Gaztainak

Andrea Larrea nutrizionistak gaztainei buruzko informazioa eskaintzen digu Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.

 Entzun elkarrizketa gaztainei buruz gehiago jakiteko.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Gaztainak

Olaia esataria. Lore jangarriak ezagutu ditugu eta gaurko menua osatzeko landareen erreinuko beste fruitu jangarri batzue(ta)z hitz egiten jarraituko dugu, Lierni.

Lierni esataria. Gaztainei buruz, Olaia. Izan ere, udazkeneko lurrinik bada, hori gaztain erreena da, paperezko kukurutxoan batuak, esku hotzak epeltzen dizkigutelarik jaten ditugunak, eta nutrizioaren aldetik ere oso ezaugarri interesgarriak dituztenak

Olaia. Andrea Larrea, arratsaldeon

Andrea Larrea nutrizionista. Arratsaldeon, bikote.

Olaia. Andrea, hasteko, gaztainak elikagai taldeen barruan zer dira? Fruitu lehorrak?

Andrea Larrea. Bai, hori da. Berez frutu (fruitu) lehorren taldian (taldean) sartzen da baina egixa (egia) da konposaketa aldetik pixka bat berezia badala (badela). Ze orokorrian (orokorrean) e, frutu (fruitu) lehorrak izaten dira gantzetan aberatsak, kalitatezko gantzak baina, baina honeek (hauek) gantzetan baino esango geunke (genuke)  karbohidratutan (karbohidratotan) diala (direla) aberatsak. Horretaz gain, gainera, normalean fruitu lehorrek eukiten dabe (edukitzen dute) da gutxi gora behera % 10 ura edo, eta gaztainen kasun kontrakua, (kasuan kontrakoa) % 50. Orduan, bueno, ezaugarri horreek (horiek) kontutan hartuta esango neban (nuke) konposaketa aldetik izango zala (zela)  elikagai bat dagoena frutu (fruitu) lehor edo, eta fruta lehortuen artian (artean), ez?  

Olaia. Mmmm

Andrea Larrea. Adibidez, mahaspasak artian (artean) egongo zena...

Olaia. Mmmm

E, aipatu dituzu karbohidratoak, baina horretaz gain bere konposaketa aztertzen badugu, zer gehiago eskeintzen (eskaintzen) digute gaztainek?

Andrea Larrea. Bueno, orokorrian (orokorrean) e, zuntzetan oso-oso aberatsak dia (dira), horretaz gain, zenbait mineraletan, hala nola ba (bada), potasio, magnesio, edo fosforo, eta baitta (baita) zenbait bitaminetan ez, izango zala (zela) bereziki B taldeko bitamina batzuk, C eta E bitaminak. Azken finean e, oin (orain) arte sasoi hontan (honetan) aipatzen ibili garen barazki eta frutak eta abar, ba (bada), orokorrean konposaketa nahiko antzerakoa eukitten dabe be bai (edukitzen dute ere bai).  

Oiala. Mmmm. Eta osasungarriak direla esan genezake?

Andrea Larrea. Bai, noski!

Lierni. Baina askotan, e, Andrea, bueno, entzun dugu gizentzen dutela, ez dakit hori egia den edo zuek askotan aipatzen duzuen bezala ba (bada), elikai (elikagai) batek berez ez duela gizendu edota argaltzeko izaerarik. Gaztainen kasuan ere hala da?

Andrea Larrea. Bai, orokorrean da, e... Egixa (egia) da e, frutu (fruitu) lehorrak energia asko ematen dauen (duten) elikagaiak diala (direla) ez, baina bestalde ikusi da igual gainpisu edo obesitatea prebenitzeko be (ere) lagungarriak izan leizkela (litezkeela). Ze(ren), azken finean, asetasun-sensaziño (sentsazio) handixa emoten dau (handia ematen du) ez? Energiazkoa da baina zuntzezkoa, baino (baina) ez,  asetze-sentsazio hori eragiten dau (du) eta horrek laguntzen dauena (duena) da bereziki, igual, kalitate baxuko elikagaiak ez kontsumitzera. Hau da, zuk frutu (fruitu) lehorra, hau da, adibidez, gaztaina batzuk jan bazu (badituzu) eta asetu bazara, ba (bada) igual, ez zara joango gaileta batzuk jatera atzetik, ze ja (jada) asetuta zagoz (zaude). Kontrara, jaten badozu (baduzu) gaileta bat eta ez deutsula (dizula) asetzen, errezago (errazago) izango da gero beste produktu batzuk jatia (jatea). Eta gero aparte, horretaz gain, e, kontutan hartu bir (behar) da emoten doskun (ematen digun) energia guzti hori ez dala (dela) xurgatzen; ze, azkenen (azkenean) jan moduan zuntz edo fibra asko dako (dauka) eta horrek be iten dauena (horrek ere egiten duena) da nutriente guzti horreek (horiek) ez diala (direla) absorbatzen; oztopo bat moduan ikusi daue (dira), frenau (frenatu) esango naben (nuke).

Olaia. Nola kontsumitu daitezke?

Andrea Larrea. Bueno.  

Olaia. Guk erreak aipatu ditugu

Andrea Larrea. Bai, hori da. Hori da azkenen (azkenean) gehixen (gehien) ezagutzen dogun (dugun) modua, igual erre horrik (horiek ) baina gero etxian be labian (etxean ere labean) ein leizke (egin litezke) edo egositta be (ere) bai jende askok jaten dau (du). Eta gero, geroz eta gehixo (gehiago) ikusten da be bai (ere bai) errezeta ezberdinetan protagonismoa hartzen dabilen errezeta bat dala (dela) ba (bada) e, ba (bada) sikieran, igual konpota bat edo fruta batekin laguntzeko izan leikena (litekeena). Eta gero, egixa (egia) da be bai (ere bai) badauela (dagoela) modu bat jateko ez dana (dena) hain ohikoa, baina gordinik jatea be (ere) posible dala (dela).  

Olaia. Eta gordinik, hori ez da oso astuna?

Andrea Larrea. Egixa (egia) da, guk beti elikagai batzuk aldatzen dugunian [ditugunean] e, ba (bada) proteina hori hobeto digeritzen laguntzen dula (duela). Baina beste alde batetik, azkenean bero bat aplikaiten (aplikatzen) diogunian (diogunean) horrelako produktu bateri (bati) ba, (bada) zenbait nutriente galdu eiten (egiten) dia (dira). Orduan ba dene(ta)ko;  bere abantailak eta desabantailak, baina esan genezake osasungarriak bai diala (direla), dudarik barik (gabe).

B2
17-12-2020
26469055
03:50
2896