Docutec
Farmaziek bat egin dute indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek laguntza eskatu dezakete botikara joan eta "maskara 19" eskatuta. Kode horrekin protokoloa martxan jarriko da.
Farmazialaria.- Biktima baldin bazara, etorri zaitezke farmaziara eta guri eskatu “maskarila 19”.
Esataria.- Hitz horiekin, laguntza-kodearekin, protokoloa martxan jartzen da. Abisua jaso, segurtasun-espazioa eman biktimari, eta zenbait datu hartzen dituzte.
Farmazialaria.- Bada, jakiteko lesiorik daukan, haurrak dauzkan ala ez, bada, hori, etxetik atera behar den ala ez. Bada, bueno, guk, azkenean, bada hori, apur bat protokolora, protokoloa apur bat pertsonalizatzeko.
Esataria.- Eta hortik indarkeria matxistaren biktimen telefonora, SATEVIra, jotzen dute. Farmazialarien lana bitartekariarena da. 24 orduetan egoten dira zabalik.
Farmazialaria.- Farmaziak egunero-egunero dauz (daude), 24 ordu. Orduan, beti dago farmazia bat deitzeko edo bertara joan ahal zarena, ez?
Esataria.- Lan gogorra bai, baina ezinbestekoak emakume horientzat. Orain ohi baino zailagoa baitute tratu txarrak salatzea.
Farmazialaria.- bada, etxean egonda erasotzailearekin, oso zaila izaten da. Bestela bai, etxetik irtetea edo bueno, telefonora deitzea edo ertzainara (ertzainengana/ertzain-etxera) joatea edo laguntza eskatzea, ezta?
Esataria.- Konfinamendua hasi zenetik, martxoaren 15etik apirilaren 5a arte biktimentzako arreta-telefonoak 143 dei jaso ditu eta haiei laguntzeko indarkeria matxistaren biktimei eskua luzatzeko beste ekimen bat da “Maskara 19”.
