Gipuzkoako erdigune geografikoa

Zenbaitek ez du jakingo Beizama Euskal Herriko zein lurraldetan dagoen, baina beste askok bai. Gutxik jakingo dute, ordea, Beizaman dagoela Gipuzkoako erdigunea: puntu geografiko zehatza.

Euskadi irratiko Amarauna saioan, Gipuzkoako erdigune geografikoaz gehiago jakin nahi izan dute eta, hala, bi beizamarrekin aritu dira gaiari buruz.

Audioa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klikatu.

 

 

 

 

Argazkia: eitb

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Osaba-iloba beizamarrekin. Jentilizioa. Izenaren aurretik edo atzetik jar daiteke: beizamar iloba edo iloba beizamarra.  

Aurren-aurrena esan behar dugu. Lehenik eta behin, beste ezer baino lehen esan behar dugu. 

Ni neska koskorra nintzela. Euskaltzaindiaren hiztegian, koskor = tamaina txikia. Baina neska koskorra = neska aski hazia. Beraz, neska ez hain txikia.  

Goiazkoak Goiatzen. –tz amaieran duten herriek –zk egiten dute nongo deklinabide-kasua: Goiazkoa, Zarauzkoa, Araizkoa…  

Gipuzkoakoa egitea bururatu zitzaion. Zer bururatu zitzaion? Egitea bururatu zitzaion. Era berean: Gipuzkoakoa aurkitzea, kokatzea, aztertzea bururatu zitzaion. 

Txiki-txikitatik hemen ibilita gaude. Honela ere esan daiteke: txikitatik hemen ibili izan gara.  

Zer jakingo genuen ba! Alegia, nolatan jakingo genuen ba!, zer dela eta jakingo genuen ba! 

Mendi-bide litzateke. Mendi artean edo mendira doan bidea. 

Ordubetetxo bat igotzen. Ohitura handia dago “ordu bat irauten du” esateko, hobe, ordubete. Era berean: urtebete, astebete…   

 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Iraia Oteiza, zu joan zara Beizamara. Egun on.  

Iraia Oteiza esataria. Egun on, Unai. Ba bai, Beizaman izan naiz, ze(ren) bertan dago Gipuzkoako erdigunea, eta hain juxtu ere ikurrina jarri dute bertan, ba lurraldeko erdigunea zehazki non dagoen errazago ikus dadin.  

Inazio Olazabal eta Igone Arruti osaba-iloba beizamarrekin elkartu naiz eta eurekin egin dut Beizamako plazatik Gipuzkoako bihotzerainoko ibilbidea. Halaxe azaldu didate non dagoen zehazki lurraldeko erdigunea.  

Igone Arruti. Bueno! Aurren-aurrena esan behar dugu Beizaman dagoela. Beizamaren erdian, plazan ez, baina Beizaimatik(an) Urraki, Urraki gaina bitartean, ba bueno, Urola-Kostako bailaran, oso leku ederrean. Baina Beizaman.   

Iraia Oteiza. Eta nola zehaztu ahal izan zenuten hemen dagoela Gipuzkoako bihotza?  

Igone Arruti. Bueno, ez dakit, pixka bat, ez dakit, historia luze samarra… Ez. Baina uste dut kontatzeko polita dela. Gure etxera, Agina baserrira, hemen erdigunetik(an) gertuen dagoen baserrira, San Pedroko Ixabel etorri zen euskara ikastera orain dela urte asko, ni neska koskorra nintzela. Eta beti mantentzen dugu oraindik ere harremana, eta behin, berarekin geundela ba Felix Isasa ezagutu genuen, bere lehengusua, eta bueno, berari komentatu genion: “Bueno, egunen batean Beizama ezagutzera etorri beharko duzu. Bueno, badakizu guk esaten dugu Gipuzkoako erdigunea dela. Bueno, hori guk. Eta Bidanian Bidaniakoek, Bidanian. Eta Goiazkoek Goiatzen, eta hor ibiltzen gara, baina bueno…” Bururatu zitzaion, lehen, Euskal Herriko erdigunea baita ikertuta zeukan non zegoen, eta Gipuzkoakoa egitea bururatu zitzaion. Eta bueno, pues berari esker. Oraindik eta eskertuago gaude ba hori, hori jakinarazi zigulako eta bere lantxo horrekin ba Beizama, bueno, ezagutzera ematen lagundu digulako, ez?  

Iraia Oteiza. Eta pentsatzen dut beizamarrak izanda harro egongo zaretela ez?, hemen… 

Inazio Olazabal. Harro, gustura behintzat bai. Gustura behintzat bai. Agina, Agina menditik(an) hona berehalaxe etortzen da: ordu-erdia pasatxo inguru etortzen da, eta hemen beti, txiki-txikitatik hemen ibilita gaude. Askotan.  

Iraia Oteiza. Orduan bazenekiten Gipuzkoako erdigunea hemen zegoela?  

Inazio Olazabal. Ez. Orduan, ezer ez guk; zera jakingo genuen ba! Orduan, ezer ez. Gero, hori gerokoa da Gipuzkoako erdi hori.  

Iraia Oteiza. Eta hau esan duzue, Beizamatik zenbatera dago? Pixka bat entzuleek jakin dezaten non dagoen erdigunea.  

Igone Arruti. Ba bueno. Oinez etorrita, errepidez, Beizama, Agina mendira, Agina baserriraino oinez eta handik gero mendi, mendi-bide litzateke, ordubetetxo bat igotzen eta  zertxobait gutxixeago jaisten. Eta bueno, gero, Agina baserrira iritsi, kotxez iritsiz gero, 20 minutu, ordu-erditxo batean ja bertara iristeko moduan.  

Iraia Oteiza. 750 bat metrora gaude. Eta zuek bai badakizue non dagoen Gipuzkoako erdigunea, baina ezaguna da leku hau? Jendeak badaki non dagoen Gipuzkoako erdigunea?  

Igone Arruti. Ba ez. Oraintxe bi mendizale ikusi ditugu hemen pasatzen eta bueno, baz(ih)oazen: “Eta hau? Ikurrina?” “Eta bueno ba ikurrina jarrita daukagu, ba bueno, leku sinboliko bat delako”. Azkenean ikurrinak beti izan du bere, mendi-tontorretan eta… Gure nortasunaren ikur bezala jarri izan da, eta bueno, ba hemen ere hala jarrita daukagu. Eta harritu egin dira ikustearekin, baina ez zekiten, ez, Gipuzkoako erdigunea zenik(an).  

B2
06-06-2022
29478734
00:03:35
2011