Motxilero izatea zer den

Motxilero izatea munduan zehar bidaiatzeko modu jakin batekin lotzen da, bidaiatzeko jarrera batekin. Baina kontzeptu hori ere aldaketak jasaten ari da, besteak beste, teknologia berrien eraginaren ondorioz. Edo hala omen...

Euskal Herriko hiru bidaiariren iritzia jaso du Ataria irratiko pasarte honek.

Audioa osorik entzun nahi izanez gero, klik egin hemen

 

 

 

 

Argazkia: Pixabay

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Jasotzen ditugu gurean. Jasotzen ditugu gure herrietan, etxean, ingurunean.

Soinean motxilak daramatzate. Bizkarrean, gainean motxilak daramatzate.

Bi hitzen uztarketa. Bi hitzen lotura, batura.

Ni ibilitakoa naiz. - koa izan: garai batean, iraganean, zerbait egin izana adierazten du. Garai batean ibili izan nintzen. Hala, ikusitakoa naiz, entzundakoak gara, probatutakoa naiz.

Garbi(tu)aldi bat eman. Aditzaren partizipioa + aldi: garbialdi, estualdi, geldialdi...

Hor aldea izaten da. Hor desberdintasuna izaten da.

Motxila baten neurrian bidaiatu dezakegu. Motxila batean sartzen diren gauzekin bakarrik bidaiatu dezakegula, alegia.

Nabarmen geratzen ziren. Besteengandik ezberdintzen, agerian geratzen ziren.

 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Aurkezlea. Gure bidaien tartea zabalduko dugu. Gaurkoan, bidaia lagun, ba Ramon Olasagasti. Ramon, ongi etorri. 

Ramon Olasagasti mendizalea. Kaixo. Bai.  

Aurkezlea. Josu Iztueta, kaixo.  

Josu Iztueta mendizalea. Kaixo.  

Aurkezlea. Eta Iker Iriarte… 

Iker Iriarte mendizalea. Epa! Kaixo.  

Aurkezlea. Noizean behin postalak jasotzen ditugu gurean. Gaurkoan iritsi zaigu bikote batena. Badoaz errepidean aurrera. Soinean esango dugu motxila nahiko handiak daramatzatela. Eta bueno, bestelakoak ere bai, ez?, ba esterilak eta lo egitekoak, eta ikusten dira badituztela. Hauek zer dira, motxileroak?  

Ramon Olasagasti. Bueno, motxila bizkarrean daramatenak behintzat, ezta? 

Josu Iztueta. Hori da.  

Aurkezlea. Hori behintzat bai.  

Ramon Olasagasti. Motxilero hitzak zehazki zer esan nahi duen ere, baina…  

Iker Iriarte. Motxilero hitza, hala ere bai, ez dakit, bidaiatzearekin-edo lotu izan dugula mendizaletasunarekin baino, ezta? Guk behintzat motxilero deitu izan diogu, ez dakit, normalean autobusez edo auto-stopez herrialde ezberdinak ezagutzen dituen horri…  

Josu Iztueta. Interrailez… 

Iker Iriarte. Interrailez… 

Josu Iztueta. ingelesez,  

Iker Iriarte. perfil… (profil) 

Josu Iztueta. backpacker-edo…  

Iker Iriarte. Pixka bat hori… 

Josu Iztueta. hitz hori…  

Ramon Olasagasti. Oso zabaldua dago… Bai. Bai.  

Iker Iriarte. Horrixe, ezta? Oraintxe pentsatzen ari nintzen euskaraz: motxilero hitz polita dela. 

Ramon Olasagasti. Hitz polita. Oso polita. Bai. Bai. Bai.  

Iker Iriarte. Bi hitzen uztarketa ere izan daiteke: motxila eta eroa.  

Aurkezlea. Zer behar du motxilero batek?  

Josu Iztueta. Ba nik uste dut motxilero hitza badela presupuesto gutxirekin di(ho)an pertsona baten perfila-edo, ez? Ni ibilitakoa naiz motxilarekin mendian asko, auto-stopez asko ere bai, eta motxila bada eskuak libre uzten dituen trasteetako bat… 

Ramon Olasagasti. Bidaiatzeko, motxilero izateko, ez dela gehiago behar, ez? Motxila batean kabitzen dena besterik, ez? Ba gainean eraman dezakegunarekin ederki asko moldatu gaitezkeela, ba bueno, behar den beste denboran, ezta? Beti ere, tarteka garbitu, garbi(tu)aldi bat eman. Orduan, oso gauza gutxirekin moldatu gaitezke berez gure bidaietan edo hara-hona joaten garenean… Hor aldea izaten da, kartera, ba bueno, gutxiago edo gehiago, baina behintzat diru pixka bat eman, ematea, ez? Batzuek, ba bueno, motxilan gainean daramatena besterik ez daukate soinean eta horiek, ba bueno, juxtuago ibiltzen dira. Baina bestela, motxila baten neurrian ba bidaiatu dezakegu, ez?  

Aurkezlea. Gero kontua zer da? Zoazela bidaia gehiegi programatu gabe ere? Edo… 

Josu Iztueta. Bueno, motxilero bati hori suposatzen zaio, ez? Nik uste dut, gaur egun, bueno, Internet bidez-eta lotu ditzakeela gauza gehienak: nora joan, non lo egin, ze albergue edo aterpetxetan dagoen, zeinen etxean edo… Badaude hiru herrialde nik uste oso markatuak motxilero-jendearekin, eta dira: Kanada, Zeelanda Berria eta Australia. Hango jende (pertsona) gehienen arbasoak europarrak izan dira, ba Irlanda, Eskozia edo Britainia Handiko asko behintzat. Eta orduan horiek beraien batxilergoa edo parekoa bukatutakoan, edo unibertsitatea bukatutakoan eta lan-mundura salto egin baino lehenago, gehienek hola egiten zuten bidaia iniziatiko-moduko bat Europan, eta oso nabarmen geratzen ziren gehienek motxilan zeramatelako Kanadako bandera edo Australiakoa eta Zeelanda Berrikoa.  

Nik holako dezente hartu izan ditut auto-stopez hemen. Eta ezaugarri horiek zituzten.       

B2
04-05-2022
29378716
00:03:27
681