Nola kontatu ipuin bat

Seguraski gehienok kontatu dugu noizbait ipuinen bat, baita entzun ere beste norbaitek kontatutakoa. Bada, langintza horretan aditu direnek ipuin bat nola kontatu azaltzen digute bideo honetan.

Ipuinak kontatzeko teknikak eta baliabideak aipatzen dituzte bideoan Amaia Elizagoien, Ameli, eta Joxe Mari Karrere ipuin-kontalariek eta Josune Velez de Mendizabal aktoreak. Ahotsak.eus egitasmoak sortutako bideoa da. Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea biltzen du Ahotsak.eus proiektuak.

Ahozko tradiziotik jasotako zenbait ipuin aukeratu dituzte, zortzi zehazki, eta Ameli eta Joxe Mari Karrere ipuin-kontalarien esku utzi dituzte. Haiek, bakoitza bere modura moldatu eta grabatu ondoren, Kontu eta kanten kantoia webgunean jarri dituzte, Kontaketak atalean. Atal horretan aurkituko dituzue ondoko ipuinak: Hontzaren ipuina, Astakumearen istorioa, Txoria eta otsoa, Peru eta Maritxu, Sasi guztien gainetik, Katu beltzaren istorioa, Otsoa eta ilargia, Kipuliotxu, eta Axeriko eta Otsoko.

Hemen eskaintzen dizuguna ipuinak nola kontatu azaltzen duen bideoa da.


Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA ELIZAGOIEN. Bueno, lehenik eta behin aukeratuko dugu ipuina eta erabakiko dugu ipuin hori zer den.  Hau da, umorezko ipuin bat den, tristea, misteriozkoa... Orduan, hor erabakiko dugu zer tonorekin kontatuko dugun. Niret(z)ako jolastea ipuinaren barnean tonoekin da, da arras dibertigarria.  

JOXE MARI KARRERE. Hor, azkenean, ikasi behar da, erritmoak kontrolatzen jakin, gauza planoak (lauak) ez izaten, tonoak... Ez da berdin beldurrezko istorio bat kontatu edo barrezko istorio bat kontatu. Hor asko jolasten da erritmoarekin, ahotsaren tonoarekin.  

AMAIA ELIZAGOIEN. Zuk baldin baduzu publiko bat erabat aztoratua, da arrunt zaila hastea xuabe kontatzen, zeren engantxatu behar dituzu lehenik. Orduan, hasi behar zara pixka bat bixiago igual, ez?, engantxatzeko. Baina gero ezin duzu segitu erritmo horretan, ze lehenengo liburuan, o sea, (hots), ipuinean baldin bazaude hemen, baina gero bigarrenean nora zoaz? Orduan joan behar zarete, piska bat hau, ez?, baina arrunt modu sutilean. (sotilean).

JOXE MARI KARRERE. Zuk anekdota bat edo pasarte bat kontatzen duzunean, ez duzu hola plano (lau) egiten: "Eta kalera etorri zen, eta etorri zen tipo bat, eta esan zidan: zerbait gertatu zaizu? Bueno, min bat, baina bueno, lasai nago. Gero etorri zen anbulantzia bat, anbulantziatik atera ziren hiru-lau tipo, eta etorri ziren kamilarekin, eta nahi duzu? Ez. Ez dut nahi. Eta orduan jendea, inguratu zitzaidan jendea". Buff! Hasten da horrela: "Hartuko diagu zerbait? Ja ez zaie interesatzen batere. A, bale, erori egin zen, ezta? Bai. Bai. Kristoren mobida. Eta gero zer? Bueno, etorri zen, mumumumu"... Ez. "Eta etorri zen anbulantzia, mecaguen la ley!, benga, jendea inguruan, balkoietatik jendea!: E, zer gertatu da? Ezer ez, joe!"

AMAIA ELIZAGOIEN. Niret(z)ako ipuinak badu inprobisazioa, jakin momentuz zer publiko dagoen, tonoa jartzeko orduan, egokitzeko orduan... Eta nik erraten dut, nik baditut ipuinak helduekin kontatu izan(du) zirenak, eta helduek negarra handitzen dutenak, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailan kontatzen ditudanak, baina tonoa aldatzen da, ez dut berdin kontatzen.  

JOXE MARI KARRERE. Moldatzen duzu dena, segun eta zer. Ez da berdin bi urteko haur bati kontatu, edo laurogei urteko amona bati kontatu. Ez da berdina. Ipuin berdina kontatu dezakezu. Ipuin berdina kontatu dezakezu. Baina ez duzu berdin kontatuko, noski! Zeren zuk bi urteko haur batekin edo hiru urteko haur batekin ez duzu hitz egiten heldu batekin  bezala, edo hamar urteko haur batekin edo hamalau urteko gazte batekin.  

AMAIA ELIZAGOIEN. Isiluneekin jostatu. Ongi dago. Adibidez, niri gustatzen zait pila bat, zeren badugu ipuin bat nahiko aktiboa dena, "zaldian ibiltzen gara, eta ez dakit zer", eta momentu batean, gelditzen naiz eta erraten dut: "Eta badakizue zer pasa zen?" Eta hor pasatzen ditut bi-hiru segundu, nere buruari erraten: "ze astokeria pasatu zena!". Eta denak daude erraten: "Ze pasatu zitzaion?" Eta igual da munduko tontakeriarik handiena, baina jada ari naiz sortzen espektatiba batzuk daudela denak erranez: “benga, arranka!” Eta hori ere gustatzen zait aunitz, horrekin jostatzea, ez?

JOXE MARI KARRERE. Zeren nik esaten badizut: "Hara, atzo..." Eta egiten badut, horrela "Atzo", ez?” Derrepente hor  isilune bat dago. Eta isilune horrekin markatzen duzu zerbait, ezta? Edo ez baduzu egiten ziztuan. Hasten bazara hizketan "ta-ta-ta-ta-ta!". Beste, beste, hau da ia-ia semi-kortxeetan hitz egiten baduzu edo, ez? Beste, beste efektu bat lortzen duzu.  

AMAIA ELIZAGOIEN. Edo momentu tragikoetan ere bai. O sea, (Hots), niret(z)ako isiltasuna momentu aunitzetan da, bua!, ematen dio ipuinari kristoren bizia, zeren bat-batean, nahi gabe, publiko guztia lortu duzu egotea hor? Zeren ari dira esperoan falta zaien zerbait.

JOXE MARI KARRERE. Behar duzu, zerbait beste norbati kontatzeko irrika. Zeren hori kristorena da! Garai batean ziren sorginen istorioak eta holakoak, eta gaur da, ez dakit, ez?, bere burua moztu zuena edo ouija bat egiten ari zena, ez dakit zer gertatu zen, edo etxe batean mamu bat dagoela, edo gauza arraroak gertatzen direla edo auskalo zer, ezta?  

Gazteek eta hori kontatzen dituzte istorio asko. Zer da?: "Bazen behin..." Ez. Baina beharbada esango dute: "Ez dakizue zer gertatu zaiten (zaidan) gaur. Gaur kontatu didate gauza bat.  Edo internten ikusi dut gauza bat, harrigarria". Eta hor hasten da istorio bat kontatzen.

AMAIA ELIZAGOIEN. Horrekin jostatzea, ez? Pixka bat interesgarria, edo lotsa, zerk sortzen ahal duen publikoarengan sentitzea. Nire ustez, sentitzea da klabea (gakoa), sentiaraztea.  

JOXE MARI KARRERE. Eta orain zer? Hori eduki behar du: barrezkoa izan, beldurrezkoa izan, pasadizo bat izan... Eta orain zer? Eta hau, eta hau, eta hau... Eta orain zer? Eta horrek jendea: "Eta orain zer, orain zer, orain zer?"

AMAIA ELIZAGOIEN. Ipuin bat hartzen dugu. Piska bat aztertzen dugu zeintzuk diren pertsonaiak. Niret(z)ako interesgarria da pertsonaia ezberdenei ahots diferenteak paratzea. Ez beti, zeren bertzela (bestela) zaude aise pendienteago ahotsak kontrolatzeaz ipuina kontrolatzeaz baino. Orduan, kontaketa batean baldin badaude, imajinatu, ipuin baten barnean hiru-lau pertsona, agian ba batek badituena ezaugarri konkretu batzuk edukitzen ahal du ahots konkretu berezi bat, ez?  

JOXE MARI KARRERE. Zer egiten duzu? Istorioa ez duzu aldatzen baina pertsonaien izaerarekin jolasten duzu. Nolakoa den ama... Horregatik imajinatu behar ditugu istorioak. Institutuetan eta esaten dut: "Nola hitz egiten du txanogorritxok, ez?" "Bai, ez dakit zer, hola,  ñeñe" Ez.  Beharbada neska da, baina ez tonta, ez? Neska bat, ez? Zergatik hitz egiten du? "Ñe, ñe, ñe...ez?". Eta orduan hitz egingo du zuk nahi duzun bezala. Eta zuk nahi duzun bezala hori zer da?: izaera ematen diozu. Horrela hitz egiten du, hau egiten du, hori...

AMAIA ELIZAGOIEN. Nik ere jostatzen dut ba gestoekin (keinukein). Pertsonaia bakoitzari jartzen dizkiot, batzuetan, ez beti, gestoren bat (keinuren bat), ez? Lotsatia baldin bada, igual ukitzen du ilea... Horrelako tontakeriak bai sartzen ditut.  

JOXE MARI KARRERE. Eta batez ere, istorioa kontatzeko, istorioaren eskema atera. Hau da, abandonatu (utzi) hori, buruz ikasi behar diren gauzak alfabetatuak garelako. Imajinatu, analfabetoa zara, baina istorioa asko gustatzen zaizu: nola gordetzen duzu buruan istorio hori? Nemoteknia bat dago, ezta? Hasten da horrela, garatzen da horrela, gertatzen da hau, eta ta-ta-ta...  

AMAIA ELIZAGOIEN. Batzuetan ez da egotea horren pendiente (zain), ipuina kontatzea ongi eta ez dakit zer? Ikasi behar dituzu ipuina, lau elementu klabe (oinarrizko elementu) ezin direnak mugitu, eta bertzea (bestea), fantasia. Ateratzen bada gaur zaudetela hondartzan, eta ez du inporta izan hondartza edo mendia, eta hurrengo egunean zaudelako, ez dakit, Baztanen, nahi duzu kontatu mendia dela... Nik holakoak, nik itsasoa bihurtzen dut erreka, errekak itsaso, egunaren arabera...

JOXE MARI KARRERE. Zergatik da inportantea istorioaren egitura barneratuta egotea?  Zeren zerbait gertatzen bazaizu istorioa ez duzu galduko. Testua buruz baldin badakizu eta halako interrupzio (etenaldi) bat baldin badago, mozkor bat sartzen dela tabernan, eta "eeee", adibidez, eta holakoak, derrepente galtzen duzu haria, eta ostras: non negoen? Orain hartu, berrartu behar dut testua. Baina nik ez dut berrartzen testua, berrartzen dut istorioa. Zein hitzekin? Ez dakizu. Hitzak ez dituzu jakingo kontatzen hasten zaren arte. Orduan zer da garrantzitsua? Hizkuntza ondo ezagutzea, orduan errekurtso (baliabide) gehiago izango dituzu.  

Onomatopeiak. Klasikoenak, "kokoriko", "kikiriki", "kukurruku", ezta?, frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz, ezta? Hau da, animaliek ere bere hizkera... Hau da, euskaraz hitz egiten dute edo frantsesez onomatopeia horietan, ezta? Oilarrarena, hori da klasiko bat, eta argi-argia. Baina txakurrak nola egiten du: "zaunk- zaunk-zaunk?" Hori txakur handi bat da beharbada. "Txau-txau-txau" txakur txikia da. Baina esaterakoan ere... Ez dakit beste lekuetan. Guk bereizten dugu, zakurra gauza bat da, txakurra beste gauza bat da eta xakurra beste gauza bat da, ezta? Eta dena animalia bera da. Baina da tamainaren arabera. Orduan, bere onomatopeia ezberdina izango da: "zaunk-zaunk-zaunk" edo "txau-txau-txau-txau-txau-txau" .  "Txau-txau-txau-txau" ez du egingo txakur handi batek. Orduan, gauza horiek kolorea ematen diote eletari.  

AMAIA ELIZAGOIEN. Segun zein aldetatik, batzuk pilo bat errekurtso (baliabide), eta nik aprobetxatzen dut aunitz. O sea, (hots) saiatzen naiz, bai, onomatopeiekin eta jostatzen ahalik eta gehien. Gainera, gustatzen zaizkit aunitz. Bai.  

JOXE MARI KARRERE. Hizkuntzaren erregistroak, hizkuntzaren baliabideak, zeren horrek baliabide gehiago emango dizkizu kontatzerakoan, ezta?

JOSUNE VELEZ DE MENDIAZABAL. Komunikatzeko gaitasuna ez da bakarrik hitzarekin, ez? Askotan jotzen dugu horretara, baina bai, gorputzarekin gauza asko kontatzen ditugu. Egiten badizut hau ez dut hitz egin behar. Zeren ya está (nahikoa da), ikusten duzu nola nagoen.  

JOXE MARI KARRERE. Kuriosoa, (bitxia), keinuen, keinuen mundua da beste, beste mundu bat, ezta? Egiten badizut,  hara! akabo!, ez? Hori idatzita zuk nola jartzen duzu? Ba jartzen duzu: eta akabo! Baina es que ez du esan, esan du, "hara! eta akabo!" baina ez du esan "hara!, akabo!" Ezberdina da oso, ezta?  

Hori esaten dute. Hizkuntza bat, ikasten duzunean hizkuntza bat, zailena da telefonoz hitz egitea. Hau da, hizkuntza berri horretan telefonoz hitz egitea zailena da. Zergatik? Zeren bakarrik ahotsa duzu, ahotsa eta tonoak eta hori, baina keinuak ez. Orduan oso zaila da ulertzea, ezta? Eta orduan keinuak... Orduan zer egin behar duzu? Ba beharbada gorputzaren espresioa ere landu.

AMAIA ELIZAGOIEN. Bai. Mugimendua parte da, eta nik, adibidez, mugitzen naiz, eskuak eta... Badut pila bat keinu.

JOXE MARI KARRERE. Esaten dute, kalkulatu dute ezta? Gure komunikazioan %30 edo halakoa bakarrik dela hitza.  

JOSUNE VELEZ DE MENDIAZABAL. Gorputzak ere askotan laguntzen digu gauzak kontatzen, askatzen... Arnasa hartzea ere oso inportantea da. Hori askotan esaten digute: "arnasa hartu!" Eta esaten duzu: "Hombre, bestela ez nintzateke hemen egongo" Baina derrepentean egiten duzu: "ai, bai, nengoen hor, ez?" Ba hori...

JOXE MARI KARRERE. Espazioaren erabilera, datu oso inportantea. Espazioa, non kokatzen zaren, nola erabiltzen duzun espazioa, nola jokatzen duzun espazioarekin... Horrek komunikatzen du gauza asko, ezta? Ez da berdin esatea, ez dakit, "eta etorri zen urrutitik" edo " (urrutira begiratuz),  "etorri zen urrutitik, ez? Ulertzen? Derrepente, buf, markatu duzu espazio bat, ezta? (urrutira begiratuz): "Eta bazetorren, bazetorren, bazetorren, bazetorren, bazetorren, bazetorren, eta bazetorren, bazetorren, bazetorren" Eta egin duzu: "di-da! eta da!, eta joan zen berriro". Eta derrepente markatzen duzu... Eta gauza guzti horiek komunikatzen dute ezer esan gabe.  

AMAIA ELIZAGOIEN. Ikustea egitea momentu batean, "eta han dago (behatzarekin seinalatuz), eta denek egitea, eskola oso batek egitea zum, eta begiratzea, ez?, non dago?" Eta ez dago. Gauza horiek gustatzen zaizkit pila bat.  

JOSUNE VELEZ DE MENDIAZABAL. Eta oso polita da be (ere) bai nola jasotzen duten beraiek eta nola ikusten duzun beraien begietan ari direla bidaiatzen, ez?, zuk kontatutako istorio horri esker. Orduan hori niretzat da, ba hori, pasatu duzula froga.           

B2
11-05-2020
21977535
00:12:37
787