Etxeko arroparen garbitasuna

Batzuetan zalantza sortzen zaigu etxean erabiltzen ditugun arropak (pijama, maindireak, toallak...) zenbatean behin garbitu beharko genituzkeen.

Euskadi Irratiko Idoia Torregarai kolaboratzailea saiatzen da zalantza horiek guztiak uxatzen. Zuk zer maiztasunez garbitzen dituzu?


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Manu Etxezortu kazetaria. Gaur garbitasunaz hitz egiteko asmotan zara, ez? 

Idoia Torregarai umorista. Gaur bai, garbitasunaz. Bai, Garbitasunaz. Eta gai hau ekarri dut hona bi konturengatik edo bi arrazoirengatik, ezta? Alde batetik, bueno, behin eta berriro, behin eta berriro entzuten ari garelako ba ze garrantzitsua den orain, ba bueno, koronabirus, gripeari buruz eta... oinarrizko ba bueno, eskuak eta garbitzea eta...   

Manu Etxezortu. Oinarrizko higienea. 

Idoia Torregarai. Oinarrizko higiene bat mantentzea. Ba bueno, horrek inspiratu nau, baita ere, gaurko gairako. Izan ere, topatu dut ikerketa batean, ikerketa batean, duela urte batzuk egindakoa; Estatu Batuetan izan zen, baina jarri ziren ikertzaileak non? Ba aireportuetako komunetan, kanpoan, bueno kanpoan edo barruan, kanpoan izango zen, zelatan. 

Manu Etxezortu. Bai. 

Idoia Torregarai. Ikertzaileak, e, imajinatu itzazue zuek aireportuko komunetan, han sartuta, eta aztertzen eta markatzen nork, komunetik atera ondoren, eskuak garbitzen zituen. Eta ondoren, beste bat zegoen kanpoan galdetzeko ea garbitu zituzten edo ez. Eta noski, batetik bestera bazegoen aldea. Jendeak, galdetzerakoan noski, ba erantzuten zuen % 95ek baietz, garbitzen zituela, baina gero, hor, komunean barruan zegoenak ttak-ttak egiten, % 67k soilik garbitzen zituela ikusi zuten. 

Manu Etxezortu. Bai. Bai. Ez, ze zu fijatzen baldin bazara, hemen ere, komunetan... 

Idoia Torregarai. ...hori da... 

Manu Etxezortu. ...zinera joaten zarenean... 

Idoia Torregarai. ...hori da...        

Manu Etxezortu. ...zineko komunetan,  

Idoia Torregarai. ...komun publikoetan, oro har, horrela... 

Manu Etxezortu. ...edo aireportuko komunetan... 

Idoia Torregarai. ...edo garraioetan... 

Manu Etxezortu. ...geltokiko komunetan. Jende asko ateratzen da komunetik -adibidez, gizonezkoen komunean- eskuak garbitu gabe.  

Idoia Torregarai. Hori da. Entzuleei galdera egiten diegula, lehenengo galdera izango da ea eskuak garbitzen dituzuen. Eta hau da luzatzen dizuedana, baita ere, entzuleoi, eta da: zenbatero garbitu behar da pijama? 

Manu Etxezortu. Pijama, ez? Entzule baten galdera, Idoia. Faktoria: "Noiz garbitu behar dira eskuak? Komunera sartutakoan ala ateratzerakoan? Nik, badaezpada ere, bietan egingo nuke: sartutakoan eta ateratzerakoan garbiketa". 

Idoia Torregarai. Hori da. Zalantzaren aurrean bietara, garbitu eta jota fuego: garbitu, garbitu! 

Manu Etxezortu. Hori da, hori da. Beste batek dio: "Nik pijama astean bi aldiz garbitzen dut".  

Idoia Torregarai. Eta dagoeneko Twitterren ere erantzunak jasotzen ari naiz, eta batzuek jada esaten dute: "Pi... zer? Larrugorritan hobe egiten da lo!" 

Manu Etxezortu. Goazen objektuz objektu. 

Idoia Torregarai.  Bai. Bai. Lehenengo objektua. Toallak.   

Manu Etxezortu. Toallak.   

Idoia Torregarai. Bai? Eskuoihalak. 

Manu Etxezortu. Xukaderak. 

Idoia Torregarai. Xukaderak. Hiru egunean behin garbitu beharko genituzke. Alde batetik, pertsona desberdinek erabiltzen ditugulako, eta horiek germen eta bakterio asko pilatzen dituztelako. Berez, familiako kide bakoitzak bere toalla izan beharko luke. Eta gero, badaukagu hor behean, alfonbrila horietako bat, komunean izaten duguna. Hola, gero ateratzen garenean dutxatik, alde batetik... 

Manu Etxezortu. ...dutxatik ateratzerakoan hankak gozatzeko, ez? 

Idoia Torregarai. ...muturrez ez erortzeko. Eta hori oraindik(an) gehiago. Horiek hezetasun askoz gehiago pilatzen dute. Zer dio herriak? 

Manu Etxezortu. Herriak dio: "Guk pijama etxean astero aldatzen dugu, astean behin aldatzen dugu". 

Idoia. Sukaldekoak zer esanik ez! Zeresanik ez sukaldekoak. Sukaldekoak egunero, egunero bota beharko litzateke (garbitzera).      

Manu Etxezortu. Beste objektu bat. Beste bat.  

Idoia Torregarai. Bueno ba, maindireak. Izan ere, ja dagoeneko batzuek esan dute larrugorritan lo egiten dutela. Oso ondo: pijamarik ez dute garbitu behar. Baina maindireak arrazoi bikoitzagatik pentsatzen dut, ezta? Bueno, ba hemen astero aldatzea komeniko litzateke. Eta kasu honetan, ba gaixo baldin bagaude, hau da, izerdi gehiago botatzen ari baldin bagara, kalenturak baldin baditugu, ba horiek izango lirateke, ba hiru egunean behin edo aldatu beharko genituzte. 

Manu Etxezortu. Bale. 

Idoia Torregarai. Eta edredoiak, buruko estalki horiek, ba bueno, hori ere, zuzenean baldin badaukate, gure izerdiarekin kontaktua baldin badaukate, maizago, baina bestela, ba urtean bitan edo nahikoa izango litzateke. 

Manu Etxezortu. Bale. 

Idoia Torregarai. Baina zer gauza, zer plazerra izaten den!: maindire garbiak jarri, ohea egin berri-berri izan, eta ttak... 

Manu Etxezortu. Hori da bizitza honetako plazerrik handienetako bat. 

Idoia Torregarai. Niretzat bai. Zalantzak, zalantzak egoten dira, Manu: barruko arropa. 

Manu Etxezortu. Barruko arropa. 

Idoia Torregarai. Barruko arropa ere... 

Manu Etxezortu. ...kuleroak, galtzontzilloak.  

Idoia Torregarai. Bai. Hori da. Galtzerdiak, pixka bat, baina kuleroetan eta galtzontzilloetan batez ere. Beste batzuek esaten zuten, ezta, zikintzen zarenean, kendu, buelta eman, eta beste aldera begira jartzen zituztela, ezta? Horrelakoak ere entzun izan ditugu.  

Manu Etxezortu. Bai. Entzun izan ditugu. 

Idoia Torregarai. Eta guk, esan behar da, ba zer esango dizuet: egunero-egunero aldatu behar dira. 

Manu Etxezortu. Aldatu behar dira galtzerdiak, kuleroak, galtzontzilloak. 

Idoia Torregarai. Eta ez hori bakarrik, ez hori bakarrik. Gutxienez 60 gradu zentigraduko tenperaturan garbitu beharko genituzke... 

Manu Etxezortu. Hainbeste, e? 

Idoia Torregarai. ...barruko arropa horiek. Balizko onddo eta bakterioak desagerrarazteko, tenperatura baxuagoan ez direlako desagertzen hain erraz.  

Manu Etxezortu. Entzule batek galdera egiten dizu ea errepikatzeko, faborez, garbigailua, labadora, zenbatero garbitu behar den. 

Idoia Torregarai. Bueno, esaten da urtean behin edo, edo sei hilabetero gutxienez.   

Beste objektu bat. Zalantza daukagu galtza bakeroekin. Izan ere, bakeroa, prakak edo janzten ditugunean gero eta goxoago bezala gelditzen dira, leunago gelditzen dira, ezta? Baina hemen ere, klaro! Kontuan hartu behar da lau edo bost erabileraren ondoren garbitu beharko genituzkeela. Baina hemen zein da problema, Manu? Ba badakizu? Zer da? Galtza bakero batzuk garbitu berritan janztea baino gauza zailagorik ba ote dago? Ba ote dago gauza zailagorik? Eta lakarragorik 

Manu Etxezortu. Eta bukatu dezagun produktu izarrarekin. 

Idoia Torregarai. Noski! 

Manu Etxezortu. Pijama, zenbatero garbitu behar da, Idoia? 

Idoia Torregarai. Hiru egunean behin garbitu beharko genuke. Zergatik? Ba bakterio pila bat pilatzen ditu, ba batez ere gauez izerdi gehiago izerditzen dugu, eta gernu-infekzioak ere etorri daitezke.  

Manu Etxezortu. Hara! 

B2
02-04-2020
  • Idoia Torregarai
21802757
00:05:36
1071