Aste osoko otorduak egun bakarrean prest
Egunero-egunero zer otordu prestatu pentsatzea nekagarria izan liteke baina baita beharrezkoa ere, baldin eta modu osasuntsuan jan nahi bada. Batch cooking eta MealPrep metodologiek hori dute helburu: otorduak modu plangintzatu batean prestatzea.
Mealprep eta Batch cooking-aren inguruko argibideak emango dizkigu Maitane Ormazabalek.
Audioa osorik entzun nahi izanez gero, egin klik hemen.
Argazkia: Abddulmajeed Hassan, Pixabay.
Hiztegi lagungarria Zer jan egunerokoan. Zer jan egunez egun. Jaki guztiak. Elikagai, janari guztiak. Demagun. Esate baterako, adibidez. Nondik heldu. Nola hasi. |
Transcription:[+] Transcription:[-]
Esataria. Batch cooking, horrela esaten den ere ez dakigu oso ondo. Baina horretarako daukagu gurekin Maitane Ormazabal Larzabal, Txukuntzen.eus. Maitane, egun on.
Maitane Ormazabal Larzabal, Txukuntzen.eus. Kaixo, egun on.
Esataria. Bueno, nik esan dut izena. Orain ja(da) zuk zuzendu beharko duzu.
Maitane Ormazabal. Ez. Ondo-ondo zoaz. Gaur bai, batch cooking eta meal prepare inguruan ibiliko gara eta.
Esataria. Bale. Bale. Baina bueno, guzti hau ulertzeko askoz errazagoa da bizitza guztian gure amonak egin duena esatea, eta listo.
(barreak)
Maitane Ormazabal. Bai. Edo pixkatxo bat pentsatzea, ez? Zer jan egunerokoan, modu planifikatu batean, antolatu batean, eta horren arabera ba beste guztia antolatzea ahalik eta hoberen jateko.
Bueno ba, batch cooking-a izango litzateke menu baten arabera jaki guztiak prestatzea eta janari bakoitza tuper batean sartuta edukitzea. Eta meal prepare-n, berriz, egingo genukeena izango litzateke konbinazioak tuper batean sartu. Demagun, tuper batean ba arroz pixka bat, brokoli pixka batekin, haragi pixkatxo bat, edo arraultza gogor bat… Bai? Hau da, batean joango litzateke, batch cooking-ean banakakoa, tuper bakoitzean bat, eta meal prepare-n izango litzateke ja(da) prestatuta edukitzea, eta ondorioz, demagun, goizean hozkailura gerturatu, egun horretako tuper-a hartu eta ja(da) prest edukiko genuke, adibidez, lanean bazkaldu ahal izateko.
Esataria. Ados.
Maitane Ormazabal. Metodologia hau oso, oso modan edo jarri da. Eta orain ikusiko dugun bezala abantaila dezente badauzka, baina kontu(t)an eduki beharreko beste batzuk ere. Eta sistema honekin esan genezake, ondo eginda, batch cooking-arekin janariaren, asteko janariaren % 70, eta kasu batzuetan 80a ere ja(da) prest edukiko zenukeela.
Esataria. Eta esan duzu metodoak alde ilunak ere badauzkala? E, bere lana dauka…
Maitane Ormazabal. Bai. Denbora gehiago behar da beti planifikaziorik gabeko janaria prestatzeko kasu honekin baino. Baina hori, hartu behar duzu, pentsa, ez dakit, “asteartean goizean edo arratsaldean egingo dut 15 egunetako erosketa handia. Edo asteartean, arratsaldean, jarriko naiz 3 orduz aste osoko janaria egiten”. Bai?
Planteamendu oso interesgarri bat da. Eta gero bakoitzak egokitu beharko du pixkatxo bat bere errealitatera edo hobekien etortzen zaion modura.
Esataria. Bueno, ideia bat egiteko…
Maitane Ormazabal. Bai.
Esataria. Nola izango, nondik heldu…?
Maitane Ormazabal. Bueno ba, horrela, lau hitzetan. Demagun datorren astetik aurrera hasi nahi dugula planteamendu berri honekin. Lehenengo kontu(t)an eduki beharko genukeena izango litzateke menu bat, menu osasuntsu eta praktiko bat edukitzea. Eta hau, adibidez, izan daiteke, asteroko bat berdina, edo 15 eguneroko bat berdina. Eta aukeran, behin jartzen garela, garaiko produktuak bertan sartzea interesgarri litzateke.
Hori bat da. Bestea planteatu, menu hori aurrera eramateko, erosketa-zerrenda bat egin, zer produktu behar dituzun horiek sukaldatu (kozinatu) ahal izateko. Ondoren, planteatu behar dugu, gure agendaren arabera ere, noiz joango garen erostera, bai?, eta noiz sukaldean sartu behar garen guzti hau prestatzen [prestatzeko]. Hor ere bada horrelako asteriskotxo bat. Ba kasu batzuetan sukaldea ez baldin badago egoki, ez badago txukuna, ezin dugula aurrera jarraitu. Beraz, sukaldea ondo antolatzea eta txukun edukitzea ere interesgarria izango litzateke. Eta hortik aurrera ja(da), funtzionatzen hasiko ginateke. Eta aste guztirako janaria ja(da) prest.
Esataria. Ba Maitane Ormazabal Larzabal, Txukuntzen.eus, esandakoa, e! Asko ikasi dugu gaur ere. Eskerrik asko.
Maitane Ormazabal. Eskerrik asko zuei. Plazerra!