Jon Kareaga: "Modaren industria aldatu nahi dugu"

ETB 1eko Biba Zuek saioaren bideo honetan, modaren industriak gizartearengan eta planetarengan duen eraginaz dihardu Jon Kareaga zumaiarrak.

Bangladeshera egindako bidaia batean, modaren industria aldatzeko beharraz jabetu eta BASK arropa-marka jasangarria sortu zuen bi kiderekin batera.

 

 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Maddalen Arzallus aurkezlea. Jonek hogeita bi urte ditu eta BASK arropa-marka jasangarriaren fundatzailea da. Bangladeshera egindako bidaia batean begiak zabaldu zituen, gurean da… Jon Kareaga! 

Kaixo, Jon! 

Jon Kareaga gonbidatua. Aupa bikote, zer moduz? Arratsalde on! 

Maddalen Arzallus aurkezlea. Arratsalde on, ondo! Jon ondo esan dugu, zer moduz eta ondo, baina zuek Bangladeshera joan zineten itxialdiaren aurretik, ezta? 

Jon Kareaga gonbidatua. Hori da, Bangladeshen pare bat aldiz egon naiz eta egia esanda ondo gauza gutxi daude egia esanda, baina bueno. 

Xabier Sukia aurkezlea. Besteak beste, ikusi zenuen guk janzten ditugun arropak nola egiten dituzten, nola egiten diren, munduaren alderdi hartan, ezta?  

Jon Kareaga gonbidatua. Hori da, bi mila eta hemeretzian, otsaila aldean, joan ginen unibertsitatearekin proiektu bat grabatzera, dokumental bat grabatzera, moda industriak ze inpaktu (eragin) daukan bai pertsonengan eta bai planetarengan, ez? Eta bidaia horretan ba errealitate gordin bat aurkitu genuen. Hortxe ikusten dira irudi batzuk… Eta hor konturatu nintzen, ba hori, gure kamiseten atzean dagoen injustizia sozial eta ingurumen injustizia guztietaz ez… 

Maddalen Arzallus aurkezlea. Eta zuri, benetan… bueno, eragin handia izan zuen zuregan zeren begiak ireki zizkizun esan dugu.  

Jon Kareaga gonbidatua. Bai, hori da, hori da. Nerau, guztiz, beste modu batera ikusi nituen arropak. Banintzen kontziente pixkat gure arroparen atzean zeuden injustizia guztietaz, baina behin hori ikusten duzunean, ba ia, beste modu batera ikusten dituzu gauzak ez…  

Xabier Sukia aurkezlea. Eta, adibideak jartze aldera, zehazki, zer ikusi zenuen, Jon? 

Jon Kareaga gonbidatua. Ba hor ikusi da ume bat, adibidez, hamasei urte zeuzkan ume horrek, beste batzuk bazeuden bederatzi urterekin eeeh moda industrian lanean aritzen zirenak, eta konturatzen zara, banekien ez? Horra joan nintzenean banekien egoera hau aurkituko nuela, baina konturatzen zara zu egoera horren lekuko zarela eta metro karratu berdina, ni kamera batekin eskuan pertsona hori grabatzen, zenbat desberdintasun sozial aurkitzen ziren ez… Ba pertsona bat, zuri bat, okzidentala, dauzkaten pribilegio guztiekin, eta, aldi berean, metro karratu berean, planeta berdinean eta gizarte berdinean, ba beste pertsona bat guztiz ezberdina.  

Maddalen Arzallus aurkezlea. Eta zu zure zuritasunean eta zure okzidentaltasunean nola sentitu zinen han? 

Jon Kareaga gonbidatua. Ba egia esanda, pixka bat at (kanpo) hortik eta konturatzen zara, bueno, ba dauzkazun pribilegio guzti horiek (horiek guztiak) aprobetxatu behar dituzula, pribilegio gabeko gizarte bat sortzeko. Ze konturatzen zara, bale, gauza on asko, gauza asko egin ditut, baina gauza horiek edo egin ditudan gauza guzti horiek (horiek guztiak) dira jaio naizen familian jaio naizelako, jaio naizen gizartean jaio naizelako eta eduki ditudan aukera eta pribilegio guztiak (eduki ditudalako). 

Xabier Sukia aurkezlea. Beraz han konturatu zinen, neurri batean, ehungintza hori zein prekarioa den alde batetik, eta kutsakorra, beste aldetik.   

Jon Kareaga gonbidatua. Hori da, moda(ren) industria bigarren industria kutsakorrena da eta hortaz a parte bigarren industria, ur gehien kontsumitzen duen bigarren industria da, beraz, hori, ez gara ari bakarrik pertsonez ari, baizik eta ingurumenaz ere bai hitz egiten ari gara eta ez herrialde produzitzaileetan bakarrik duen eragin negatiboa, baizik eta kontsumitzaileetan (kontsumitzaileengan) duen eragina, eragin negatibo hori, ez? Egiten digute pentsatzea, zoriontasuna kontsumo batean dagoela, ez? Eta kontsumitzeagatik ba aberatsagoak garela, eta berez, aberasten ari den pertsona bakarra marka horren jefe edo jabea da. 

Maddalen Arzallus aurkezlea. Eta, ez dakit, BASK proiektua hortik hasi zen edo lehenagotik hasita zegoen? 

Jon Kareaga gonbidatua. Lehenagotik hasi… bueno, unibertsitatean, Lidergo ekintzailea eta berrikuntzako gradua burutu behar dut abenduan eta bueno hor hasi zen proiektua pixka bat ikus(teko) ba hori jasangarritasuna… bagenekien, kontziente ginen modak dakarren inpaktu negatibo guzti horretaz (horretaz guztiaz) eta hortik hasi zen sortzen, baina gero, Bangladeshera joan ginenean konturatu ginen ba BASK inoiz baino zentzu gehiago zeukala, industria hau aldatzeko eta hori aldaketa horren parte izan nahi dugu BASKetik.   

Xabier Sukia aurkezlea. Zer da BASK? 

Jon Kareaga gonbidatua. BASK da arropa-marka jasangarri bat eta uste dugu moda dela gizartea eraldatzeko erreminta potente bat ez? Ikusi dugu modak ze eragin negatibo izan duen bai pertsonengan bai planetengan, batez ere, Bangladesh bezalako herrialdeetan eta, zer ba ezin dugu erabili izan dezakeen eragin hori modu positiboan ez? Eta gizarte hori eraldatu.  

Maddalen Arzallus aurkezlea. Beraz zuek bai ala bai nahi duzue zuen arropa modu jasangarrian ekoitzita izatea eta baldintzak ere onak izatea. 

Jon Kareaga gonbidatua. Hori da. Alde batetik, pertsonak kontuan hartu, espazio prekario horiek ezin ditugu onartu gaur egungo gizartean eta horren aurka joan behar gara eta hori lortuz, eta bueno, beste aldetik, planeta. Planeta ba hori, orain moda(ren) industriak daukan ingurune inpaktu guztiagatik, gero, transparentzia (gardentasun) maila bat eman behar dio kontsumitzaileei, hau da, zer dagoen BASK kamiseta honen atzean zer dagoen azaldu, eta horren arabera, ba kontsumitzaileek aukeratzeko informazio hori eman. Eta, gaur egun ezagutzen ditugun edo moda industriak inplementatu dituen estereotipo guzti horien aurka, horien guztien aurka joan.  

B2
24-11-2020
23268729
00:05:30
1256