Tokion jendeak ez dizu aurpegira begiratzen

Haizea Barcenilla Euskal Herriko Unibertsitateko Arte irakaslea Japonian izan da, eta hango ohitura batzuen berri eman digu.

Tokion eta Totori eskualdean ibili da Haizea. Leku horietako jendea eta euskaldunak konparatzen ditu Euskadi Irratiko audio honetan.

Irratsaioa osorik entzun nahi baduzu, egin klik hemen.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]
Kazetaria 1. Eta ez dakit, jendea -esan duzu ez?- hiriburukoa baino pixka bat, gainera, abegikorragoa [Totoriko eskualdekoa], behar bada, ez?, hurbilagokoa eta... Ez dakit lagunen bat edo egin duzun edo?
Haizea Barcenilla irakaslea. Bai. Bueno, lanarekin lotuta jende asko ezagutu dut eta, egia esan, jende oso jatorra, erraza hitz egiteko... Esango nuke baietz, lagunak egin ditudala, erraza dela jendearekin harremana egitea, Tokion baino askoz ere errazagoa.
Kazetaria 2. Tokion, zer da, hotzagoa? Zentzu horretan ari zara.
Haizea Barcenilla. Bai. Tokion jendeak ez zaitu begiratzen aurpegira, zuzenean e? Oso arraroa da norbaitek zuri aurpegira begiratzea, ja ez bakarrik hitz egitea, baizik eta aurpegira begiratzea arraro samarra da. Orduan, nik zorte handia izan dut, ikertzen ditudan lekuetan, ba bueno, hurbileko harreman bat dagoelako. Jendea oso jatorra da eta aukera izan dut jende zoragarria ezagutzeko. Baina, berez, zure kabuz etortzen baldin bazara, ez da bereziki erraza. Iruditzen zait ez dela leku erraza jendea ezagutzeko.  
Kazetaria 1. Bueno, ze gustura itzuliko zaren Euskal Herrira!
Haizea Barcenilla. Bai, bueno, aurreko urtean badakizue egon nintzela bai Japonian. Eta itzuli nintzenean, jaitsi nintzen Bilbon pote bat hartzera, eta bost minututan ezagutzen nituen hogei pertsona, edo topatu nituen. Esaten nuen, bueno, "zelako desberdina den!".
Kazetaria 1. Eta berriz itolarria etorri zitzaizun eta Japoniara bueltatzeko gogoa, igual e! Bi muturrak aipatu ditugu.
Relacionador de contenido est temporairement indisponible.
B1 A2
12-05-2020
Relacionador de contenido est temporairement indisponible.
21982435
00:01:29
1289