Munduko animaliarik handienak

Euskadi Irratiko Zientzia eta pazientzia podkastera munduko 10 animalia handienak ekarri ditu Eneko Axpe zientzialariak eta podkasteko kolaboratzaileak. Neurriak direla eta kiloak eta metroak aipatzen ditu batez ere, baina bestelako datuak ere ematen ditu argigarri.

Munduko egungo 10 animaliarik handienak ezagutu nahi? Entzun Eitb-ko podkasta.
Audioa bere osoan entzuteko, egin klik hemen.

 

Balea konkorduna saltoan

Irudia: Piqsels (CC0)

 

Hiztegi lagungarria

Animaliarik handienak. Animalia handienak edo animaliarik handienak. Bi esamoldeak zuzenak dira.
10. postutik. Honela irakurtzen da : hamargarren postutik. Zenbakiaren ondoan doan puntu hori erabiltzen da zenbaki ordinalak izendatzeko. 10. postutik hasiko gara, ez dago ondo *10garren postutik.   
Narrasti(rik) handiena. Narrastiek hainbat ezaugarri dituzte: herrestan edo arrastaka ibiltzen dira, odol hotzekoak dira… Adibidez, sugeak, kaimanak…
2 metroko luzera du.  Edo 2 metrotako luzera du. Biak daude ondo.  
Krokodiloa. Hitz hau askok esaten dute honela, kokodrilo, gaztelaniaren eraginez. Euskaltzaindiak kokodrilo ez erabiltzea gomendatzen du. 
Eta kontua da 450 kilogramo pisatzen dituela. Eneko Axpek maiz erabiltzen duen esaldi mota: kontua da… -ela. Aurrerago dio; kontua da pisuz ez dela hain pisutsua. Edo: kontua da azkena hil zela orain dela 3 urte. Honela ere esan daiteke: Gauza da 450 kilogramo pisatzen dituela. 
Oso altuak dira, dakigun legez. Oso altuak dira, dakigun bezala. 
Hara!. Harridura adierazteko esapidea. Bera bakarrik erabil daiteke, Hara!, audioan bezala, entzundakoaren aurrean harridura adierazteko, edo esaldi baten barruan: Hara, hara, hara, hara nor datorren! Hara, hara, hara, gure Marijaia!.
Ez-ugaztun handiena da. Ugatzak, titiak edo bularrak dituzten animaliak dira ugaztunak. Adibidez: katuak, gizakiak, behiak…  
Ornogabe(rik) handiena da. Ornorik edo hezurdurarik gabekoak dira ornogabeak. Adibidez: tximeletak, medusak…

 


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]
Eneko Axpe kolaboratzailea. Goazen begiratzera zein den Top 10 hori, animalia handienak. Eta hasiko gara 10. postutik. Eta nahiz eta bitxia izan 10. postuan dago dortoka bat, larru-dortoka. Eta hau da narrasti handiena, krokodiloen atzetik, eta kontua da dortoka mota berezi hau deitzen dena larru-dortoka…
Esataria. Bai. 
Eneko Axpe. Ba ze, ba ze (zeren), larru-dortokak ez dauka hezur-oskola baizik eta larruzko moduko oskola bat. Pisatzen ditu 360 kilogramo eta 2 metro, 2 metroko luzera du. 
Esataria. 2 metroko dortoka, beraz.
Eneko Axpe. Beraz, benetan… Bai. Bai. Bai. Hau da 10. animalia handiena. 
Esataria. Bale. 
Eneko Axpe. Gero, bederatzi, 9. postuan dago ur gazi(z)ko krokodiloa. Australian, Mikronesian eta Indian dago, edo bizi da krokodilo hau, ur gazi(z)ko krokodiloa. Eta kontua da 450 kilogramo pisatzen dituela. 
Esataria. Bai?
Eneko Axpe. Eta oso luzeak dira. 4,5 metroko…
Esataria. Uau!
Eneko Axpe. luzera dute. Gero, 8. postuan gaur edo Indiako bisontea dago, gaur izena du. 
Esataria. Gaur? Euskarazko gaur bezala? 
Eneko Axpe. Bai. Euskarazko gaur bezala. Horrela…
Esataria. Gaur bisontea. 
Eneko Axpe. Izena duen bisontea. 
Esataria. Bale.
Eneko Axpe. Hori da. Eta oso handia da, ia tonelada [tona] bat, tona pisatzen du, eta 3,8 metro ditu. 
Esataria. Um. 
Eneko Axpe. 7. postuan jirafa (lepaluzea). Afrikako ugaztuna eta gehien bizi den, edo luzeen bizi den lurreko animalia da. Ere bai… Nik ez nekien, nik ez nekin hain pisutsuak direnik. Tona bat pisatzen dute eta 5,2 metroko luzera dute. Oso altuak dira, dakigun legez. Eta gero, 6. postuan hipopotamoa. Hipopotamoak pisatzen du…
Esataria. Gaur dena hipo: hipokanpoa, hipopotamoa…   
Eneko Axpe. Ba beitu (begiratu). Portzierto, hipopotamo izena. Hipo zaldia da, eta tamus, bueno, ibaia. Eta orduan da ibai-zaldia edo holako, holako zeozer izango zen. Afrikan bizi da, 1,8 tona eta 5 metrotako luzera du. Eta orain ja (da) sartuko gara Top 5ean. 
Esataria. Top five (bost). 
Eneko Axpe. Top five (bost). 5. postuan dago errinozero zuria. Eta errinozero mota hau, errinozero zuria da errinozero(en) artean sozialena, ez bakarrik handiena; bi, 2 tona eta 4,4 metro, baizik eta sozialena ere bai. Eta bi subespezie daude. Bat hegoko errinozero zuria. Gutxi gorabehera daude 19.000 bat. Eta kontua da iparrekoa, bigarren subespezie hau, azkena hil zela orain dela 3 urte. 
Esataria. Hara!
Eneko Axpe. Sudanen. Bai. Hil zuten azkenengo errinozero mota hau. Eta oso handiak dira. Esan bezala, 2 tona. 
4. postuan dago Afrikako zuhaixka elefantea. Da lurreko animaliarik handiena eta pisutsuena: 4,9 tona eta 6 metroko luzera du. Hau da, 11 Renault Clioko pisua du…
Esataria. (barreak). 11 Renault Clio…  
Eneko Axpe. 11 Renault Clioko pisua du Afrikako zuhaixka elefanteak. 
Esataria. 4,9 tona.
Eneko Axpe. Hori da. Handi-handia. Bueno, handiena. Handienak pisatzen zuen 11 Renault Clio, 10,4 tona, baina mediaz, mediaz (batez beste) pisatzen dute 4,9. 
Esataria. Bai. 
Eneko Axpe. Baina bai. Esan bezala, handienak, handienak pisatzen zuen 11 Renault Clio. Beraz, benetan handia. 
Esataria. Bale. 3.a. 
Eneko Axpe. 3. postuan bale-marrazoa. Ez-ugaztun handiena da, eta luzera da 18 metrotakoa. 19 tona pisatzen du, eta esan behar da asko daudela zonalde honetan, bizi naizen zonalde honetan. 
Esataria. San Frantziskotik gertu. 
Eneko Axpe. Bai. Asko, asko daude, eta bueno, urtero-urtero zonalde honetan marrazoek hiltzen dute surflari bat baino gehiago, baina ez kontatu nire amari, ba ze (zeren) askotan joaten naiz ni surf egiten (egitera).
Esataria. Bale. Bale. Bale.  
Eneko Axpe. Bueno, 2. postuan, izan da niretzat, eta hemen hasi zen diskusioa (eztabaida). Ba ze (zeren) hau bai nik ez nuela espero. 2. postuan ezetz asmatu nor dagoen hemen? Txipiroi bat. Txipiroi, txipiroi erraldoia deitzen dena, ornogabe handiena da. Kontua da pisuz ez dela hain pisutsua, gutxi gorabehera 275 kilogramo. Baina kontua da izan ahal dituela 20 metroko luzera. 
Esataria. 20 metroko txipiroia. 
Eneko Axpe. Hau da, hau da, Anoeta edo San Mames, luzera. Honelako 5 txipiroi(r)ekin San Mames osoa egiten duzu. Hau da bost, 5 txipiroi hauek (horrelako 5 txipiroi) behar dira San Mames, San Mamesen luzera lortzeko. 
Esataria. Bale.
Eneko Axpe. Beraz, benetan handienak. Bueno, molusku handienak, ornogabe handienak. Eta lehenengo postuan…
Esataria. Lehendabizikoa.
Eneko Axpe. Zelan ez!. Bale(a) urdina. 
Esataria. Bale(a) urdina.
Eneko Axpe. Gainera, gure herria hain lotuta dago baleekin, historikoki. Ba ez da bakarrik handiena, animaliarik handiena, baizik eta inoiz historian bizi izan den animaliarik handiena, 24 metroko luzera du eta 110 tona.
B2
05-01-2022
29050643
997