Finantza-erakundeen oharrak

Koronabirusaren krisiak diruaren erabileran eta ordainketa moduetan eragina izan du eta, hala, hainbat finantza-erakundek egoera horretara egokitzen diren aldaketak proposatu dituzte euren baldintzetan.

Hona jarraian, finantza-erakundeek kontuan hartzeko eskainitako hiru ohar.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Bai, eta finantza-erakundeekin lotutakoak ditugu gaur, hiru ohar eman behar dizkizuegu kontuan hartzekoak. Lehena, gaur bertan indarrean jarriko dena. Txartelarekin ordaintzerakoan PIN edo zenbaki ezkutua sartu gabe egin dezakegun erosketaren kopurua handitu baitute banketxeek. Badakizue, kutsaduraren zabalpena saihesteko txanponetan baino txartelekin ordaintzea hobetsi egin dutela osasun-erakunde guztiek. Erosketa, berez, 20 eurotik behera bada, ez dugu PINa sartu behar. Contactless sistemaren bitartez egiten dugu. Bueno, kontua da, ikusita geroz eta erosketa gehiago egiten ditugula txartelarekin, kopuru hori handitu egin dutela. Beraz, PINa sartu gabe, 20 eurotik behera ez, 50 eurotik beherako erosketak egingo ditugu. Estatuko finantza-erakunde nagusiek hartu dute erabaki hori, eta esan bezala, gaurtik aurrera indarrean sartuko da.

Bigarren oharra, hau ere kontuan hartzekoa. Dirua kutxazain batetik atera behar dugunean, batzuetan ordaindu behar dugulako komisio bat gurea ez den banketxe batera jotzen badugu. Ba estatuko 10 aurrezki-kutxa handienek eta tartean daude, adibidez, Kutxabank, Caixabank, edo Bankia, hauek ez dute komisiorik kobratuko gurea ez den kutxazain batetik dirua ateratzen badugu: erraztu nahi digute dirua ateratzeko mugimendu hori.

Eta hirugarren oharra, finantza-erakunde gehienek ematen dutena. Konfinamenduaren eraginez, online gestioak egiten ditugula, erosketak ere bai, eta segurtasuna bermatu behar dugula, litekeena delako posta elektronikoaren bitartez ba nolabaiteko tranpak egin nahi izatea. Ez eman inoiz gure datu pertsonalak, babestu gure PIN eta pasahitz guztiak, e-mailez eskatzen badizkigute ere.

Intéressant pour vous



C1
31-03-2020
21788442
00:01:45
464