Pertsona ezinduek badute harreman sexualetarako eskubiderik?

Frantziako Macron presidenteak kaleratu du berriro ere gaia, eta polemika bizia sortu du gizartean.

Denok omen dugu sexua izateko eskubidea, baina nola gauzatzen da eskubide hori ezinduei sexu-laguntza ematea prostituzioarekin parekatzen bada?


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]
Maite Artola kazetaria. Emanuel Macron presidenteak berak zabaldu du eztabaida Ezintasunak dituzten Pertsonen Nazioarteko Egunean emandako hitzaldi batean. Eta galdera hau da: sexuaz gozatzeko eskubidea pertsonen duintasunaren barruan sartzen ote den, eta hala baldin bada, ezintasunak dituzten pertsonei laguntza sexual hori eman beharko ote litzaiokeen. Eta laguntza sexuala, niretzat eufemismo bat da, baina azkenean da –asistente sexuala deitzen diote– bidaliko litzatekeela etxe horietara. Pablo Joxe.
Pablo Joxe Aristorena kazetaria. Hastapenean aipatu duzu, Maite, sexu-harremanez gozatzea giza duintasunari dagokion ala ez galdera dagoela. Ez. Galdera hori erantzunda dago, Frantzian behintzat bai: giza duintasunari dagokio sexu-harremanez gozatzea. Problema da derrigorrezko abstinentziara bultzatuak diren ezgaituak, elbarrituak, ezinduak, nola behar duten duintasun horri dagokion betebeharra, edo nahia, edo, edo gogoa edo nahi duzuna bete ahal izan. Eta kezka sortzen duena da hori eskubidea den ala ez, hau da, duintasun horri dagokiona betetzea eskubidea den ala ez; hor dago eztabaida. Eta eskubidea balitz, Maite, pertsona ezgaituei, ezinduei, elbarrituei sexu-laguntzea, eskaintzera Administrazioa derrigortua dagoen ala ez. Hor dago galdera, hor dago eztabaida, eta hor dago tabuei aurre egiteko Macronek egin duen deia.
Hor, duintasunaren inguruan, Maite, zabaldu dena honakoa da: alde batetik, aipatu dudan sexu-gozatzeaz, sexu-harremanez gozatzeaz, duintasuna denek dutela aitortzen da, baina, aldi berean, eta gobernuak berak aitortzen du ere gorputzaren erabilpen merkantila egitea giza duintasunaren aurkakoa dela. Beraz, ikusten duzu oso marra fina dela eztabaida honetan jokoan dagoena. Gobernu-ordezkariek zer diote? Ba diote, ñabardura ezberdinekin, Europan, adibidez, Alemanian, Herbehereetan, Suitzan, Belgikan eta Dinamarkan (Danimarkan) legeztatua dagoela sexu-laguntzaileen praktika;eta Frantzian, aldiz, prostituzioaren pareko tipifikazio juridikoa dauka aferak.
2011. urtean, Maite, esan dut zabaldu zela eztabaida; orain berriz zabaldu da eta, hain zuzen ere, Sophie Cluzel, Ezgaituen Estatu-idazkariak, batzorde berari –Etika Kontsultarako Batzorde Nazionalari– galdea egin dio ea onargarria izango den ala ez eta zer-nola legeztatu daitekeen. Batzorde horrek jada esan zuen duela zortzi urte ez dela ohiko lan bat, eta ea non jarri daitekeen ezgaituen muga, ezinduen muga. Beraz, eztabaida oso zabala da. Zein da? Aipatu duzu agintariek zabaldu dutela eztabaida. Bueno, eztabaida zabaldu da errealitate sozial bat badagoelako. Frantzian 12 milioi ezgaitu, elbarritu, maila ezberdinetakoak, baina 12 milioiri eman zaio aitorpen hori… Gaur egun, nahiz prostituzioaren pareko tipifikazio juridikoa duen, 80 sexu-laguntzaile tituludun badira Frantzian, alegia, formazio bat jaso dutenak, eta 20 inguru ari dira lanean, emakumezkoak zein gizonezkoak, sexu-laguntzaile bezala.
Maite Artola. Hau hasteko ulertzen da tabu izateari utzi diola, eztabaida…
Pablo Joxe Aristorena. Ez, bueno. Tabua delako sortzen du hainbesteko eztabaida.
Maite Artola. Bai. Baina esan nahi dudana da mahai gainean jartzen duzun momentutik, dagoeneko ezkututik ateratzen duzun eztabaida bat da, batzorde hori aholku-emailea da, ez da loteslea…
Pablo Joxe Aristorena. Ez da.
Maite Artola. Baina pisu handia du Frantziako Gobernuaren erabakietan. Eta gero esan duzu beste gauza bat erabat harrituta geratu naizena baita ere: ze eratako formazioa jasoko ote duten sexu-laguntzaile horiek?
Pablo Joxe Aristorena. Begira, gaur egun Frantzian gisako formaziorik ezin da eman, hain zuzen ere tipifikazio juridikoaren arabera prostituzioaren baitan sartuko litzatekeelako egiten dutena. Orduan, sexu-laguntzaile horien formazioa gaur egun Belgikan eta Suitzan egiten ari dira. Eta gero hor bada beste gauza bat eta hori beste baterako utziko dugu, baina Espainian eutanasiarekin geratu dena. Badira zenbait praktika, nahiz legearen kontrakoak izan, gero eskuzabaltasunez…
Maite Artola. …interpretatzen direnak…
Pablo Joxe Aristorena. …interpretatzen eta agintariek malgutzen dituztenak. Eta kasu honetan, Frantzian, hau aspalditik jakina den gaia da. Aipatu dut, Nicolas Sarkozy presidente zen garaian, 2011n zabalduz zela eztabaida eta bertan behera utzi behar izan zutela ezin izan zutelako bide bakar bat landu ahal izan. Orain berriz zabaldu nahi izan du Macronek eztabaida. Ez dizut esango beste gauza bat ere atzean ez dagoenik…
Maite Artola. …amaitu egin behar delako, e!
Pablo Joxe Aristorena. Bai. Baina badakizue, aipatu dut datu bat, zuri harrigarri egin zazizuna, 12 milioi elbarritu daudela Frantzian, hau da, Administrazioak onartuak. Ba al dakizue ere martxoaren 15 eta 22an Frantzian udal hauteskundeak direla? Hau da, Macronek ez du…
Maite Artola. …ezer doan egiten.
C1
28-02-2020
21592595
00:05:17
556