detalle dokuteka-generico-fitxa

COVID-19aren izurria argitzen: 3. atala.- Adin guztietakoak infekta daitezke

3. atal honetan, Ana Galarragak azalduko digu zein garrantzitsua den kontuan izatea COVID-19ak adin guztietako pertsonak kutsa ditzakeela.

COVID-19 koronabirusaren izurria argitzen Elhuyarren informazio-pilulen hirugarren atala da hau.
Transcription:[+] Transcription:[-]

Ana Galarraga.- Gutxi dakigu izurrite honi buruz eta dakigun gutxi hori gehienbat Txinan izandako kasuetan oinarritzen da. Han hasi zen gaitza hedatzen eta hangoak dira lehenengo ikerketen emaitzak.  

Horien artean nabarmentzen da adinekoak izan direla gogorren kolpatu izan direnak eta heriotza gehien, argi, bada, 65-70 urtetik gorakoetan gertatu dira. Haiengan fokua jartzeak, ordea, desitxuratu egiten du argazkia. Badirudi gazteei ez diela ezer egiten, baina hori okerra da. Hori pentsatzeak, gainera, ondorio larriak ekarri ditu eta hori gerora ikusi da. Ze pentsatzea gazteei ez diela ezertan eragiten, azkenean ekarri du asintomatikoek edo ez zeuzkatenak sintoma larriak, bada, ez gordetzea prebentzio-neurriak behar bezain zorrotz eta beste pertsona batzuk kutsatzea. Eta horrek ekarri du, bada, gaitza askoz gehiago hedatzea. 

detalle2

Docuthèque

B2
02-04-2020

x61pRelaContWAR

  • Galarraga , Ana
21800452
01:15

x61pViewCountWAR

3069

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR