detalle dokuteka-generico-fitxa

Ezagutzen al duzu barku-stopa?

Tolosaldeko Atariaren Postalak saioan, Anjel Cuerdo bidaiariak barku-stopa zer den azalduko digu.

Barku-stopa, itsasoz bidaiatzeko modu berria da eta giza harremanak sustatzen ditu. Entzun ezazu audioa xehetasun gehiago ezagutzeko. 

 

 

Argazkia: Mastervideoshas (Pixabay)

 

Elkarrizketa osoa entzun nahi izatera, ondorengo estekan klikatu hemen.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Anjel Cuerdo bidaiaria. Bueno, ba, baditu bere berezitasunak, ezta? Ez da hain arrunta baina aukera erreal bat da, bai?, benetako esperientzia sakona, aberatsa bizitzeko, dela [dena] barku-stopa egitea.
Esataria. Barku-stopa egitea. Nola da hau? 
Anjel Cuerdo. Bueno, ba da gauza oso sinplea, bai? Kontuan hartu behar dugu, bueno, Atlantiar… Kokatuko gara biderik errazenean esango genuke. Hau dela [da] Atlantiar Ozeanoa (Ozeano Atlantikoa). Orduan,  Ozeano Atlantikoak dauzka bi garai, alisio haizeekin batera datozenak. Orduan, barku (ontzi) asko joaten dira europar barku (ontzi) pila bat, Kanariar Irletara, handik(an) alisioekin batera Ozeano Atlantikoa zeharkatzeko Kariberako bidean. Orduan, klaro (jakina), zer gertatzen zaie beraiei? Ba bueno, sarritan izaten d(ir)ela jende diruduna, bere barkua (ontzia) daukana, baina nolabait laguntzaileak behar dituena, bai? Orduan izaten da hiru bat aste, hilabete bateko bidaia, bai? Eta pertsona horrek bere barku-puska edukita, bai?, ba bueno behar du beste kideren bat bidaia honetan lagunduko diona ba bertako, ba bueno, zereginetan. Orduan, oso erraza izaten da ba bueno, hantxe, Tenerife, Gran Kanariako (Kanaria Handiko) portura joan, eta bueno, batetik bestera ba aizu, ba ni prest egongo nintzateke hemen dagoen edozein barku (ontzi), bad(ih)oana  Ozeanoa Atlantikoa zeharkatzera, ba bueno esku bat botatzeko (laguntzeko) eta esperientzia hau bizitzeko.  
Orduan, elkar-trukea izaten da oso sinplea. Ba bueno, zuk hemen bidaiatuko duzu, janaria erdi-banatu egingo dugu, eta horren truke zuk esku bat botako duzu (lagunduko) hemengo zereginetan: sukaldatu, (kozinatu), barkuan (ontzian) egin behar diren gauzak egiten lagundu, eta abar. Bai?  Zergatik [zeren] sarritan, bueno, zeharkaldi errazetan pertsona bat edo bi nahiko erraz moldatu daitezke ontziarekin, baina modu hone(ta)ko zeharkaldietan beti esker oneko izaten da beste eskuren bat edukitzea, ezta?, batez ere gauetan guardiak egiteko baleen arriskuarekin… Orduan, beti egoten da holako jendearen beharra. Orduan, teknikoki ez da inongo prestutasunik [prestakuntzarik] behar. Horretarako badago barkuaren (ontziaren) kapitaina, bai?, baina hauek asko estimatzen dute, beste pertsona honen, ba bueno, eskuak (laguntza) edo presentzia. Bai? Eta gauza bera, bueno ba, alisioekin jarraituz, beste denboraldi bat egoten da non sarritan barku (ontzi) hauek iristen diren Karibera. Eta gero norbaitek ekarri behar ditu bueltan. 
Esataria. Um.
Anjel Cuerdo. Orduan, egoten dira bi aukera. Pertsona honek berak, hau da, jabeak berak bueltako bidaia egiten du, edo egoten dira enpresak non bueltako bidaia hau egiten duten. Ba, jabeak egiten du hegazkinez buelta, bai?, eta horko enpresa hauek edo egiten dute barku (ontzi) hori ekarri bueltan jabearen herriraino, ezta? Eta enpresa hauetan ere, beraiek ere nahi dituzte gastuak nolabait murriztu, kapitaina, edo aditua, beraiek jartzen dute, baina lehen esan dugun arrazoiengatik(an), beti eskertzen dute beste pertsona baten laguntza. 
Esataria. Um.
Anjel Cuerdo. Eta orduan, ba bueno, fluxu horretan ba nahiko samurra gertatzen da barku-stopa egitea. 
Esataria. Ze kuriosoa e, barku, barku-stoparen kontu hau!  
Anjel Cuerdo. Bai. Behar bat badago, eta nolabait, bueno, prest dagoen pertsona horrentzako (horrentzat) ba da sekulako esperientzia eta dohainik bizitzeko aukera, bai?
Esataria. Um.     

detalle2

Docuthèque

B2
03-02-2021

x61pRelaContWAR

27938800
00:03:49

x61pViewCountWAR

3250

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR