Aitor Frantzesena, 2016ko Munduko Surf Egokituko txapelduna

Zarauztar honek aspaldi ikusmena galdu arren, surflari amorratua eta nekaezina da.

Aitor Frantzesena surflaria da eta oso gazterik ikusmena galdu zuen arren ez du inoiz surfa alde batera utzi: surf-eskola ireki zuen eta surfa praktikatzen eta irakasten jarraitzen du. Munduko Surf Egokituko txapelduna izan zen 2016. urtean. Bideo honetan emango dizkigu beste hainbat xehetasun.


Transcription:[+] Transcription:[-]

1.    Jaio zinenetik glaukoma-gaixotasuna eduki duzu… Nola egin diozu aurre?
Jaiotzen zarenean arazo batekin, pixkanaka-pixkanaka joaten zara horri egiten ez? Etortzen zaizunarekin aurrera egiten. Orduan, nik txiki-txikitatik… Operazio (ebakuntza) asko egin zidaten (zizkidaten) eta, denbora guztian hori, begiak ahal zuen bizitza gehienarekin egoteko, ez? Eta azkenean, hori 14 urterekin eskubiko begia galdu nuen operazio (ebakuntza) batetan (batean). Eta bakarrik ezkerrekoa geratzen zitzaidan eta lau urte pasata (pasatuta) hori, neukan transplante de cornea (kornea-transplante) bat eginda, eta bi eginda neuzkan lehenago, eta hirugarrengora itxaroten ari nintzela, egitekotan, olatu batean goitik behera erori nintzen eta begia lehertu nuen. Eta bueno, hor bukatu zen nire bizitzako ikusteko urte guztiak, ez? Baina bueno, urte asko pasa (pasatu) ditut ikusten, eta horrek kriston poza ematen dit. Porque (zeren) bizitza guztian egon naiz jakinda egun batetan (batean) itsua neukala geratzea (itsu gera nintekeela), ahal nuen gehiena ikusten. Bidai(a) guztietara joaten nintzen, bidai(a) guztietan egiten nuena zen hori: ahaleginak, ahal nuen gehiena ikusi eta zer edo zer polita ikusten nuenean, ahal nuen modu desberdinetara beitu (begiratu), ez? Gaur da eguna hori dena nire buruan dago eta toki horietara berriro bueltatzen (itzultzen) naizenean, bai nire alabarekin edo den modura, argazki horietaz bizitzea guapoa da.

2.    Surfean egiteari uztea pentsatu zenuen?
Aurrenekoz itsua gelditu nintzenean, pentsatzen nuen ez nuela berriro surfa (surfean) egingo: (zergatikan) pantaila beltzean edukita, uste nuen mareatu (zorabiatu) egingo nintzela. Baina bueno, bizitza honetan dena da jartzea eta honetan ere berdina. Zen, aurrenekoan pentsatzen nuen ezingo nuela egin eta itsasora sartu nintzen ia itsua nengoela, itsasora sartu nintzen, informazioa ikusi nuen itsasoak ematen zidala, eta hortik aurrera… Egun hartatik gaur arte taula handiarekin, zabal eta luzeak hasi nintzen, hasierak surfeko hasierak izaten diren bezala, eta gaur da eguna taula motza, estua eta txikia eramaten dut, eta gero eta hobeto moldatzen naiz itsasoaren barruan.

3.    Uretan zaudela, nola hartzen dituzu olatuak?
Normalki pertsona bat eramaten dut eta pertsona horrek datuak ematen dizkit. Itsasoak datu batzuk ematen dizkit eta pertsona horrek beste datu batzuk ematen dizkit. Nik behar ditudan datu guztiak pertsonarekin eta nire belarriarekin ateratzen ditut. Baina hori aparte, bat (behin) baino gehiagotan, gaur bezala, bakarrik sartzen naiz, (zergatikan) itsasoa erraza badago, edo ez badago handia, niretzat ez da oso zaila ibiltzea. Eta udan, por ejemplo (adibidez) udan, Zarautzen surfa (surfean) jende askok egiten du surfa, ez? Eta egiten dudana da gauetan sartu uretara. Orduan, itsua egon arren, gauza onak badauzkat.

4.    2016an Munduko Surf Egokituko txapelduna izan zinen. Nolakoa esperientzia izan zen?
Txapelketa hori irabaztea niretzat aurreneko gauza ez da bakarrik munduko txapelketa irabaztea; bai, aurreneko aldia historian geratzen dena betirako (betiko) grabatuta hori, ez? Aurreneko aldia antolatzen zela itsuentzako (itsuentzat) txapelketa bat munduan, eta hemengo pertsona batek irabaztea eta ni izatea, horrek (hori) gauza oso-oso polita da.
 



B2
25-07-2018
20762715
05:02
79