detalle dokuteka-generico-fitxa

A ze biharamuna! (A2E05)

Parranda latza bota ondoren, biharamunean, gazteak etxea garbitzen ari dira.

Josuri tokatuko zaio zaborra jaistea. Pisutik ateratzean igogailua ez dabil. Eta bat-batean auzokoa agertuko da kexaka.
Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Eta besteek ez dute jaiki behar, ala? 
AMAIA.— Utziezu lo egiten. Hurrengoan haiek txukundu beharko dute etxea.
JOSU.— Ez ezazu hain altu hitz egin, mesedez.
AMAIA.— Ez dut ozen hitz egin. Nik ere sekulako buruko mina daukat.
JOSU.— Garbitu dut komuna. A zer txerrikeria!
AMAIA.— Bai, komun bakarra eta 25 bat lagun... Tabernetakoak bezala egongo zen.
JOSU.— Okerrago! Orain zaborra jaistera noa. Hiru poltsa handi! Botila hauek denak gureak al ziren?
AMAIA.— Ez, ez, jendeak ere ekarri zituen.
JOSU.— Eskerrak! Pixka batean geratuko naiz behean, haizea hartzen. 
AMAIA.— Bitartean, hemengoak bukatu eta gosaria prestatuko dut. Arrautza frijituak patatekin?
JOSU.— Zer nahi duzu?, botaka egitea? Aio. 
AMAIA.- Agur.

ETENA

Josu igogailu aldera aterako da eta deituko dio, baina igogailua ez da mugituko. 
JOSU.— Kaka zaharra! Igogailu madarikatua! Zer ote du orain?
Auzokoa aterako da ondoko atetik.
AUZOKOA.— Kaixo. Ondo pasatu zenuten atzo, ezta?
JOSU.— Bai, oso ondo. Geroztik ez genuen zaratarik atera, ezta?
AUZOKOA.— Ez zera! Gau osoan ez dugu lorik egin.
JOSU.— Sentitzen dut. 
AUZOKOA.— Eta zure lagunek igogailua hondatu zuten.
JOSU.— A bai?, seguru?
AUZOKOA.— Seguru? Badakizu igogailua oso txikia dela, eta lau lagun bakarrik sartzen direla. Ba hamar sartu ziren!
JOSU.— Ez da posible!
AUZOKOA.— Ez, ez da posible, baina sartu ziren, eta halaxe geratu zen igogailua: ez gora eta ez behera.
JOSU.— Nola dakizu hori dena?
AUZOKOA.— Ez zinen konturatu? Txirrina jo eta jo aritu ziren, eta kanpotik ireki nien.
JOSU.— Ba sentitzen dut.
AUZOKOA.— Sentitu? Ederki sentituko duzue, bai, konponketa zuek ordainduko duzue eta.
JOSU.— Ados. Eta orain nola jaitsiko ditut hiru poltsa hauek?
AUZOKOA.— Eskaileretatik. Baina orain ez, ilunabarrean, orain ezin da eta zaborra atera.
JOSU.— Hori kolpea! A ze buruko mina!

 

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

A2
30-10-2015

x61pRelaContWAR

  • Zinea Sortzen
22294934
02:26

x61pViewCountWAR

1685

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR