detalle dokuteka-generico-fitxa

Nondik datorkio Bastidari izena?

Ardogintza da Arabar Errioxako Bastida herriaren ekonomiaren ardatza. Gai horri buruz gehiago jakiteko, Alain Quintanarekin egin du hitzordua Itziar Alduntzinek.

ETB 1eko Dantzatzen den herria saioko atal honetan, bitxikeriaren bat ere kontatu dio Alainek Itziarri.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Itziar Alduntzin.- Bastidari eta ardogintzari buruz gehiago jakiteko, Alainekin egin dut hitzordua. Ikaragarri maite du historia eta ziur nago herriaren inguruko bitxikeriaren bat edo beste kontatuko digula.
Kaixo, Alain.
Alain Quintana.- Kaixo.
I.A.- Esan didate Bastidari buruz gehiago jakiteko zuregana jotzeko, eta hemen nago.
A.Q.- Bai.
I.A.- Bai? Bastida izena nondik datorkio herri honi?
A.Q.- Badaude bi tipo-hipotesi, lehendabizikoa da bastion, porque justu hemen zegoen gaztelu, bada, ikaragarrizko gaztelu bat eta justu Nafarroako erresumaren azken hiru herriak ziren Bastida, Guardia eta Viana-Biasteri. Eta Viana. Eta justu, bada, bastion izenetik justu pues hori, gaztelua, bada, ermita handia eta gero, denborarekin, bada, izena joan zen aldatzen, eta pues Bastida.
Eta gero bestea (bigarren hipotesia) da de abastecido ze hiru herri hauetatik zen azkenengoa eta justu bada Guardia zen justu militar edo soldaduen tokia eta justu bada hemendik pasatzen ziren, hartzen zituzten justu janaria haragia eta joaten ziren ba…
I.A.- A! abastecerse… A Bastida.
A.Q.- Bai. Bi izen horiek…
I.A.- Bueno, zer? Joanen gara herritik buelta bat ematera elkarrekin?
A.Q.- Bai.
I.A.- Benga, goazen. Hemendik?
A.Q.- Bai.
I.A.- Eta hau?
A.Q.- Hau dolarea da, Motako dolarea.
I.A.- Dolarea?
A.Q.- Bai, mahastia zapaltzeko.
I.A.- Noiz hasi zen, bada, ardogintzaren eta Bastidaren arteko harremana?
A.Q.- Bada, gutxi gorabehera, erromatarrak iritsi zirenean hona. Justu bi mila urte. Bastida da azalera kontuan hartuta munduko herririk dolaretsuena (dolare gehien dituena).
I.A.- A, bai?
A.Q.- Bai, bai. Bueno, Ameriketara ere iritsi ziren hemengo mahastondoak, ez? edo ez?
A.Q.- Bai, bai, justu Ipar Ameriketara, porque klaro, pues, Hego Amerika ez zen oso hegokorra mahasti-zaintzarako. Frantziskano bat, bera jaio zen Mallorcan, baina pues frantzisketarretako konbentu bat hemen zegoen, Bastidan eta zen, bada, mahasti-zaintzarekin, bada, erlazio gehiena zuena eta justu, bada, bera hemen zegoen, bere urtea edo bi urte egiten eta justu esan zioten “joan behar zara Ameriketara” eta hemendik hartu zituzten…
I.A.- Frantziskotarrek eraman zuten?
A.Q.- Bai, baina hemendik hartu zituzten.
I.A.- Baina Bastidatik. Eta ardoa? Ez zuten eramaten ardoa Ameriketara?
A.Q.- Bai, hori behar zuten, hirietarako behar zuten eta hasieran hartzen zituzten ahal zuten edukiontziak eta ardoa ez zen ongi iristen. Baina Bastidako beste pertsona bat, Manuel Quintano, Frantzian aurkitu zuen, Burdeosen (Bordelen) aurkitu zuen beraiek egiten zutena zen ardoa sartu kupel txikietan. O sea, bakarrik(an) ez zen ongi irauten, joaten zen onera. Orduan, egin zuena zen bidali hara eta egiten zuen do sen uno. Egiten zuen, bada, justu ongi iristea ardoa eta ????????? bat, hobeto.
Lehendabiziko Ameriketara iritsi zen ardo ona izan zen Bastidakoa. Itsasontzian eraman zuenez egiten zen Belisarion eta Manuel Quintanaren, bere upeltegiko ardoa zen.
I.A.- Belisarion joan zen orduan, aurreneko ardoa Ameriketara eta Bastidakoa zen.
A.Q.- Bai, 1768an.
I.A.- Bueno, garai hartan ardogintzatik biziko ziren asko.
A.Q.- Bai, eta gaur egun ere, bai. Kasik kasik familia guztiek zeukaten bere upelategia justu 1912tik aurrera justu bada, herri guztia zegoen harresitik barruan eta batzuek, egiten zutenok dirudunak edo jende gehiago ezagutzen zutenak ardoa, botiletan sartu eta saldu. Baina beste ehuneko…
I.A.- Gehienak.
A.Q.- Bai, gehienek egiten zutena da ardoa egin eta saldu.
I.A.- Lehen esan duzunaren harira, etxe azpietan daudela dolareak eta upategiak eta… gustura ikusiko nituzke.
A.Q.- Goazen.
I.A.- Jo, ze harmarriak!
A.Q.- Bai, politak, e? Asko dauzkagu hemen.
I.A.- Bai, ez? Hombre, aber, ni ohartzen ari naiz hemen daudela etxe dotore askoak. Harmarri oso esanguratsuekin, gero eta… gainera, seguru interpretatzen dakizkizula. Ez dakit ardoarekin zerikusirik ote duten ere bai, ze ardoak eman dituen irabaziek.
A.Q.- Bastidan guztiak dauka ardoarekin zerikusia.
I.A.- Bai, ez?
A.Q.- Eta justu harmarri handienak eta etxe handienak daude herriaren erdiko aldearen hurbilago.
I.A.- Egiatan, ez nekien hainbesterainokoa zela Bastidak ardogintzarekin zuen lotura. Zuri esker, gehiago ikasi dut eta ohartu naiz inportantea ez, oinarrizkoa dela ardogintza herri honetan eta herritarrengan ere bai nabarmena dela izan duen…
A.Q.- Asko maite dugu gure herria.
I.A.- Bale. Bueno, eskerrik asko.
A.Q.- Ez horregatik.
I.A.- Nik segituko dut aurrera. Mila esker, Alain.
A.Q.- Bai, hurrengora arte.
I.A.- Bai, haruntz aldera noa.
A.Q.- Bale, agur!

 

 

detalle2

Docuthèque

B2
19-02-2020

x61pRelaContWAR

21544630
04:19

x61pViewCountWAR

2645

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR