Emakumeek eta gizonek gaixotasun-sintoma berberak al dituzte?

Gaixotasun bera izanik, sintoma berberak izaten al dituzte gizonek eta emakumeek? Horretaz dihardu Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren "Maiz egiten diren galderak" ataleko bideo honek.

Ikusiko dugun moduan, bihotzekoak emango die bideoko protagonista diren emakume nahiz gizonari, baina ez dituzte sintoma berberak izango.

 

Bideo gehiago ikusteko, hona jo.

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Biek ala biek ondoezik dirudite. Biak daude ondoezak jota, minez edo.  

Arnasestuka (egon). Arnasa hartu ezinda egon.  

Bihotzekoak eman dio. Infartua izan du.  

Itolarria du eta goragalea. Asfixia du eta botaka egiteko gogoa.  

Saiakuntza kliniko gehienak. Entsegu edo saio kliniko gehientsuenak.  

Emakume izan edo gizon izan. Segun eta emakumea edo gizona den.  

 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Euskal Herriko Unibertsitateko kultura zientifikoko katedran, Maiz egiten diren galderak.  

Horra hor Tere eta Pablo. Biek ala biek ondoezik dirudite. Begira Pablori, min du ezkerreko besoan, izerditan dago, arnasestuka, eta min handia du bularrean. Honez gero badakizu diagnostikoa, ezta?, bihotzekoak eman dio 

Orain begira diezaiogun Tereri. Min txikia du sabelean, haizeak izango balitu bezala. Itolarria du eta goragalea. Gainera, eztarriko mina dauka eta min bitxi bat masailezurrean. Zure ustez, zer gertatzen zaio? Neuk esango dizut. Tereri ere bihotzekoak eman dio.  

Harrigarria, ezta? Ba hau adibide bat baino ez da erakusteko genero-desberdintasuna oso kontuan izan behar dugula gaixotasun baten sintomak baloratzeko orduan.  

2009an animalia-esperimentazio faseko saiakuntza kliniko gehienak arrekin bakarrik egiten ziren, eta hori arazo larria da, orain bai baitakigu konposatu farmakologiko baten eragina desberdina izan daitekeela emakume izan edo gizon izan. Zorionez hau, beste hainbat kontu bezala, aldatzen ari da. Ea ba lehenbailehen aldatzen den eta bideo hau zentzurik gabe geratzen den oso denbora laburrean.   

B2
05-08-2021
28598786
01:11
854