Zuhaitzen komunikazioa

Ekainaren 28a zuhaitzen nazioarteko eguna da. Audio honetan, Amaia Agirre zientzialariak ikerketa baten berri ematen du. Ikerketa horren arabera, lurpetik komunikatzen dira basoan zuhaitzak euren artean.

Ikerketa Suzanne Simard zientzialari kanadiarraren doktore-tesia da. Ikerketaren berri izateko entzun Amaia Agirreri Euskadi Irratiko Goiz kronika saioan egindako elkarrizketa.

 

 

 

Argazkia: Ekaitz Arbigano (CC BY-NC-ND 2.0)

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Belaunaldiz belaunaldi basogintzara dedikatu zen. Belaunaldiz belaunaldi: iraupena adierazten du, belaunaldi bat, eta hurrengoa, eta hurrengoa… Era berean: urtez urte basogintzan aritu dira, mendez mende aritu dira
Lurpera begira jarri. Lur azpian jarri arreta.
Ahalik eta baliabiderik gehien lortzeko. Zer lortzeko? Ahal duten baliabide-kopuru handiena lortzeko. Era berean: ahalik eta elikagairik gehien lortzeko, ahalik eta argirik gehien lortzeko…
Bestea izorrai! Bestea hor konpon!
Albo batera utzi. Edo albo batean utzi du: bazterrean. Era berean: ezkerrean/ezkerrera utzi du bidea, eskuinean/eskuinera laga du seinalea…
Fotosintesiaren bitartez. Zeren bitartez edo zeren bidez, nola alegia. Era berean: oxigenoaren bitartez, izerdiaren bitartez, txertoaren bitartez…
Zuhaixkak landatu zituen. –xka atzizkia txikigarria da. Zuhaitz + -xka: zuhaixkak edo zuhaitz txikiak landatu zituen. Era berean: herrixka, tragoxka, bidexka…
Sinisten ere lanak ditu.  Sinisten zaila da.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]
Igotz Alkorta esataria. Gaur basoan sartu behar dugu. Ez da plan txarra, egia esan. Amaia Arregi, Donostia International Phisic Center-eko zientzialaria eta komunikazio-teknikaria. Kaixo, Amaia.
Amaia Arregi, Donostia International Phisic Center-eko zientzialaria eta komunikazio-teknikaria. Kaixo. Egun on, Igotz.
Igotz Alkorta. Zuhaitzen ezkutuko komunikazioa. Horretaz arituko gara gaur, izan badelako, existitzen delako. 1995ean plazaratu zen doktore-tesi bat.
Amaia Arregi. Kasu honetan Suzanne Simard basoen ekologian espezializatutako ikerlari bat da, kanadiarra, eta bere tesian erakutsi zuen zuhaitzek elikagaiak konpartitu eta nolabait salerosketan ibiltzen direla beraien artean lur azpian. Eta ikerketa-lan honetatik abiatuta Wood Wide Web izenarekin ezagutu zen lur azpiko sustrai eta onddo komunikazio-sare konplexu hau. 
Igotz Alkorta. Suzanne Simarden ibilbideak berak ere azaltzen digu honaino iritsi izana. 
Amaia Arregi. Bai. Niri ere polita iruditzen zait…
Igotz Alkorta. Bai.
Amaia Arregi. …pixka bat kontatzea nola iritsi zen ikerketa horiek egitera, ez? Suzanne [Suzannek] British Columbiako basoetan igaro zuen bere haurtzaroa, bere familia, gainera, belaunaldiz belaunaldi basogintzara dedikatu zen. Orduan, basoak oso ondo ezagutzen zituzten eta bera ere gaztetan beraiekin hasi zen lanean. Baina momentu batean konturatu zen bera erabiltzen zituzten praktika modernoek arriskuan jartzen zutela ekosistema hauen biziraupena eta erabaki zuen basoen erresilentzia ikertzea eta aztertzea.
Igotz Alkorta. Basoen egokitzeko gaitasuna, beraz.
Amaia Arregi. Hori da.
Igotz Alkorta. Aztertu nahi izan zuen. Eta horretarako, nolabait esateko, lurpera begira, begira jarri zen. 
Amaia Arregi. Bai. Lurpera begira. Eta, eta hor ikusi zuen Wood Wide Web, sustrai eta onddozko burmuin bat dela esaten du. Orduan ikusten dugu basoan zuhaitzak konektatutako gizarte bat direla. Eta sare fisiko batez ari gara, lur azpian, eta beren artean elkar-trukea eta kolaborazioa modu sofistikatuan gertatzen dela. 
Zer gertatzen da? Lehenago pentsatzen zela zuhaitzak bakartiak zirela, hau zen behintzat mendebaldeko pentsamoldea. Pues bueno, indigenek eta abar badituzte beste teoria batzuk. 
Igotz Alkorta. Bai. 
Amaia Arregi. Eta lehiatu egiten direla ahalik eta baliabiderik gehien lortzeko. Hau da…
Igotz Alkorta. …hori orain arte ere  entzuten da, ez? Zuhaitzak elkarren lehian nor lehenago hazi eta besteari itzal egiten badio… 
Amaia Arregi. …hori da…
Igotz Alkorta. …bestea izorrai! Pertzepzio hori orain artean ere bazegoen. 
Amaia Arregi. Bai.
Igotz Alkorta. Baina honek pixka bat hori albo batera utzi edo behintzat beste ikuspuntu bat eskaini zuen.
Amaia Arregi. Bai. Bai. Bai. Ze(ren) lehia hori existitzen da nolabait, baina ez da faktore bakarra. 
Igotz Alkorta. Eta Wood Wide Web honek erakutsi zuen basoetako zuhaitzetan komunikazio-sistema bat badagoela. 
Amaia Arregi. Hori da. Orduan imajinatu ezazu. Hazi bat landatzen denean honek sustraia sortzen du lurrean, eta sustrai hori inguruko onddoekin komunikatzen da kimikoki, ez? Onddoak esaten dio “hazi honantz” eta horrela sare konplexuak sortzen dituzte. Bakoitzak bere funtzioa dauka. Pues (Bada) landarearen kasuan honek karbonoa sintetizatuko du fotosintesiaren bitartez eta onddoak hau ezin du egin, baina egingo duena da inguruan elikagaiak eta ura bildu landareentzat eta horrela onddoen eta landareen artean sare konplexu hau sortzen da, sinbiotikoa den sare konplexu hau. Eta elkar-komunikatzen dira. Ze(ren) egiten ari gara zuhaitz bat gai izan daitekeela ehundaka, beste zuhaitzekin komunikatzeko lur azpian.
Igotz Alkorta. Eta onddoak, onddoak dira bitartekari-lan hori egiten dutenak? 
Amaia Arregi. Bai. Hori da.
Igotz Alkorta. Komunikazio hori ikusteko zuk bidali diguzun txostenean ikusi dugu karbono erradioaktiboa erabili zutela?
Amaia Arregi. Hori da. Bere tesi-garaian ba berak egin zuena, gutxi gorabehera. Hartu zuen karbono erradioaktiboa zeukan botila bat. Orduan landatu zituen espezie desberdinetako landareak: urkiak eta izeiak ziren. Zuhaixkak landatu zituen. Eta orduan egin zituen [zuena] izan zen isolatu poltsa batekin, sartu zien…
Igotz Alkorta. Bai. 
Amaia Arregi. …sartu zien…
Igotz Alkorta. …karbono erradioaktiboa… 
Amaia Arregi. Co2, hori da. Co2 erradioaktiboa, hauek fotosintesi bitartez 03:34???, eta gero ikusi zen erradioaktibitatea beste landareetara iritsi zela. 
Igotz Alkorta. Nolabait zuhaitz batetik besteetara iritsi zela. 
Amaia Arregi. Hori da. Eta orduan ulertu zen hori, ibilbide hori lur azpitik egiten zen ibilbide bat zela eta ikusi zuten gainera, bi bideetan egiten zen zedozer zela, hau da, espezie desberdinen artean komunikazioa zegoela bi direkzioetan (norabideetan). 
Igotz Alkorta. Sinisten ere lanak ditu, e!
Amaia Arregi. Komunikazio-sistema hau deskubritu zen eta hau izan zen abiapuntua hortik aurrera egin diren beste aurkikuntza pila batetarako.
C1
09-06-2021
28336889
00:03:59
3834