Internet gabe oso bestelakoa zatekeen pandemia

Ingurune digitalak pandemian hartutako pisuaz, arrakala digitalaren areagotzeaz eta telelanaz hitz egin du sare sozialetan aditu den Maite Goñik Berben Lapikoa telebista-saioan.

Ilaski Serranok aurkezten duen saioan, pandemia-garai honetan, teknofoboak ere teknologiara hurbildu direla nabarmendu du Maite Goñik.


Transcription:[+] Transcription:[-]
Ilaski Serrano, aurkezlea.- Orokorrean, ingurune digitalak, ze pisu hartu duen! Epidemia garai honetan.
Maite Goñi, sare sozialetan aditua.- Bai, izugarria izan da, ez? esan nahi dut, oso… pandemia garaia Internetik gabe eta ingurune digitalik gabe, oso bestelakoa zatekeen, ez? esatearren. Bada, gauza asko deskubritu ditugu, esango nuke nik. Adibidez, bada, oso urrun egonda ere, oso gertu gaudela. Ze, askotan, badakizu, eta askotan hitz egin dugu horren inguruan, teknofobo ugari dago eta teknofobo horiek ere hurbildu egin dira pixkanaka-pixkanaka teknologiara, bada, beharrak hala aginduta. Eta adineko pertsonak hurbildu dira teknologiara eta izarretako bat izan dira bideo-deiak. Bideo-deiak egon dira alderdi guztietatik, ez? Eta horretan, bada, bueno, hainbat plataforma eta erabili ditugu, deskubritu ditugunak, orokorrean jendeak deskubritu dituenak, eta horien artean, bada, Zoom, Jitsi, Meat eta orain ja ezagunagoak egiten zaizkigu horrelako plataformak, ez? Eta gero, sorpresa handiak egon dira, bideo-dei horietan, bada, jendea atzetik pasatzen, deskubritu ditugu baita…
Ilaski Serrano.- Ze pena ez daukagula hemen inor!
Maite Goñi.- Bai, hori da, jendea pasatzen atzetik, edo ez hori bakarrik. Bueno, genero bat izan da ia-ia, bada, jendearen liburutegiak. Denbora guztian liburutegiak atzetik eta horrelako gauzak bideo-deiekin sartu gara etxeetara, o sea, oso interesgarria izan da ze garapen izan duen, ez? Ze, bada, askotan gure pribatutasuna hainbeste zaintzetik, bada, ia-ia konexio guztiak, telebista guztiak eta abar, egin dira zuzenean etxeetatik. Orduan, oso interesgarria izan da hori ikustea.
Esan nahi dut, horrelako gauzak gertutasun hori eman duen bezala, esan dezakegu arrakala digitala lehendik era bazegoena, bada, horrelako egoeretan areagotu egiten dela. Orduan, eskerrak egon direnik hainbat, bai udaletxeetatik, erakundeetatik, eta bestelako ekimen batzuk egon dira, ezta? eta horiek eman dute aukera, bada, horiengana hurbiltzeko. Baina esan nahi dut errealitatea oso bestelakoa da etxe guztietan. Imajinatu gurasoak telelanean, egon garen bezala, seme-alabak hezkuntzari begira konektatuta, eta imajinatu familia horietan teknologiarik gabe, edo wifirik gabe, edo etxean ordenagailu bakarrarekin, eta abar, orduan, hori ere agerian geratu da. Lehen zegoen errealitate hori horretarako ere eman du, ez? aukera emateko. 
Urrats bat eman dela telelanean… hemen ez dago oso-oso ondo ikusita telelanarena, ze dugun kulturagatik edo, iruditzen zaigu edo kontrolagatik edo langilearen kontrola edo… ez dakit oso ondo zer dagoen horren atzean. Batzuetan ere esaten da, bada, lidergoaren akatsa ere badela, ez? liderrek ez dakitela ondo gidatzen taldeak aurrez aurre ez baldin badare (badaude). Orduan, deskontrol hori sumatzen dela, ez? Bada, nik uste dut horiek denak etorri direla geratzeko, ze telelanak, desabantaila horiek kenduta, bada, abantaila asko ekar litzake, ez? eta jende asko konturatu da gauza bera egiteko eta lan egiteko ez duela zertan mugitu edo bi ordu ibili beharrik atzera-aurrera dirua gastatzen, gasolinan, hiria kutsatzen… 
B2
01-06-2020
22123221
03:37
1021