detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 5 Atala 9

MAITE: Zer esan nahi duzu?

CAROLINA: Zuk badakizu, laztana, bizitza astunegia zaigula askotan, eraman ezin dugun zama astun bat. Orduan, bizitzaren errealitate krudelari aurre egin ezin diogunean, ba, beste irtenbide batzuk aurkitzen ditugu, eta zure amak horixe topatu du.

MAITE: Edozein aitzakia ona askotan!

CAROLINA: Jesus, laztana, ez zaitez zure ama bezala hitz egiten hasi.

MAITE: Eta harritu egiten al zara? Ez ginen oraintxe hasi batekoz bestera biok, hura nire alaba eta ni haren ama bagina bezala!

CAROLINA: A, ba, hori ere arazo bat izan liteke, eta askotan gertatzen da, gainera! Alegia, gure adineko emakume batzuk, beno... ea ulertzen dugun, zaharrak izan gabe ere, behin adin batetik aurrera doazen emakume batzuk aurki daitezke eurak baino alaba... nola esango dizut... finago edo zentzuzkoago batekin. Esan nahi dudana da gerta daitekeela etxe batean alaba ama baino arduratsuago izatea, ulertzen?

Télécharger

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuthèque

13-08-2005

x61pRelaContWAR

20653501

x61pViewCountWAR

558

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR