Malwarea; asmo txarreko softwarea

Gero eta ohikoagoa da norberaren posta elektronikoan ezezagunen mezuak jasotzea; ohikoa bezain arriskutsua. Askok lotura edo esteka bat dakarte eta bertan "klik" eginez gero...

Tolosaldeko Lanbide Heziketa Institutuko bi gaztek malwareen berri eman dute eta horiek saihesteko aholkuak ere eskaini dituzte.

Audioa osorik entzun nahi izanez gero, egin klik hemen.

 

 

 

 

 

Argazkia: TheDigitalWay. Pixabay.

Hiztegi lagungarria

- Gaurkoan hitz egingo diguzue. Gaurko saioan, gaur, hitz egingo diguzue. 

- Helburu zehatz batekin. Helburu jakin batekin. 

- Pasahitza. Kode sekretu bat da, erabiltzailea identifikatzen duena. 

- Diru-eske ibili. Zertan ibili: diru-eske, lan-eske, janari-eske…   

- Geratzea erabat. Geratzea guztiz. 

- Atzeko ate bat. Era ezkutu bat, bide ez zuzen bat…  

- Esteka bat. Link edo lotura bat.  

- Horrelakoetan zer egin behar da? Horrelako egoeretan zer egin behar da? 

 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Eta teknologiaren tartea zabalduko dugu. Gaurkoan Jon, Josu, hobeto esanda, eta Ander dauzkagu. Ohi bezala, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko informatikako ikasleak dira. Kaixo, ongi etorri. 

Josu informatika-ikaslea. Aupa, egun on.  

Ander informatika-ikaslea. Aupa, egun on.  

Esataria. Kaixo, zer moduz? Ondo? 

Josu. Ondo. 

Ander. Ondo. Bai.  

Esataria. Bueno, gaurkoan hitz egingo diguzue malware-ari buruz. 

Ander. Bai.

Esataria. Baina hasiko gara pixka bat azalduz zer den malware bat. Ea nola azaltzen diguzuen. 

Josu. Bueno, malware bat da software bat baina igual, agian ekintza gaizto batek jarraitua. Hau da, software bat sortzea baina intentzio (asmo) txarrarekin.  

Esataria. A! Beraz, sortua izan da helburu… 

Josu. zehatz batekin.  

Esataria. Helburu zehatz batekin, eta normalean helburu ez hain ona beraz. 

Josu. Hori da. Normalean bai. Malware etortzen da ingelesezko malicious-etik, malicious software, eta horixe, normalean ekintza gaiztoetarako izaten da. Baina bueno, hola izaten da. 

Esataria. Eman dezakegu adibideren bat?  

Josu. Ba adibidez gaur egun ba asko gertatzen dira identifikazioak lapurtzea, eta pasahitzak eta abar. Ba, adibidez, bankuko kredentzialak lapurtzea, eta holako. Ba gero, fin (helburu) bat, aldaketa trukearengatik, adibidez, egiten dira. Diru-eske ibiltzen dira, edo edozer motatako…  

Esataria. Pasahitzak eta, zer gehiago egin dezakete?  

Josu. Horrek… Ba beste aukera batzuk ere badaude. Ba adibidez, ordenadorearen funtzionamendua (erabilera) geratzea. Ba adibidez, plaka basea (plaka nagusia) erretzea eta funtzionamendua geratzea erabat. Eta holako beste hainbeste gauza.  

Esataria. Eta nork sortzen ditu hauek? 

Josu. Bueno, hori edozeinek. Eske, edozeinek sortzea dauzka. Horiek normalean pertsona batek sortzen ditu. Dira script mota batzuk, eta zuzenean edozein metodorekin sartzea dauka, Internet bidez, USB bidez, edozein modutara…  

Esataria. Bueno.  

Josu. Azkenean zuk lortzen duzuna ba gauzak horiekin ba igual, atzeko ate bat esango genukeen bezala, irekitzea. Ba gero gaizkilea sartzea, sartzeko aukera ematen diona.  

Esataria. Ze(ren) iristen zaizkigu, ez? 

Josu. Bai.  

Esataria. tarteka horrelako mezuak eta, ez? Eta… 

Josu. Bai.  

Esataria. Holakoen berri ematen. Bai.  

Josu. Hori da. Eta asko gertatzen da egun email bidez. Eta emailetan bidaltzen digute esteka bat edo, eta behin hor sartzen zarela, ba ja(da) aukera ematen digu, ematen dio gaizkileari ba zure informazioan sartzeko.   

Esataria. Pixka bat beldurgarria ematen du batzuetan, ez? 

Josu. Bai. Hori da. Askotan kontuz ibili behar da zer email diren eta ondo begiratzea aber (ea) seguruak diren edo.  

Esataria. Zuei ez dakit iritsi zaizuen horrelakorik? Ikusi dut bat esanez: “kontuz, zure pasahitza badakit eta zein den eta diru-kantitate bat ez badidazu ematen ba sartuko naiz eta”… 

Josu. Hori da. Hori da.  

Esataria. ... holakoa egingo dizut. Eta egongo da jendea ordainduko duena agian, ez? 

Ander. Bai.  

Esataria. Eta horrelakoetan zer egin behar da hau gertatzen denean? 

Josu. Ba lehen, lehendabizi poliziari deitzeko. Abisatzeko zeozer gertatu zaizula, hola… 

Esataria. Eta jakiten da horrelakoetan nondik etorria den edo.  

Josu. Hori asko begiratu beharko zen, baina normalean ez da ezagutzen nondik etortzen den [diren] eraso horiek.  

Esataria. Ederki. Zer da gomendatzen duzuena? Zer egin behar da bai mugikorrean, bai ordenagailuan horrelako zerbait gertatzen zaigunean? 

Ander. Ba ez ireki. Normalean email bat edo iristen da esteka batekin edo link (lotura) batekin, eta hor sartzen bazara ba hor ja birusa sartu egiten da hor. Zer edo zer arraroa ikusten baduzu korreora (postara) iritsi dela edo hola, ez sartu link horretan eta, o sea, ez sartzea gomendatzen da.  

Esataria. Ba hortxe, malware-ak gaur aipatu nahi genituenak. Kontu serioak (larriak) izan daitezke, beraz, ba hortxe, gomendioak ere eman ditugu. Ba Josu eta Ander, eskerrik asko… 

Josu eta Ander. Zuri.  

Esataria. gaurkoan gurean izateagatik. Hurrengora arte.  

Josu. Bale ba. Gero arte. 

Ander. Agur.  

Esataria. Agur.  

B2
28-02-2022
29227043
00:03:58
756