Teknonekatuta ez egoteko aholkuak

Libe Mimenza kolaboratzaileak hainbat aholku partekatu ditu Euskadi Irratiko Amarauna saioan, teknologiak eragiten duen antsietatea saihestu, lanetik deskonektatu eta bizi-kalitatea hobetzen lagunduko digutenak, hain zuzen ere.

Libe Mimenzak adierazitako hiru aholkuak kontuan hartuz gero, errazago gertatuko zaigu teknologiatik deskonektatzea eta telefonoan jasotzen ditugun mezu eta jakinarazpenei arreta eta denbora gutxiago eskaintzea.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Nagore Telleria. Eta orain hitz egin dezagun deskonexioaz.. Libe (barreak).  

Gorka Otaegi. Hori da.  

Libe Mimenza. Bai: Azkenean batzuetan sentitzen dogu (dugu), ezta?, eta azkenaldian gero eta gehiago. Hortik badagoz (badaude) hainbat pelikula eta horrelakoak gainera, kontatzen deuskuenak (dizkigutenak) jasaten dogun (dugun) manipulazio guztia eta orduan heltzen da egun bat esaten doguna (duguna) “behar dogu (dugu) deskonektatzea”, dela horregatik, dela baita ere bizi dogun (dugun) aro honetan telelanak ekarri dauen (duen) telezamagatik, ezta?...  

Gorka Otaegi. Bai.  

Libe Mimenza. … eta baitta (baita) batzuetan sentitzen dogulako (dugulako) pues (bada), nolabait itoko naz (naiz) jakinaraztea, e, … honetan...  

Gorka Otaegi. Tekno nekatzen gara, ezta?, batzuetan, ezta?  

Libe Mimenza. … Bai.  

Gorka Otaegi. Eta gogoa izaten dugu ordenagailu eta traste guztiak botatzeko  

zaborretara...  

Libe Mimenza. Bai. Eta hitz egjten da horretaz kontzeptu bezala, dena bota eta neke teknologikoari aurre egin beharra. Eta orduan, pues (bada), hor, hainbat urrats aipatzen dira ta (eta)...  

Gorka Otaegi. Trukoak (trikimailuak) emango dizkiguzu?  

Libe Mimenza. Bai, errezeta txiki bat izango balitz bezala  

Gorka Otaegi. A! beida (begira), ze (zein) ondo!  

Libe Mimenza. Orduan, lehenengo urratsa izan beharko litzake (litzateke) ondo bereiztea. Hau da, telefonoetan, batez ere telefonoaz hitz egingo dot (dut), baina pantailez inguratuta bizi gara. Orduan, denetan egin beharko genuke ariketa hau, baina intrusiboena mugikorra da. Eta mugikorretan ondo bereiztea pertsonala eta profesionala dena, ezta?. Bereizi pantaila aurrean gaudenean, e, bai lanorduetan eta baita aisialdian ere zer dan (den) hor daukaguna.  

Orduan egin beharko genduke (genuke) bereizketa bat, eta gero erabaki ea metodo erreaktibo batekin arituko garen edo guk egingo dogun (dugun) erabakia. Hau da, e, gauzak jaso ahala erantzungo ditugun, segituan erantzutea pantailan jasotzen dena, ezta?, izan testu-mezu bat, izan laneko mezu elektroniko bat, sare sozialetako erreakzio bat edo dana dalakoa (dena delakoa); edo guk erabakitzea noiz hartuko degun (dugun) gure aire-kapsula edo leihoa hori dena kudeatzeko.   

Egin daiteke erabaki propioz, e, zeuk esanez, bueno bale, “hor dago dena, baina kenduko ditut jakinarazpenak pantailan agertzea eta bakarrik agerraraziko ditut nik erabakitzen dudanean”; badaude botoiak eta tresnak horretarako. Apur bat zeuk erabaki eta gero, egia da, honekin gertatzen dena da erabatekotasun, bat-bateko konexio aro honetan, ba, hitz egin egin behar degula (dugula) gure ingurukoekin ezta? jakiteko zein dan (den) gure konexio digitalarekiko harremana.  

Hori litzake (litzateke) bat. Bigarrena, laburrago azalduta da espektatibak errebisatzea (berrikustea), eta orduan doa aurrekuarekin  (aurrekoarekin) lotuta, esan dodanakin (dudanarekin). Espektatibak (aukerak) errebisatu (berrikusi) inguruko denak jakiteko noiz egongo zaren online, noiz erantzungo dezun (duzun) eta ez. Zer(en) bat-batekotasuna da sartu deuskuen (diguten) beste tranpa terrible (itzel) bat.  

Orduan, bigarrena litzake (litzateke) hau, espektatibak errebisatu (aukerak berrikusi), eta, eta, horrekin lotuta, hartu gure sarrera-ontzien kontrola, hirugarren urrats bezala. Hau da, jasoko dogun (dugun), e, informazio-dosiaren kontrola. E, guk hartu beharko genduke (genuke) horren kontrola eta daukagun obsesio hau zeroan lagatzeko (uzteko) jakinarazpenak kudeatzeko, pues (bada) taktika bat edo beste hautatu.   

Lehenengoa litzake (litzateke), agian jakinarazpen batzuk kentzea. Nik aspaldi ditut deskonfiguratuta sare sozialetako jakinarazpenak. Horrek neri (niri) funtzionatzen deust (dit). Ziurrenik, horretan egunero lan egiten duen pertsona batek, ba, ezin du permititu (onartu) hau. Behar du jakitea (jakin) bere komunikazio korporatiboari lotuta edo abar mezuak iristen diren eta ez. Orduan, euki (eduki) beharko ditu jarrita. Baina sarrera-ontziaren kontrola hartzea oso garrantzitsua da, sentitzeko nolabait ez daukagula hor pila digital bat gure zain, ezta? 

B2
18-12-2020
26478700
03:17
4405