Twitter aldatu dute

Euskadi Irratiko Amarauna saioaren entzungai honetan, Twitterra izango dute hizpide Gorka Otaegi eta Luistxo Fernandez digi-adituek.

Snapchat edo Instagram-ek bezala, txioen sare sozialak ere, storyak ezarri ditu. Askok diote gazteak erakartzeko estrategia izan daitekeela, baina zer diote irratsaioko gonbidatuek?

 

 

 

Argazkia: Pixabay


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Hasteko, Twitter Instagramatu edo Facebookeatu egin digutela (barreak). Gorka Otaegi, kaixo.  

Gorka Otaegi. Kaixo, egunon, egunon.  

Esataria. Aldaketak, aldaketak egin dituzte.  

Gorka Otaegi. Bai, bai, eta berriz ere argi geratu da gizakia ez dela aldaketa zale. Ze (zer) nezesidade, ze (zer) nezesidade ja (jada) Twitterren aldaketak egiteko? Ja (jada) ezagutzen genuenean Twitter kasik geure burua baino hobeto, zer eta aldatu egin digute, eta zer eta storiak sartzeko gainera. Badakizue, storyak direla 24 orduz bakarrik irauten duten argazki horiek, igotzen ditugunak teorian istorioak kontatzeko.   

Twitterren ez diete story deitu fleets deitu diete, 2 e-rekin idatzita, fleets idatzita eta erabilgarri daude dagoeneko eta sareetan meme eta kritika pila bat zabaldu da hauen kontra. Zergatik, Luistxo? Zergatik egin dute hori, Luistxo?  

Luistxo. Ba (bada), ba (bada) egin dute nik uste dut, e, ba (bada), beste sare sozial batzuen konpetentziagatik. Ikusi dute haietara hurbildu behar diala (direla). Edo nolabait, Instagramek hartu zuen erabaki hori. Beste sare bat Ameriketan gehiago zabaldu zan (zen) hemen baino Snap sareari, Snap txat-sareari hurbiltzeko, mezu efimero eta iragankorren kontu hori. Eta handik, hiru urtera edo lau urtera, Twitterrek hau, kopiatzea nei (niri) pixkat (pixka bat) arraroa, arraroa egin zait eta gainera, aplikazio mugikorrean agertzen da bakarrik, oraingoz. Web interfazetik, ordenagailutik ikusten baduzu, ez duzu...  

Gorka Otaegi. …ez…  

Luistxo. …honen, honen arrastorik. Eta neri (niri) arraroa egiten zait, ze(ren) ni ez naiz Instagram edo Snapen erabiltzailea eta, eta kontu hau ikusi dut eta klikatu dut eta bota dut nik ere fleet delako bat.  

Gorka Otaegi. A, bai, bota duzu?  

Luistxo. Bai, bueno, ikusteagatik nola…  

Gorka Otaegi. Zein izan da zure lehenbiziko fleeta?  

Luistxo.   Ba, e, beno, e, ez dakit, e,. A, bai, bueno ez, absurdo bat, argazki bat e, bota nun (nuen), e…  

Gorka Otaegi. Besterik gabe… 

Luistxo. E, Camacho, Espainiako selekzionatzaile izandakoarena…  

Gorka Otaegi. (barreak)  

Esataria. (barreak) Uste genuen izango zela Rikardo Arregi kazetaritza-sarietarako izendatu…   

Luistxo. …ez  

Esataria. …gaituzten Egunean behin…  

Luistxo. Ba (bada), ez ez,. Ez da, ez da hori izan, ez da hori izan…  

Eskerrik asko aipuagatik, e…  

Esataria. …horixe zen…   

Gorka Otaegi. …aitzakia.  

Esataria. Aitzakia. Momentuan, ttak.  

Luistxo. (barreak) e, e, kontua da, e, Instagram, eta Snap eta hauek jun dirala (joan direla) halako, sare sozial e, jiji-jaja (iji-aja) bat izatera edo, nolabait. Eta nik uste nuen, e, Twitter, nahiz eta bere meme eta bere txiste eta bere hashtag, kate absurdoak eta, eta barregarriak izan, e, badala (badela) gehiago, e, testuan, oraindik testuan oinarritzen dan (den) gauza bat. Eta beste honetan testua gehitu daiteke, baina irudian txertatzen da eta ez dago interakziorik, ez baldin bada, “ai ze polita!, bihotza, tal (hori)”, edo mezu zuzena erabiltzaileari… Hau da, nik Camachoren argazki bat sartzen dut eta ez daukazu esaterik, baina “ze aiz (zer ari haiz), e, Luistxo, hau sartzen?”. Ez; hori izango zan (zen) erreakzio normal bat Twitterren, baina hor ez dago hori. Orduan…  

Aditua. Ez dakit. Twiterren plaza publiko, izaera, izaera hori, bazeukan, badauka. Esan nahi det (dut), nun (non) eztabaidatu daitezke(e)n oso era, nolabait esan, biolentoan esango nun (nuen), baina, oso era biszeralean eztabaidatu daitezke gauzak. Eta egia da mugimendu arraroa dela. Nik justifikatzen dut, Luistxo, pixkat (pixka bat), e, publiko gazteari bideratutako mugimendua dela. Hau da, kaptatu (erakarri) nahi dituzte…   

Luistxo. Hori da, ezta?  

Aditua. Publiko, publiko mota hori, kaptatu, ikusi. Ze(ren), adibidez, Facebooken erabiltzaile-galera jun (joan) da, zentzu horretan, esan nahi det (dut), gelditu oso espektro (esparru) nagusientzako espektro batean. Eta Twitterrekin ez lukete nahi hori gertatzea edo. Edo juten ai (joaten ari) zaizkio, bereziki, nerabeetik beherako gazte horiek, TikTok eta horrelakoetara joaten ari direnak. Eta Instagram eta TikToken, ba (bada) seguraski, horietan, hor arrantzatu nahiko lukete, baina ez dakit ondo aterako zaien. Ez dakit…  

Luistxo. ….gainera ematen du albo gauza bat dala (dela)…  

Gorka Otaegi. Bai. Bai.  

Luistxo. Bakarrik uste dugu zerean, ez dago lotuta…  

Gorka Otaegi. Ez dago lotuta. Hori da.   

Luistxo. Ez dago lotuta, beste interakzioekin. Oso arraroa da…   

Aditua. Neri (niri) ere arraro. Nik  bota nun (nuen) eta jarri nun (nuen)  efimeroa efimeroago…  

Esataria. Eta…  

Luistxo. Hola…  

Gorka Otaegi. Hor joan, geratu zen efimerotasunaren…   

Esataria. …txori-kantuan…  

Gorka Otaegi. …desagertua.   

Aditua. 24 ordu eta hortxe jun zan (joan zen) nere (nire) paseo baten argazki bat…  

Esataria.  Hala ere…  

Gorka Otaegi. Horrek ze (zer) esan nahi du? Beharbada hasi dela Twitterren gainbehera, beharbada? Beharbada Twitterrek aldaketa hau egiteak esan nahi du urduri daudela arduradunak eta beharbada hasi direla ja (jada) nabaritzen erabiltzaile-galera?  

Aditua. Ba (bada), ez dakit… 

Luistxo. …etengabeko… 

 Aditua. …akzio, akziodunen biltzarrean, e...   

Esataria.  …emango da hori…  

Aditua. ...eztabaidatu beharko da hori.  

B2
16-12-2020
26463344
00:04:43
2055