa beharko dau (du) bai?, euskara modu natural batean, eta babestuta sentitzeko. Erakunde horren babesa beharko dau, edo elkarte horrena, berdin dosta (deust/dit). Kirol-elkarte batek be (ere), bueno ba, zuzendaritza izango da arigune. Bueno, hori arduradunek esan beharko dute, bai? Gero, gutxieneko gaitasun bat behar dugu, gauza objektibo bat, denok ulertu behar dugu euskara gutxienez. Eta horiek, bueno ba, kontratatzen dugunean pertsona bat zer egiten dugun… Bueno, horreek denak kontuan hartu beharko ditugu. Eta gero erabakia bera hartzea. Erakundea da, konforme dago? Badauzkagu baldintza objketibo horiek, eta erabakia hartu dugu. Baina horrek ez dau bermatuko euskara erabiliko denik. Orduan, horretarako bideak eman beharko dira. Eta uste dot (dut) ariguneaz ari garenean komunitateaz ari garela, komunitate txiki batetaz, gune, baina pertsona ezberdinez, baina norbanakoak be (ere) hartu beharko dira kontuan, bai? Azkenean gune horretan egongo diren kideek erabaki hori hartzen dutenean jakin beharko dute bata eta bestea non dagoen. Ze(ren) ez da berdina izango, “nik euskara ulertzen dut juxtu-juxtu, hau da, nirekin astirotxoago. Baina honi buruz ez, honi buruz baiz…” Orduan, bestearen lekuan ipintzea garrantzitsua izango da, bai? Hortaz (horretaz) aparte, gune babestu horrek inguruan zer daukan be (ere) kontuan hartu beharko dau, bai? Beharko ditu baliabide batzuk, tresna batzuk, euskara erabiltzeko, ohituraz haratago, bai? Ohitura, ohitura be (ere) aldatu beharko du, baina hortaz (horretaz) haratago, beharko ditu tresnak. Ariguneek erabakia hartzen dutenean, beldur asko egoten dira. Gero, erabiltzeko, ze(ren) izendatzea oso erraza da: “Bale benga, ba! (Ondo, aurrera), nik eramango dut txapa, bai? Gu izanago gara arigune”. Baina gero… 

Esataria 1. erantzun egin behar da. 

Maddi Etxeberria. Klaro! Eta batzuek beldur handiak dituzte. Jo! (ene!)…  

Esataria 2. beldurrak eta bertigoak, ezta? 

Maddi Etxeberria. Bai. Eta orduan hori zen: “Que yo ya me sé los números en euskara”. “Bueno, zuk egin gaztelaniaz. Zuk erakutsi deustazu (didazu) jarrera bat, ulertzen diozula”. “¿Y si no le entiendo?” Eta orduan esan: “ba jarri paper batean zenbakia”. Berak ulertuko dizu, edo, orduan… Batzuetan, eman behar dizkiozu pertsonari estrategiak. Eta, eta beti adierazi zure beldurrak bestearen aukera dela. Eta bestearentzako, askotan aukera bat da zurekin euskaraz berba egitea. Eta pazientzia edukiko du.  

Off ahotsa. Zapla!     

B2 C1 C2
23-11-2022
30016178
00:03:43
1939