Txerto bat onartzeko urratsak

Euskadi Irratiko Goiz Kronikaren entzungai honetan, txerto bat onartzeko urratsez dihardute Igotz Alkortak eta Idoia Mujika gonbidatuak.

Normalean 10-15 urteko prozesua izan ohi da, beraz, nola lortu da oraingoan COVID-19arenarekin hainbeste azkartzea? Horrela, txerto bat onartzeko urratsak zein diren errepasatu dute audio honetan.

 

 

 

Argazkia: Bicanski (CC BY-SA 1.0)


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Igotz Alkorta esataria. Zientzia Gosariaren tarte honetan normalean saiatzen gara inguratzen gaituen pandemiaz baino pandemiaren inguruko beste atalei edo gure bizitzaren inguru eta beste aspektu edo ikerlan batzuei heltzen. Baina txertoaz hainbeste hitz egiten ari garen honetan, gauzak bere tokian jartzera dator gaur Idoia Mujika, Materiaren Fisika Zentroko komunikazio- eta dibulgazio-arduraduna. Egun on, Idoia.
Idoia Mujika. Egun on, Igotz. Nola den txerto bat, e, lortzeko bidea. Horretan zentratuko gara pixka bat, ondo iruditzen bazaizu.
Igotz Alkorta. Bai, azal dezagun ba, urratsez urrats.
Idoia Mujika. Gure kontinentean, Europan, Europako Sendagaien Agentziak eman behar du bere oniritzia. Eta horretarako pasu pila bat bete behar dira. Orokorrean laburtu ditut, eta bide hori ba (bada) begiratuko degu (dugu) pausuka-pausuka. 
Orduan, lehenengo urratsa esplorazio-lana da. Zer esan nahi du esplorazio-lana (lanak)? Ba (bada) hemen egiten diren test guztiak in vitro direla, hau da, ez dago izaki bizidunik, ez animalirik (animaliarik), ez ezer ez (ezer) medio (tartean) . Egiten dena da ezagutu, ezagutu zure birusa, zure  bakterioa, ba (bada) patogenoa. Kasu honetan, SARS Cov2 da gure birusa, gaixotasuna sortzen duena.
Ba (bada) pausu honetan egiten dana (dena) da, adibidez, ezagutu zein proteina dauzkan, nola ulertzen da [nola jartzen den harremanetan] gure zelulekin, zein da bere hizkuntza, ez? Nola ulertzen diran (diren) gure gorputza eta birus hori. Zer behar duen.
Igotz Alkorta. Lehenengoan, birusa ezagutu behar duzu.
Idoia Mujika. Hori da, birusa ezagutu. 
Igotz Alkorta. Eta hor, esaterako, gogoratzen naiz Nerea Zabaleta, Estatu Batuetan, Harvarden, e, birus hau ikertzen ari den ikerlari leitzarrarekin hitz egin genuenean esaten zigula aurreko SARS eta MERS birus horiek lagundu dietela ba (bada) birus hau azkarrago ezagutzen, haien anai (anaia) bat delako... 
Idoia Mujika. Exacto! (horixe!).
Igotz Alkorta. ...edo haien senide bat.
Idoia Mujika. Hori da. Lan hori eginda zegoen...
Igotz Alkorta. Mmmm
Idoia Mujika. ...aurretikan (aurretik), eta zuk esan bezala, ezagunak ziran (ziren) mota honetako birusak nola moldatzen diran (diren) eta nola, zein dan (den) beraien hizkuntza. Beraz, hori ja aurreratuta geneukan.
Igotz Alkorta. Lehenengo urratsa eginda genun (genuen).
Idoia Mujika. Eginda zegoen. Hori da.
Bigarren urratsa, garapen aurre-klinikoa deitzen zaio. Ba (bada) hemen ja  in vivo egiten dira saiakerak, baina animalietan. Eta hau ere oso azkar egin zan (zen), leku askoetan (askotan) egin direlako ikerketa asko batera. Zu pentsa, mundu-mailan mugitzen ari dan (den) gaia dela...
Igotz Alkorta. Eta dirutza handia jarri delako kasu honetan ere...
Idoia Mujika. Hori da.
Igotz Alkorta. ...beste ikerketa batzuetan ez bezala...
Idoia Mujika. Horrela da, eta ikusi da makinaria guztia martxan jartzen dezunean (duzunean), nola benetan funtziona dezakeen, ez? Orduan ba, (bada) animalietan probatzen dira eta hortikan (hortik) ateratzen dezu (duzu) ja benetan informazioa zein, nondik jo behar dezun (duzun) eta zer, ze, ze(ren) mota askotako txertoak daude; programa batean azaldu genuen nola, zein zan (zen) txertoen historia, ez?, eta nola izango zan (zen) lehenengo txertoa...
Igotz Alkorta. Bai, bai
Idoia Mujika. ...lehenengo txertoa. Eta denok daukagu gutxi gorabehera buruan, azken finean (dala) dela hartzea zure patogenoa, zure birusa, eta inokulatzea, baina hilda bezala. Bueno, hilda ez da hitz egokia birusak ez daudelako bizirik, baina behintzat ez dala (dela) benetako (benetako) gaixotasuna. Oso antzekoa den zerbait, eta horrela zure gorputzak erantzun egingo du eta benetakoa datorrenean prest gaude. Bueno, ba (bada) hori da estrategia bat, baina beste bat izan daiteke, adibidez, birus horren proteinak hartzea, proteina horiek baldin badira zuri antigeno... Bueno, deitzen zaie antigeno zure sistema inmunitarioa martxan jartzen duen [dituen] gauzei. Izan daiteke proteina bat, izan daiteke birusaren zatitxo bat... Hau da, ja ez degu (dugu) sartzen gaixotasuna. Ze orain iritsi garen puntura ja dira saiakuntza klinikoak. Zer esan nahi du honek? Ja pertsonengan ari gerala (garela) egiten saiaketak. Eta honen barruan ere hiru fase daude, hiru urrats daude. Ba (bada) aspaldi ari gerala (garela) ja gizakietan (gizakiengan) probatzen...
Igotz Alkorta. ...boluntarioengan, ezta?...
Idoia Mujika. Hori da, boluntarioengan. Lehenengo fasean... Urrats hauen artean dagoen desberdintasun handiena da zenbat pertsonengan egiten diren saiakerak. Orduan, lehenengo fasean 20-100 boluntario behar dira eta normalean heldu osasuntsuengan probatzen da. Hau da, ba (bada) pixka bat zoaz segurola bat (tentuz) bezala, ba (bada) jendea sano dagoena, ezta? Bigarren fasean ja txertoa ehunka boluntarioengan eta ja zabaltzen da; ze (zein) boluntario mota dira? parte-hartzaileak hainbat eremu geografiko(ta)tik hartzen dira, adin desberdinekoak...Faktore gehiago eskuartean eukitzeko (edukitzeko). Eta hemen, klaro (jakina), galdera gehiago sortzen dira. Zein dira epe laburreko albo-ondorioak?, adibidez. Begiratu behar, hori ezinbestekoa. Zein da dosia? Zein dosi behar da benetan? Puntu honetan egiten da ja, bigarren fasean. Eta hirugarren fasean, etapa honetan ja, txertoa milaka boluntarioetan (boluntarioengan) egiten da.

B2
16-12-2020
26463325
00:04:19
527