Animaliak arkitekto

Euskal Telebistako Ahoz Aho saioan hainbat animaliaren habia harrigarriak izango dituzte mintzagai.

Entzun ezazu Anartz Ormaza arkitektoak animalien habiez ematen duen azalpena.


Transcription:[+] Transcription:[-]
Ilaski Serrano. Ba, kastoreak.
Anartz Ormaza arkitektoa. Bueno, kastoreak dira klasiko bat, ez? Mundu guztiak, esaten duzunean animalia arkitektoak mundu guztiak imajinatzen du kastorea ez?, enborra, enborrak-eta mozten eta bere, bere urtegiak eta, eta egiten, ez? 
Ba bai, hau da klasiko bat. Kastoreak egiten duena da, enborrak eta adarrak-eta erabilita, ura, erreketan egiten dituen presa horiekin, ura eutsi eta horrelako urtegiak sortu. Galdera da, zertarako? 
Ilaski Serrano. Hau nabil esaten, zer? 
Anartz Ormaza. Zer, zer lortzen d(a)u?
Ilaski Serrano. Ligatzeko, bizitzeko…
Anartz Ormaza. Zer lortzen d(a)u honek, azkenean kastoreak? Egiten d(a)uena da errekaren ur-maila igo…
Ilaski Serrano. Bai?
Anartz Ormaza Eta euren gordelekuak egiten dagoz (daude) erreka horren azpian. Euren gordelekuaren sarrera egiten du uraren mailaren azpian. 
Ilaski Serrano. Hori izango litzateke?
Anartz Ormaza. Hori izango litzateke. Nahiz eta beraien gotorlekua egon, edo babeslekua egon azale(r)an, goiko partean, horra, horra sartzeko atea dago ur azpian. O sea (alegia), berak lortzen du ur azpian geratzea. Orduan, beste animalia, etsaiak edo harrapakin, harrapakinetatik (harraparietatik) babestu egiten du bere gordelekua. 
Ilaski Serrano. Zer ondo ikusten zen, e, hor sarrer(i)a?   
Anartz Ormaza. Hori da. 
Batez ere egiten du, hori, ugalketa-garaian, berak kumeak-eta babesteko esaten du “ba nire gotorlekuaren sarrera egiten dut urez bete, orduan, harrapakinak [harrapariak] ez dira sartzen”. Eta berak, animalia harrapakinek [harrapariek] ez daukate beraiek daukaten kapazitatea (gaitasuna) urpean ibiltzeko, eta orduan baditu… Bueno, bera, berarentzako babes, babes modu bat. 
Ilaski Serrano. Ondo. Eta ez da hasiko inbestigatzen (aztertzen) atea non dan (den) eta bidea nondik dan.
Anartz Ormaza. Hori da. Hori da. 
Ilaski Serrano. Berak badaki.
Anartz Ormaza. Hori da. Eta gero baditu beste funtzio batzuk urtegi hau egitean, beste funtzio batzuk. Ba kutsaduraren, holako filtro moduan egiten duelako, beste ekosistema batzuk sortzen direlako horren inguruan, eta bueno, baditu beste bigarren mailako funtzio batzuk, baina bere funtzio jatorrizkoa da bere gotorlekua babestea, edo horren sarrera uraren azpian mantenduta, ba babestea. 
[…]
Anartz Ormaza. Armiarma da, esaten, esaten da dela munduko ingenieru (ingeniari), ingenieru zaharrena.  
Ilaski Serrano. Spider man. Hau ehizarako dala (dela) geratu gara…
Anartz Ormaza. Bai. Mugitzeko… 
Ilaski Serrano. …edo etxebizitza bat izateko. Mugitzeko…
Anartz Ormaza. Mugitzeko, eta ehizarako. Hori da. 
Bueno, hau, honen sofistifikazio-maila da itzela. Baina itzela. 
Ilaski Serrano. Askotan esaten danien (denean) munduan dagoen materialik perfektuena armiarma-sare bat dela? 
Anartz Ormaza. Armiarmek sortzen daure (dute), egiten daure sarea zetagaz (zetarekin), ez? Egiten daure, sortzen daurez (dituzte) lau zeta mota ezberdin, konposizio kimiko ezberdinarekin, trakzio-erresistentzia ezberdinekin, elastikotasun-maila ezberdinekin, ze(ren) sarearen barruan, sarearen ildo bakoitzak dauka bere funtzioa, eta horren arabera dira gai sortzeko lau zeta mota ezberdin. Da pasada bat (gehiegizkoa). Daude, eta pentsa zelako zaharra, zelako zaharra dan (den) teknika hau, noiztik dabiltza(te)n teknika hau garatzen, existitzen direla fosilak orain dela 180 milioi urtekoak, armiarma-sare, sarearen, sareko aztarnak-eta badituztenak. O sea (alegia), pentsa, da sistema bat itzela. Badakizu…
Ilaski Serrano. Horrenbeste milioi urtetan funtzionatu dietena eta ez dutena aldatuko.
Anartz Ormaza. Gainera, beraiek sortu duten material batekin. O sea (alegia) dira guztiz autonomoak. Ez dute ezer hartu behar inondik. Beraiek sortu, beraiek… Hain txikia den intsektu batek lau konposizio kimiko ezberdin dituen zetak sortu, jakin bakoitzak zertarako balio duen, eta bueno, nola, sistema…
Ilaski Serrano. Eta gero esan dugu, seda (zeta), hari horrekin egiten dan material hori oso gogorra da.
Anartz Ormaza. Hori da. 
Ilaski Serrano. Baina oso malgua da be (ere) bai.
Anartz Ormaza. Elastikoa. Hori da. 
Badakizu materialek dituzte bi… Gogortasunarekin zerikusia, bueno, gogortasunarekin lotuta dituzte bi, bi baldintza, ez? Edo konpresiorako onak dira, edo trakziorako. Konpresiorako dira, hola(n) sinpleki, sinpleki esanda, zuk gauza bat zapaltzen duzunean, holako dauka zapalduta, zapaldua izateko, eta trakziorako da zuk tiratu egiten duzunean, ez? Zuntz honek daukan, o sea (alegia) ez da ezagutzen beste zuntz biologikorik, landareen eremuan ere, hain trakzio-erresistentzia handia, handia duenik. 
C1
09-02-2021
27956779
00:04:09
1291