Buruko osasuna, norberarekin eta gizartean ondo sentitzea

Buruko osasuna zer den azaltzearekin batera, gure emozioetan zentratzeko premiaz hitz egingo du Garbiñe Agiriano psikologoak ETB 1eko Biba Zuek! saioko bideoan.

Estresatuta egotea eta antsietatea ezberdintzen ere saiatuko da psikologoa. 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Xabier Sukia. Bueno, Garbiñe, zer da osasun mentala? Hortik hasiko gara. Galdera potoloa da, baina... 

Garbiñe Agiriano. Bai, bueno, osasun mentala azkenean oreka, oreka mentala eta oreka fisikoa, ekartzen dauen (duen) egoera bat da. Batez ere, egoera mentala lasaitasunez, pertsona bere, bere, norberarekin eta gizartean ondo sentitzearen eragina eta ondorioa da. Eta bueno, ba, esanahi moduan hori, hori izan leike (liteke). 

Maddalen Arzallus. Eta zaila da ongi sentitzeko oreka topatzea? 

Garbiñe Agiriano. Bai, bai. Azkenean nik uste dot (dut) gaur egun, gure bizi-estiloak  ez deuskula (digula) erraz jartzen. Bizi garen [dugun] estresa, autoexijentziak, autokonpetentziak (autoeskuduntzak), guzti horrek (horrek guztiak) egiten dauena (duena) da pixka bat azaleratzea edo azalean geratzea eta ez du sakontzen gure emozioetan, ez?. Orduan, ez dugu barneratzen eta zelan ez dogun (dugun) barneratzen, ez ditugu emozio horiek entzuten. 

Xabier Sukia. Hor bada datu orokor bat, esan dezagun mundu mailako datu bat, esaten duena, Osasunaren Munduko Erakundeak (Munduko Osasun Erakundeak) emandako datua, gutxi gorabehera lautik batek, e, bizitzen duela, ezta?, osasun mental arazo bat edo baduela. Nola ikusten duzu hori? 

Garbiñe Agiriano. Bai, bai. Ba, e, ez da, a ver (ea) datu moduan da bastante eskandalosoa (nahiko eskandalagarria), ez?, baina bizi garen [dugun] egoerarekin ez dot (dut) ikusten holan (hola), e... 

Xabier Sukia. Ez zaitu harritzen. 

Garbiñe Agiriano. Ez, ez, ez. Eta da, berez, Munduko Osasun Erakundeak esaten dau (du) lautik batek pairatzen dauela (duela) edo pairatuko dauela (duela) nahasmen psikologiko bat. 

Maddalen Arzallus. Esaten duzu bizi dugun egoera edo gizartea. Zer gertatzen da gure gizartean? 

Garbiñe Agiriano. Nik uste dot (dut), bueno, oso azkar bizi gara eta ez gara zentratzen gure emozioetan, gure sentimenduetan, eta esan dozun (duzun), esan deutsudan (dizudan) moduan lehen, azaleko gauzekin geratzen gara. Gure gorputzari dedikatzen deutsagun (diogun) denbora, emozioei eta sentimenduei be bai (ere bai) dedikatzen bajako (bazaio) ba, beste gauza bat izango litzake (litzateke). 

Xabier Sukia. Mmmm. E, gero askotan esaten ditugun esaldi batzuk ere badauzkagu barneratuta, ezta? oso estresatuta nago.. 

Garbiñe Agiriano. Bai, bai. 

Xabier Sukia. Eta horrek ere zerbait esan nahi du? 

Garbiñe Agiriano. Bai. Bueno, nik uste dut azkenean normala dela holan (hola) hitz egitea, ez?. Baina, bueno, estresatuta egotea ez da azkar ibiltzea edo esaten dogunean (dugunean) ansioso (antsietate handiko egoeran) nago, ansioso egotea ez da urduri egotea. Antsietatea gauza sakonagoa da eta ba, holan (hola) hitz egiten dugunean nik ulertzen dut gure egunerokotasunean holan (hola) hitz egiten dugula, e?. Baina, baina, ezberdintasuna dago sintoma baten (batean) edo ja beste sentimendu batean. Eta sintoma bat da nahasmen baten e, ba, puntualizazio bat. Orduan, holan (hola) hitz egitea askotan, denok hitz egiten dugu holan (hola), e? neuk be (ere) bai askotan. Baina da pixka bat, igual, (agian) garrantzi gehiegirik ez emotea (ematea) gure nahasmen sakonei. 

Maddalen Arzallus. Beraz, ez dira gauza berdina eta ez dira nahastu behar sentipen bat eta sintoma bat. 

Garbiñe Agiriano. Ez. Ze, sentipenak azkenean denok ditugu, ez? Eta bueno, momentu konkretu baten (une jakin batean) sentipen konkretu bat edukitzeak ez dau (du) nahi esan ba, inongo nahasmen konkreturik (zehatzik) dagoela, ez?. Baina sintoma bat da ja errepikatu egiten denean eta errepikatzen denean ja, ba bueno, garrantzi bat dauka eta garrantzi horri kasu egin bihar jako (behar zaio), ze, horren atzetik arazoren bat egon leike (liteke). 

Xabier Sukia. Eta nola jakin, e, norbaitek [norbait] gaixo dagoela? Sintoma ari gara aipatzen, baina zein da? Zeri jarri behar diogu arreta? 

Garbiñe Agiriano. Beitu (begiratu), antsietatea, nik uste dut, e, bueno, gauza normala da, ez?  Azkenean, antsietatea da beldur edo mehatxu baten aurrean horri erreakzionatzea. Adibidez, etxean sute bat baldin badaukagu, antsietate hori, beldurra eta mehatxuak egiten deuskuna (diguna) da bertatik urten (irten), ez? Orduan, askotan egokia da. Antsietatean arazoa da, inongo mehatxu barik (gabe) gaizki sentitzen garenean. Adibidez, lasai gagozenean (gaudenean) sofa batean eta sintomak eta sentitzen dituzunean inongo mehatxu edo beldur barik. 

Maddalen Arzallus. Eta horrelako sintomei goiz heldu behar al zaie? 

Garbiñe Agiriano. Bai, bai, guztiz, bai. E, normala da be bai (ere bai) igual hasiera batean ez, ez identifikatzea oso argi, baina garaiz ez, arreta garaizko bat ez emoteak (emateak) kronifikatu leike (lezake). Eta kronifikatzen bada, gero tratamendua luzeagoa izan leike (liteke) eta zailagoa. Orduan, garaiz, ba, kontsulta bat egitea, baina mediku e, zelan da, kabezerako medikuari (familiako medikuari) bertan, ez?, ez daukagu zergatik ja, psikiatra edo psikologoarengana joan, ez? Gure medikuek pila bat egiten dabe (dute) lehenengo arreta hori eta laguntza eskatzea eta behintzat lehenengo ebaluaketa bat egitea, nik uste dot (dut) oso garrantzitsua dela. 

B2
01-03-2021
28016996
05:11
2686