detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 12 Atala 9

TXARO: Neroni hasiko nauk beldurtzen, ez bazarete segituan isiltzen!

TXETE: Zer egingo dinagu?

TXARO: Ni ez niak hemendik mugitzera!

TXUSMA: A, ba, ni ere ez bakarrik!

TXETE: Ba, ni gutxiago!

TXARO: Orduan, norbaitek aurkitu behar bagaitu, aurki gaitzala hementxe!

TXETE: Gainera, hik ez al dun, ba, alaba dezente ezagutzen?

TXARO: Bai.

TXUSMA: Hark gure alde egingo ziakeen!

TXARO: Nik zer zekiat, ba! Azken finean, bere gurasoak dituk, hi!

TXUSMA: Ederki! Horiek ditun animoak!

TXARO: Ezer entzuten al duzue?

TXETE: Nola nahi dun, ez gaitun isiltzen eta!

TXUSMA: Aizue, ea, ea beste gauza bat...

TXARO: Zer?

TXETE: Ezer onik ez!

TXUSMA: Ez, lehengo horren harian, alegia... Zera, ez zekinat, e, baina...

TXARO: Esango al duk?

TXETE: Utzion! Langabezian ez zegon, ba? Egun guztia pentsatzeko zeukan honek!

TXUSMA: Ez, serio ari nauk, hi! Alegia, zerbait gertatuko balitz, izango genukeela askoz ere antzezlan...

TXARO: Etzak astakeriarik esan! Zerbait gertatuko balitz, ni misionera, Afrikara!

Télécharger

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuthèque

13-08-2005

x61pRelaContWAR

20651814

x61pViewCountWAR

608

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR