Bertakotuta ere inbaditzaile

Kaliforniako landare inbaditzaileen zerrendatik abiatuta lan artistikoa egin du Jenny Yurshanskyri-k.

Haizea Barcenilla artistak Yurshanskyriren lanari buruz hitz egiten du Euskadi Irratiko entzungai honetan. Landare horien istorioak eta migrazioaren inguruan dugun ikuspegia lotzen ditu.

 

 

Italiako kardua Kaliforniako espezie inbaditzaileen zerrendan dago. Argazkia: Harry Rose (CC BY-SA 2.0)


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Arantxa Artza esataria. 2009an, ez?, piztu zitzaion Jenny  Yurshanskyri landaretarako interesa. Zer gertatu zen orduan, Haizea?  

Haizea Barcenilla artista. Ba begira, Jenny da Kalifornian bizi den artista. Eta bueno, bera Kaliforniakoa da, bertan jaiotakoa, nahiz eta bere familia etorkina den, Kaliforniako jende asko bezala. Hori lotuta dago proiektuarekin…  

Arantxa Artza. 11 milioi biztanle omen dira etorkinak Kalifornian.    

Haizea Barcenilla. Bai. Bai. Ehuneko izugarria, ez dakit zenbatekoa den baina bai, gizartearen atal oso handia eta bestela, etorkinen ondorengoak gehienak, asko. Eta bueno, beraz, 2009an atera zen Kaliforniako Landare Inbaditzaileen zerrenda, zehazten zituena zeintzuk ziren, 600 bat landare inbaditzaile kontsideratzen (jotzen) zirenak. Eta asko, arreta deitu zion artistari izen honek, inbaditzaile izen honek, ba bueno, oso, oso karga peioratiboa (zama peioratiboa) daukalako. Eta horietako batzuk, bai egia dela, badirela landare batzuk bertako ekosistemak apurtu ditzaketenak edo, baina beste batzuk dira, besterik gabe, orain dela, ez direnak bertakoak. Eta iritsi zirenak orain dela hainbat mende, batzuk orain dela hiru-lau mende, ba hemengo kolonoekin, eta ja(da) egokituak daudenak ekosisteman, baina ez direnak jatorriz Estatu Batuetakoak, bueno, Ameriketakoak.  

Eta, eta bueno, hasi zen galdetzen zer dagoen inbaditzaile ideia horren atzean. Noiz uzten dio landare batek inbaditzaile izateari? Noiz bihurtzen da bertakoa? Baldin badaramate hemen lau mende, eta oraindik inbaditzaileak baldin badira, eta gero, zer dagoen landare horien bidaiaren atzean. Ze claro, (noski), bidaia, bidaia bat egin zuten, nonbaitetik…

Arantxa Artza. Norbaitek nolabait ekarri ditu, ez?  

Haizea Barcenilla. Hori da. Orduan berez landare horiek kontatzen digutena da bidaia baten, migrazio baten istorioa.

Arantxa Artza. Istorioa.

Haizea Barcenilla. Eta hasi zen ikertzen, bueno ba, ze istorio zeuden landare horien atzean, nola iritsi ziren. Eta, eta zer kontatzen diguten inbaditzaile deituriko landare guzti horiek.  

Arantxa Artza. Eta hori ikertzen hasita, ezta?, 600 esan dugu ezta? 600 landare inbaditzaile horien zerrenda  ikertzen hasi, bakoitzaren historia, zer dagoen atzean eta abar. Gero hori bere artelan nola bihurtu zuen? Nola garatu zuen lan hori?

Haizea Barcenilla. Bueno, egon zen lau urtez lan hori egiten. Hau da proiektu oso zabal bat. Bera egon zen erresidentziak (egonaldiak) egiten Kaliforniako hainbat lekutan, eta gero, Kaliforniatik kanpo ere, landareak zetozen beste lurraldeetara ere bai joan zen bilatzera jatorri horiek eta. Topatu zituen berak egindako ikerketan 133 landare 600 horietatik. Ze claro, (zeren noski) Kalifornia, imajinatu dezakezuenez, izugarri handia da.  

Arantxa Artza. Bai. Bai.  

Haizea Barcenilla. Baina bueno, 133 ez dago gaizki. Eta bueno, egin zituen alde batetik… Bueno, forma desberdinak eman zizkion. Baina bakoitzaren historia pixka bat bilatu zuen, 133 hauenak, eta hainbat erakusketa-mota egin zituen, baina azkeneko proiektuak hartu zuen publikazio, argitalpen-forma, argitalpen pixka bat berezia. Kutxa bat da, eta kutxa horretan daude 133 fitxa, fitxa bakoitzean agertzen da irudi horren silueta, argazki batean, eta beste aldean, fitxaren beste azaltzen da izen teknikoa, noiz iritsi zen Kaliforniara, eta gero, testua. Eta testu hori da artistak berak egindako testu bat forma desberdinak hartzen dituena, non uztartzen dituen nolabait ekarri zituen pertsonaren balizko istorio bat eta landarearen istorioa elkarturik. Batzuetan dira poemak, batzuetan dira abestiak, batzuetan dira errezetak, batzuetan dira landareak bere jatorrizko familiari, bueno ez, jatorrizko herrira, familiari eskutitz bat idatziko balio bezala… Testu desberdinak dira. Batzuetan errazago ulertzen dira, beste batzuetan pixka bat hermetikoagoak dira. Baina bakoitzak bere istoriotxoa dauka.

Arantxa Artza. Eta berak, bidaiak ere egin ditu, ezta?, ikerketa horretan. Landarearen jatorrizko herrialdeetara ere bidaiak egin ditu

Haizea Barcenilla. Bai. Bai. Berez nik ezagutzen dut proiektua Jennyri… ezagutu nuelako Japonian. Bera egon zen Japonian…

Arantxa Artza. A bai! Zu ere izan zinen, bai.

Haizea Barcenilla. Bai. Bai. Bai. Eta biak erresidentzia (egonaldia) egin genuen gutxi gorabehera garai berean, eta hor ezagutu nuen proiektuaren parte bat bera ikerketa egiten ari zenean, eta gero pixka bat jarraitu nuen asko gustatu zitzaidalako. Eta Japonian ari zen, ze claro (zeren noski), Txinatik, Japoniatik, mendebaldeko kostaldera, Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldera etorkin asko etorri ziren eta etorkinekin batera beraien landareak. Eta ari zen ikertzen ba landare horien jatorrizko izaera, nondik etorri ziren.  

Nagore Telleria esataria. Eta Kalifornian landare inbaditzaile horiek, mehatxatzaileak zirenak iritsi zirenean, nahiz eta erabat aurre-juzgu edo fama txar hori gainetik ez kendu, ba bertako espazio publikoetan eta gainerantzeko tokietan ere barra-barra topatuko ditugu.  

Haizea Barcenilla. Bai. Hori da. Berak egiten zuen paralelismoa zen inbaditzaile kontsideratzen (jotzen) ditugunean zein modutan epaitzen ditugun beraiekin etorritako pertsonak. Azkenean sailkapen sozial bat da egiten ari garena, politiko, ez bakarrik botaniko bat. Eta berak pentsatzen duena da inbaditzaile deitzen diegun momentutik badirudi lekuz kanpo daudela, ez direla, ez daudela egon beharko liratekeen lekuan, eta ez dagokien lur bat hartzen ari direla, eta orduan berak paralelismoak egiten zituen migrazioarekiko daukagun jarrerarekin, ez? Noiz diren pertsonak, etorri direnak bidaian, beste leku batetik migratu dutenak beraien lurraldetik, noiz hasten diren bertakoak izaten. Galdera berdinak ez? Noiz hasten diren lekukoak izaten eta ekosistemaren parte. Ze(ren) baziren ere bai landare asko, adibidez, jendeak ekarri zituenak beraien lorategi pribatuetan landatzeko, eta kontrolatuak zeuden bitartean kontsideratzen ziren onak, eta behin muga horiek pasatuta, bat-batean inbaditzaileak kontsideratzen dira. Hau da, boterearen kontrolpean dauden bitartean ondo. Hori esklabutzarekin, adibidez, konparatzen zuen, ez? Esklabuak ekarri eta lan egiten dute, eta ondo egon daitezke hemen gurekin. Baina behin muga horiek apurtzen dituztela, inbaditzaileak bihurtzen dira.         

B2
09-07-2020
22412926
00:06:11
662