Zer da 'tsundokua'?

Tsundoku hitza entzun eta Japonia datorkigu burura askori. Hitzaren jatorria bai, baina esanahia ez da hain ezaguna.

Tsundoku egitea zer den argitzen digute Euskadi Irratiko Baipasa saioko pasarte honetan. Uste baino zabalduagoa dago gure artean, nahiz izendatzeko beste modu batzuk erabiltzen ditugun.

 

 

 

 

 

Argazkia: Ikasbil

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Zertaz ari garen. Zeri buruz ari garen hizketan.

Tsundokugile. Tsundoku egiten duena. - gile/-g(k)in atzizkia: egiten duena, praktikatzen duena: marrazkigile, langile, okin…

Tsundokuzale. Tsundoku egitea gustatzen zaiona. -zale atzizkia: zerbaiten jarraitzaile dena, zerbaiten zaletasuna, afizioa duena: pilotazale, mendizale,...

Liburu-meta handitu. Liburu pila handitu.

Liburuak metatu. Liburuak pilatu.

Baten batek aipatu. Norbaitek, pertsonaren batek aipatu.

Edonondik etorri. Edozein lekutik, edozein bidetik etorri.

Ez da bideragarria. Ezin liteke aurrera eraman, ezin da egin.

Aldiberean. Une berean, momentu berean.

 

 

 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Olaia Urtiaga esataria. Ez dakit oso argi gauza ona ala txarra den tsundoku japonierazko hitzaren atzean ezkutatzen dena, Lierni.

Lierni Ibargutxi esataria. Nik uste dut hasieran ona dela, baina denborak aurrera egin ahala ba urduritasun edo ezinegona ere sor diezaguke.

Olaia Urtiaga esataria. E, baina azaldu beharko dugu ez?, zertaz ari garen, ezta?

Lierni Ibargutxi esataria. Bai, noski. Tsundoku da, ba begira, liburuak erosi eta gero hauek ez irakurtzeari, mesanotxeko liburu-meta handituz eta handituz joateari, horri esaten zaio tsundoku. 

Olaia Urtiaga esataria. Ba ni talde horretan nago. Ni errudun.

Lierni Ibargutxi esataria. Bai, ni ere bai.

Olaia Urtiaga esataria. Amaia Goikoetxea, 111 akademiaren koordinatzailea. Arratsalde on. Zer moduz?

Amaia Goikoetxea, 111 akademiaren koordinatzailea. Oso ondo. Mila esker.

Olaia Urtiaga esataria. Amaia, zuena Euskal Herriko literaturzaleen bilgunea izanik, bueno, pentsatzen dugu tsundokugile edo tsundokuzale asko dagoen lekura deitu dugula. Zu zeu ba al zara liburuak erosi eta hauek metatzen joatekoa irakurriko dituzunaren esperoan?

Amaia Goikoetxea. Ba begira, nik fisikoki metatu baino gehiago, daukat mugikorrean artxibo bat sortuta horretarako: da irakurri nahi ditudan liburu guztiak apuntatzeko. Bai? Orduan nik ikusten badut liburu bat, ez dakit, sare sozialetan baten batek aipatu duela edo irakurtzen ari naizen liburu batean idazleak berak erreferentzia egin diola edo, ez dakit, edonondik etor dakidakeen ideiaren bat, dena hor apuntatzen dut, ezta? Orduan hori izango litzateke nire bueno, ba liburu pila hori, baina zerrenda batean, hau da fisikoki eduki gabe. Ze(ren) uste dut ez litzatekeela bideragarria nire mesanotxean. Egiten dut dena artxibo horretan apuntatu.

Lierni Ibargutxi esataria. Agian hori ere hartu beharko genuke tsundoku bezala, e?, tsundoku digital bezala. Orduan…

Amaia Goikoetxea. Bai. Nik uste dut balio duela, bai. 

Lierni Ibargutxi esataria. Zure artxibo horretan begiratuko bagenu, Amaia?

Amaia Goikoetxea. Bai. Bai.

Lierni Ibargutxi esataria. Zenbat liburu aurkituko genituzke une honetan zuk noiz irakurri zain, gutxi gorabehera?

Amaia Goikoetxea. Ba oraintxe bertan, aurretik kontatzen aritu bainaiz, aritu bainaiz badaezpada ere, 38 dauzkat kontatuta.

Olaia Urtiaga esataria. Ba bai; ez, ez da bideragarria mesanotxean egongo balitz… Bai. Bai. Bai.

Amaia Goikoetxea. …nituen.

Olaia Urtiaga esataria. Zenbat liburu irakurtzen duzu gutxi gorabehera aldi berean?

Amaia Goikoetxea. Normalean bakarra.

Lierni Ibargutxi esataria. A, begira!

Amaia Goikoetxea. Eta bai. Kasu, kasu konkretu batzuetan bi. Ba izan liteke akaso irakurtzen ari, ari naizen liburua, bueno, exigentegia edo sakonegia dela, bada, adibidez, gauean irakurtzeko, ezta?, ez baitut asko, asko irauten gauean. Eta orduan, kasu horretan ba hartzen dut bat arinxeagoa edo dena gauerako, baina bestela normalean bakarrarekin aritzen naiz. Bai.

Lierni Ibargutxi esataria. Bai. Hori galdetu behar genizun, ea momentu baterako edo beste baterako, ba, ba hori, ohera zoazenean esan duzu pixka bat zeozer arinagoa, ezta?, irakurtzen duzula.

Amaia Goikoetxea. Bai.

Lierni Ibargutxi esataria. Ez duzu, beraz, liburu asko e, hasiak, e. Ez duzu hori egiten. Hor ere ni errudun, e, baina bueno. Eta mugarik jartzen diozu zure liburu-metari digitalari?, artxibo horri?, hor tope (muga) bat jartzen diozu ala hor sartu eta sartu joaten zara liburuak?

Amaia Goikoetxea. Bai. Sartu eta sartu. Bai. Bai. Bai. Eta gainera esan dizuet, e, hau da, edonondik har ditzaket zerak, ideiak edo erreferentziak eta, eta dena hor apuntatzen dut. Eta gero ez ahazteko, ez? Ze(ren), ze(ren) hasieran esaten nuen: “Jo, hau irakurriko nuke”. Baina gero ahaztu egiten zitzaidan. Azkenean hainbeste, hainbeste dira, ez?, ahaztu egiten zitzaidan, eta esan nuen: “Ez. Ez. Ba apuntatzen hasiko naiz”. Eta ez daukat, ez daukat mugarik.   

Olaia Urtiaga esataria. Orduan, ez daukazu mugarik. Batzuetan izaten da agobioa (ezinegona) ere sartzen dela.  Zerrenda ikusten duzu eta diozu: “Ez dut gehiago gaineratuko”. Baina gero erakusleihora gerturatzen zara, zure liburu-denda kuttunera gerturatzen zara eta ikusten duzu badela dagoeneko zure zain dagoen liburu hori.

 

B1
30-03-2022
29322690
00:03:45
1125