Moda eta horoskopoa

Gaztea Irratiko Dida saioaren audio honetan, horoskopoaren eta modaren arteko loturaz arituko da Antton Telleria.

Ba al zenekien zure horoskopoak modareriko duzun jarreran eragiten duela?

 

 

 

 

 

Argazkia: Herwigclaeys0 (Pixabay)


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Jon. Topatu dut nire bi pasioak uztartzeko modu bat: moda eta horoskopoa.  

Edurne. Horoskopoa. 

Julen. Beraz. Ze (zer) jantzi behar duzun segun eta ze (zer) zeinu zaren.  

Jon. Bai, nolabait, e, honek, jarraian entzungo duzun honek markatuko baitu horoskopoak ze (zer) aholkatzen dizun...  

Edurne. A, janzteko. 

Jon. Ez zehazki txamarra bat edo zapatila batzuk, baina... 

Edurne. A! Estiloa. 

Jon. Oro har, erosketak egitera joaten zarenean ze (zer) jarrera edo beti oso interesgarria izaten da, Julen...  
Julen. Bai. 

Jon. ...e, azken ikurraren zain geratzen den jendearentzat.  

Alegia, gaur zerrendan, azkena izango da Piscis. (Pisces) 

Julen. Bale, Piscis (Pisces). Itxaron pixkat (pixka bat).  

Jon. Orduan, Piscisengan (Piscesengan) audientzia oso ona lortuko dugu. Besteak igual (agian) ja, eurena entzun eta itzaliko dute irratia, baina Piscisak (Piscesak) gurekin izango dira. […] Hori esanda... 

Julen. Denak esan behar dituzu, ezta Jon? 

Jon. Bai, noski! Bizkor-bizkor. Lasai.  

Julen. Aries, Aries.  

Ekhiñe. Ni naiz. 

Jon. Apirilak... 

Ekhiñe. 14.  

Jon. Ba, Ekhiñe, zu zara trending zalea, baietz... 

Ekhiñe. Bai, oso, beti. Hombre (jakina!)  

Jon. Ariesek ez zutelako beldurrik eta proposamen berri guztiak ondo hartzen dituztelako. […] Hori da Ariesen, e, zantzu nagusia.  

Julen. Bale!, trending.   
Jon. Tauro. (Taurus) 

Julen. Ez dagola... (dagoela) inor.  

Jon. Bueno, bale! […]  E, susmoa baneukan. Tauroak (Taurusak) bai dira gustu bereziki onekoak.  

Edurne. A! (barreak). Ez gara gu, ez gara gu... Eta ez dago...  

Julen. (barreak). Gure artean ez dago...  

Edurne. ...inor hemen.   

Jon. (barreak). Eta, e, arte apartekoa daukate gainera konbinazioaren, e, esparru horretan. Geminis. (Gemini) 
Jongi. Ni.  

Julen. Jongi, Jongi, Jongi! 

Jon. Jongi da Geminis? (Gemini) 

Jongi. Yes, maiatzak 30.  

Jon. Bueno, Jongik berak bezalaxe, Geminis (Gemini) guztiek badute berezko alaitasun bat eta ondorioz, kolore biziak eta... [...] konbinazio ezinezkoak gauzatzen dituzte  

Edurne. A!. Begira!  

Julen. Hara! (barreak). Desigual hemen. 

Jongi. Falda-pantalon (praka-gona), adibidez...  

Julen. Jongik dauka sudadera bat Piolinena, ez ahaztu, adibidez. […]  

Jon. Ikusiko bazenu, joe, ostra!, nik, ba, hau ez dakit jantziko nukeen, hori Geminis (Gemini) da. Cancer...  

Julen. Cancer gure artean ez da...  

Jon. Cancer. Berdin. Hau askotan esan da, ezta? Cancer, non stop!, bizi-estiloa.  

Ekhiñe. A!. A, bai? Hola dia (horrela dira), e?  

Jon. Moda euren bizi erritmoaren zerbitzura jartzen dute.  

Edurne. A, bai?  

Jon. Ez dakit ze (zer) esan nahi horrek. Azkar bizi direla. Txandalean egun guzian  Igual bai.  

Julen. Azkar janzten direla, gehiegi pentsatu gabe.  

Edurne. Bai, bai.  

Jon. Baita ere.  

Leo. Hau argiagoa da. Arau bat eta bakarra.  

Edurne. A, bai?  

Jon. Gustatzen zait... 

Edurne. ...ala ez zait gustatzen.  

Jon. Jantziko dut.  

Julen. A, bale, bale! Basic, basic...  

Julen. Modan dago, ez dago modan, trending da, ba igual dit (berdin zait). Niri balio dit, jantzi egingo dut. Eta aurrera horrekin.  

Ekhiñe. Oso ona.  

Jon. Hori da Leo. Virgo.   

Antton. Hau naiz ni...  

Julen. Antton, Antton, Antton.   

Jon. Aipatzen zen erabakitzeko zenbaterainoko zailtasunak eta, ezta? 

Antton. Mmmm.  

Jon. E, Virgok, oso ondo hartzen ditu normalean ingurukoen...  

Antton. ...gomendioak. 

Jon. ...aholkuak.  

Antton. Bai, e.  

Jon. Behar izaten du norbaiten aholkularitza.  

Kasu, kasu honetan ni naiz aholkularia.  

Antton. Bueno.  
Jon. Eta aldi berean, ni naiz Virgo.  

Antton. Baina, zuk ere baduzu zure aholkularia, Jabi, ez?  

Julen. Bai, harako Jabi, edo...  

Jon. ...edo harako Jabi... 

Julen. Edo Belauntzako Axun, bere ama ere.   

Antton. Bai. Amak ere esaten dit, Antton, galtza horiek dauzkazu motz xamarrak.   

Jon. Virgo bazara, beste bat bukatzeko. Komeni zaizu Tauro (Taurus) bat ondoan.   

Edurne. A! Bale. Oso ondo  

Jon. Virgo, mmm, Tauro (Taurus).  

Edurne. Personal shopper.   

Jon. Libra. 

Julen. Ni, ni, ni.  

Jon. E, aukeratzen...   

Julen. Bai.  

Jon. ...azkarrenak omen dira. Eta...  

Edurne. Ze (zer) gero, kirola...  

Jon. ...denborarik galdu gabe.  

Julen. Gauza asko ditugu egiteko.  

Jon. Aukeraketa zuzenak egiten omen dituzte.  

Julen. Iuuupa! Txalo bero bat.  

Edurne. Asmatu du gainera.  

Julen. Gero esango didazue pitilloak, pitilloak... Aggg!. Ze (zein) ondo aukeratuta.  

Jon. Eskorpio ( Scorpius) da, e, zeinu guzietan, automonoe..., autonomoena esango dut. 

Ekhiñe. A, bai?  

Jon. Autonomoena nolabait.   

Ekhiñe. Bai.  

Jon. Ez dielako (duelako) inolako aholkularik eta onartzen, ez? Nik nirea eta...   

Jongi. Anarkia.  

Julen. Bai, ja. Utzi... Txarrena izanda ere... bai. Utzi nere (nire) modara.  

Jon. Eskorpioen (Scorpiusen) arte.... Sagitario, (Sagittarius) korri egitea gustuko duzu. 

Jongi. Sabino.  

Sabino. Ez dakit.  

Julen. Korri egitea gustatzen zaizu.  

Antton. Baieztapen...  

Edurne. Orduan, takoiak eta...  

Antton. Txandala… Esango nuke.  

Ekhiñe. Hori da, bai.  

Jon. Denbora eurena dela eta denbora topera aprobetxatzea eta gustatzen zaie.  

Sabino. Carpe diem, bai!  

Jon. Ba, horrek modan esan nahi duen guztia, ba...  

Julen. Ze (zer) esan nahi du?  

Edurne. Julen, erosi Vogue.  

Julen. Bale, bale, bale.  

Jon. Kaprikornio. (Capricornus) 

Txomin. Ni, ni, ni.  

Jon. Zu?  

Txomin. Ni. Beldurtu egin behar al naiz (dut)?.  

Jon. Esaten da, beti prefektu, perfektu jantzita joan nahi izaten dutela.  

Julen. Bai.  

Jon. Horregatik, e, nahiko mokofinak edo dira moda-kontuetan.   

Kaprikorniori (Capricornusi) kapritxornio ere deitzen zaio. 

Txomin. Karpritxornio, bai, bai. Amak hola esan izan dit txikitandik.  

Edurne. O! Kapritxornio, bai. Oh! Caprice! Oh! le petit caprice.  

Txomin. Karpritxornio, karpritxornio.  

Jon. Aquarioa (Aquariusa) da berriz...  

Edurne. Guk Countrya, ez? Camperak eta ja.  

Txomin. Camperak.  

Jon. Bueno, bereziki bolada honetan Akuariok (Aquariusak) asko enpatizatuko omen du jasangarritasunarekin.  

Edurne. A, bai. Beida, beida (begira, begira).  

Julen. A, bai, bai.  

Jon. Material...  

Edurne. Bai.  

Jon. ...jasangarriak eta...  

Edurne. Bai, nobleak.  

Jon. …inguruan egindakoak...  

Edurne. Bai, bai.  

Jon. Hori guztia.   

Julen. Gu jasaten nahiko lan ez dauka eta gainera orain...  

Jon. Bukatzeko, e, Piscis (Pisces).  Orain arte zain egon zara. Harrapatu zaitut...   

Antton. Itxaron momentu bat.  

Jon. ...nire sarean. Eee!  

Ez dugu esango igual.  

Edurne. A! (barreak). Oso ondo hori.  

Antton. Ez, esango dugu, esango dugu.  

Jon. Hurrengo asterako.  

Julen. E! Txetxetxetxe.  

Edurne. Ez dago Piscisik (Piscesik) hemen.  

Jon. Urduri  zaude, Piscis? (Pisces) 

Julen. E!, Antton, Antton, Antton....  

Jon. Entzun du aurreko guztia...   

Julen. Klaro (noski).   

Edurne. Badijoa (badoa) berea entzun gabe.  

Jon. ...berea iristeko esperantza (itxaropen) horrekin.   

Julen. Nik, Antton, utziko nuke honelaxe.   

Ekhiñe. Bai.  

Jon. Bidaliguzu (bidal iezaguzu) Antton, Piscisen (Piscesen) inguruan esateko zeneukana WhatsAppez guri...  

Antton. Benetan?  

Jon. ...barrura. Eta Antton, Piscisen (Piscesen) batek jakin nahiko balu, berak ze (zer) jantzi behar duen, o sea (hots), modan zer datorkion...  

Julen. E, Piscis! (Pisces) 

Jon. ...guk pertsonalki WhatsAppez bidaliko genioke mezua. Bale, Antton?  

Antton. Zoragarri.  

Jon. Bai?  

Jongi. Piszifaktoria. 

 

B2
08-01-2021
26518767
00:05:55
3224