detalle dokuteka-generico-fitxa

Google: gure bizitzaren jabe

Nork ez du gaur egun Google bilatzailea erabiltzen? Gure bizitzan premiazkoa bihurtu da eta botere ikaragarria lortu du. Baina ba al dakizu noiz eta nola sortu zen bilatzaile hau?

Euskadi Irratiko irratsaio honetan Arantza Artzak elkarrizketa egingo die gaiari buruz dezente dakiten batzuei, eta Google-k hartu duen boterearen nondik norakoen berri emango digute.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Arantza Artza- …gogora ekartzen, ze atzo Google-k hamasei urte bete zituen, hamasei, ze azkar pasatzen den denbora. Hasiera batean unibertsitateko proiektua izan zen, Google bilatzailearena. Larry Page eta Sergei Brin, Stanford unibertsitateko bi ikasle elkartu ziren proiektua egitera. 96an hasi ziren lehendabiziko pausuak egiten, baina esan dezagun bi urteren buruan ja sortu zutela gaur egun ezagutzen dugun bezala Google bilatzaile hori eta martxan jarri zuten, inork ere uste ez zuen mugak gainditu dituen arte, ezta? eta enpresa izugarria, munduko handienetako bat bilakatu da. Zertan asmatu dute Google-ekin horrelako arrakasta puska izateko? Ze honek utzi ditu itzalean gainerako bilatzaile ia denak, ezta?
Goio Telleria- Beno, ba bere garaian Google existitu aurretik ere bazeuden bilatzaileak ez, direktorioak zirenak. Zerbait bilatu nahi ….
A.A.- Direktorioak? Ja, ja, ja
G.T- Klaro, bai. Zeozer bilatu nahi bazenuen, adibidez, ba…
Noemi- .... (sic) zegoen orduan direktorioa egin zitekeen….(sic)
G T- Hori da, biltzen zenituen, kategorizatzen zenituen….eta zerbait bilatu nahi bazenuen, pues, naturaren inguruan nahi dut zerbait.. parketxea, parketxearen barruan, ba, Estatuko parketxe bat eta gero sartzen naiz hona.. eta azkenean iristen zinen, ez? Ze aldatu zuen? Ba, zuk galdetzen zeniola ba maiordomo bati bezala, ez? Honi buruz jakin nahi dut, eta berak emaitzak ematen zizkizula eta hori ba, hasiera batean..ba, kristoren aldaketa da, orain ja oso barneratua daukagu baina, …
A. A.- Bai, egia da, egia da, oso barneratua …16 urte besterik ez dira hori gertatu zela, ez?
G. T- Eta gero, ba, beraiekiko urte hauetan beraiekiko sortu den dependentzia, ez bakarrik bilatzailearekin baizik eta beste zenbait gauzarekin ere, ezta? Nire ustez, hor, adibidez, mapak daude… Nik lehenago pentsatzen, ez? Ze aplikazio erabiltzen ditut gehien egunerokoan eta mapak ziur.. eta egutegia ere bai, korreoa bera, gmail sortu zituenetik….
Noemi- Nik uste aldaketa nagusienetakoa bilatzaileaz aparte, emailarena izan dela. Nik bi horiek aipatuko nituzke, Google-n, bai, puntu fuerteen artean.
Beste bat- Baina, saiatu da e, sare sozialetan sartzen…
Noemi- Horiek ja porrotak dira ja.
Beste bat- Ez zaio, ez zaio oso ondo atera ..
G T- Eta mingarriak diren gauzak ere bai.  Ba, Google Reader adibidez, feed-ak edo irakurtzeko ere, hori ere azkenean lurreratu zuten, eta, ba, itxuraz behintzat jende gehienok ba, edo askok erabiltzen genuen zerbitzua zen. Ea hori ere pena handia da. Eta bestela nik gauza, horrela, nabarmen esango nukeena da baita ere, beraiek daukaten joera edozein esparru eta alorretan sartzeko, ez? negozioa dagoen edozein esparrutan, eta gainera, ba, batzuetan esparru horietan lanean dabiltzan enpresa batzuk aurretik eramaten dituzte, ezta? Igual lanean aritu da enpresa jakin bat aplikazioak egiten, ba pentsa ezazu ba, osasunaren inguruan eta beraiek iristen dira, eta esaten dute ba guk antzeko zerbait egingo dugu, eta arrasatu egingo zaitugu, ez? Hori oso gogorra da ba, sektore honetan lan egiten duten enpresentzako, hori ere…
Noemi- Bai eta beno, ba, tamaina honetako enpresa askok egin dutena ez? Beste enpresa txiki batzuk erosi eta gero,
A.A.- Eta jan egin dituzte.
Noemi- Jan eta gero.. Azkenean “talentoa” erosten dute, ez dute enpresa edo produktua erosten, baizik eta bertako langileak erosi nahi dituzte, talentuko edo bai, balio handiko pertsonak direlako. Baina, klaro, dira… (sic) geratzen dira denak.
A.A.- Esan dezakegu, google-i pendiente geratzen zaion alorra sare sozialena dela?
G T- Saiatzen ari dira
Beste bat-  Alor asko dauzka oraindik pendiente. Baina, lasai, ze hemendik urte batzuetara guk ezagutuko dugu, (sic)...izango da, dena Google. Izango da, “anai handia”. Osea, gure bizitza Google izango da. Itxoin ezazu.
A.A.- Nola, zertan?
Beste bat- Dena Google
A.A.-Dena Google?
Beste bat- Gu kontrolatuko gaitu. Lehen Goiok esaten zuena, Osasun arloa, Hezkuntza, e, teknologia, dena izango da, eta beldurgarria da.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
07-10-2014

x61pRelaContWAR

20769592
00:03:40

x61pViewCountWAR

1806

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR