Itzalitako hizkuntzak

Herri Indigenen Munduko Eguna ospatzen da abuztuaren 9an. Aitzakia hori hartuta, herri indigenak eta hizkuntzak lotzen dituen bideoa ikustea proposatzen dizugu.

Teknopolis saioko bideo honetan, itzali edo desagertu diren hizkuntzak eta aurrerantzean desagertuko direnak aipatzen dira. Humboldt esploratzaileak XIX. mendean aurkitutako Ature hizkuntza zekien loroaren kasu bitxia ere azaltzen du. 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- The Ethnolog argitalpenaren arabera, 6.800 hizkuntzatik gora daude munduan. Eta gehiago izan dira, baina hizkuntza asko desagertu egin dira. Batzuk beste hizkuntza batek xurgatuta edo ordezkatuta eta beste batzuk, hiztunak berak desagertu direlako. Desagertzeko arriskuan dauden bizidunen espezienak bezala, arriskuan dauden hizkuntzen zerrendak ere badaude, Unescorena, adibidez. Eta hizkuntza bakoitzaren arrisku-maila adierazten dute.  

Rosetta proiektuaren datuen arabera, 500 hizkuntza desagertuko dira bi belaunaldi barru. Azken mende hauetan ezagutu ditugu zenbait hizkuntzaren azken hiztunak. Europan, esate baterako, kornubiera, dalmaziera edo livoniera hitz egiten zutenak, bakar batzuk aipatzeagatik. Beste kontinenteetan azken hiztunen zerrendak luzeak dira. Kasu berezia izan zen Ature indigenen hizkuntzarena. XIX. mendean Humboldt esploratzaileak aurkitu zuen herri hori desagertu berria zegoela, karibeen erasoaldi batek erabat suntsituta. Erasoaldi horretako harrapakinen artean loro bat zuten, eta loro hark Ature hizkuntzako hitzak errepikatzen zituen. Humboldtek Ature hizkuntzako 40 hitz jaso zituen loroari esker, gaur egun ezagutzen ditugun guztiak, animalia haren trebezia ontzat ematen badugu.     

B2
04-02-2021
27945010
01:30
1251