Aldizkako baraua

Osasunagatik, argaltzeko edo beste arrazoiren bategatik egiten du jendeak aldizkako baraua.

Baraualdi mota horri buruzko informazioa jasotzen du Euskadi Irratiko entzungaiak. Aldizkako baraua egin izan duen pertsona bat eta gaian adituak direnak ere entzungo ditugu.

 

Argazkia: Pixabay


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

NAGORE TELLERIA ESATARIA: Uda partean beti izaten da dieta miragarriren bat denon ahotan, edozein tokitan geroz eta maizago entzuten den dieta horietako batez hitz egingo dugu. Esateko edo izen asko ditu, baina gurean gehienek aldizkako baraua esaten diote. Borondatezko baraualdiak zeresana eman du, aldeko zein kontrako iritzi asko dituelako. Pertsona gehienek argaltzeko erabiltzen den dieta edo jan neurri bezala ezagutzen dute, baina baraualdia ez da argaltzeko bakarrik erabiltzen, beste arrazoi askorengatik ere praktikatzen du jendeak. Argibide bila, Irati Egibar lankideak hiru lagunekin hitz egin du, Eider Balerdi, Hernanin kontsulta duen nutrizionistarekin; Iñaki Miltonekin, Ciberobn Karlos III. Osasun Institutuko Nutrizio eta Obesitatea ikerketa taldeko ikertzailearekin eta urte askoan aldizkako baraualdia egin duen Doita Otxoantesanarekin.  

IRATI EGIBAR ESATARIA: Azken aldian baraualdia pil-pilean dagoen jan neurri edo dieta bat da. Iritzi kontrajarri asko eragiten ditu, baina askotan ezjakintasunetik aritzen gara. Horregatik, Iñaki Miltoni eskatu diogu definizioa.

IÑAKI MILTON: Azkenean, aldizkako baraualdia izango litzateke elikadura patroi bat, dieta bat izango balitz bezala eta edukiko zuen (lukeen) bereizgarria edo izango zen, ba baraualdiak konbinatzen dituela elikatze aldi batzuekin.

IRATI EGIBAR: Doita Otxoantesanak 77 urte ditu eta askotan egin du baraualdia. Karmelo Bizkarra medikuaren laguntzarekin egiten du Zuhaizpe zentroan.

DOITA OTXOANTESANA: Lehenengoko baraualdia egin neban (nuen), esan dotzutena (dizudana), 40 urterik ez neukan, eta ordun egin neban (nuen) lehenengoko baraualdia egin neban (nuen) batez ere,  bularreko kozkorragatik egin neban (nuen). Eta hasi nintzen aste beterako, esan neban (nuen), hasi nintzen lehenengo aste bete, geroko nahi neban (nuen) beste hiru lau egun, beste hiru lau egin, beste…eta orduan egin neban 29 eguneko baraua egin neban (nuen). Eta egun horretatik aparte (bereizirik) nik, 29 eguneko baraua egin nebanin (nuenean), 31 egunean ez neban (nuen) lorik egin.

IRATI EGIBAR: Beti osasunagatik egin izan du. Baraualdia serio hartu behar dela dio Otxoantesanak.

DOITA OTXOANTESANA: Baraua hasteko egin behar da, gorputza prepara (prestatu) egin behar da, gorputza eta norbera ere bai. Ze pentsa proteina guztiak kendu behar dituzu, geroago joaten zara zerealak eliminatzen (kentzen), geroago joaten zara gauzak eliminatzen (kentzen), jatekoaren arabera eta ordun ja, egunak pasatakoan, ja preparatuta zagozenin (zaudenean) zertzuk jateko, ja sartzen zara zukuekin eta zukuak, zukuekin zagozenin (zaudenean) ja jartzen zara uraz. Orduan, baraua ez da hasten a la ligera (arinkeriaz), baraua egitea noa, ez ez ez, baraua egiteko egin behar dena da aurretik kontzientziatu eta prepara (prestatu).  

IRATI EGIBAR: Sare sozialetan geroz eta informazio gehiago dago baraualdiari buruz. Horrek, norberaren kabuz egiteko tentazioa dakar, baina arriskuak ere ekar ditzake.

IÑAKI MILTON: Garai batean esaten zen desinformazioa zela arazo handi bat eta orain daukaguna da igual gehiegizko informazioa. Eta interneten barauaren inguruan begiratzen baduzu, badaude orrialde asko erabiltzen dutenak ba jendea erakartzeko ez dakit, hiztegi bat bezala, ez dira batere zehatzak, ez dira batere zientifikoak eta horrek ba arrisku bat dauka, zeren azkenean kontutan izan behar da, bai baraua edo dieta bat begiratzen denean, tratamendu bati buruz ari garela eta horrek izan behar du pertsonalizatua eta profesional batek diseinatua. Ordun, hori ez dagoen momentutik osasunerako arazo bat izan daiteke.

EIDER BALERDI: Jarraipen profesional bat beharko luke. Gainera, eta horretan lehenago esan dut kontrobersia (eztabaida) dezente dagoela, baina honetan denak datoz bat, ezin dutela egin ez haurdunek, ez haurrek eta ezta ere gaixotasun kronikoak pairatzen dituzten pazienteek ere. Guk egiten ditugun pautak dira pauta osasuntsuak, bariatuak (denetarikoa) ba azkenean bilatzen duguna da ba elikadurak izan behar duela nahikoa, anitza eta bariatua (askotarikoa) ezta eta bakoitzaren beharretara egokitu behar dela hori, ba adinaren arabera, lanaren arabera, sexuaren arabera eta abar.  

IRATI EGIBAR: Jakin dugu aldizkako baraualdia ez dela argaltzeko bakarrik erabiltzen. Baraualdia egin nahi duen orok, ondo informatu behar du, ezer egin aurretik, gure hiru gonbidatuek esan diguten bezala, osasuna dago.

B2
21-09-2020
22783183
00:04:31
549