detalle dokuteka-generico-fitxa

Komunik gabeko etxeak Bilbon

Bilboko auzo batean oraindik ere komunik ez duten etxeak daude. Arazoa bideratzeko modua aurkitu dute eta orain komunak jarriko dizkiete.

Diru-eskasian bizi den jendea da eta ez dute etxean berrikuntzarik egiteko adina diru. Orain egin dituztenak Surbisa elkartearen diru-laguntzei esker egin dituzte.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria 1. Albiste ona, guk izendapena, baina albiste ona dela sentituko dutena gaur Bilbon bizi diren biztanleek. Komunak jarri dituzte oraindik gabe zeuden etxeetan. Harrigarria bada ere, Bilbao La Viejan bizi diren familia batzuk komunik gabe bizi izan dira orain arte. Kristina, esan bezala, orain bainugela jarri diete dutxa eta guzti.  

Esataria 2. Hala da ba!  

Esataria 1. …luxua esango du norbaitek. Ba beraientzat bai.  

Esataria 2. Ba bai, beraientzat bai seguruena, XXI. mendean gauden arren, ezta? Baina bada oraindik ere, esan bezala, egoera kaxkarrean bizi denik, edo bizi zenik, esanen dugu, erabat aldatu baita Bilbao La Viejako biztanle batzuen bizimodua.  

Mariak 20 urte daramatza Bilboko bere etxean, Pakik, berriz, 12 urte. Ez dute sekula komunik izan. Orain arte ahal zuten moduan moldatu behar izan dute. Batzuetan, garbitzeko adina ur berotzen zuten sukaldean, beste batzuetan, berriz, ondoko igerilekuetara jotzen zuten dutxatzera… Adibide batzuk besterik ez dira. Eta hauek bezalaxe, beste hainbat bizilagun bizi izan da egoera beretsuan. Baina ederki aldatu zaie bizi-kalitatea Surbisari esker. Bilboko udaleko elkartea da Surbisa, eta Alde Zaharra eta Bilbao La Vieja berraldatzeaz arduratzen da. Azkenaldian aipatutako lan honetan ari dira, bainugelarik ez duten etxeak egokitzen ari dira. Dagoeneko 33 etxebizitzetan jarri dituzte komunak.  

Diru-eskasian bizi den jendea da eta ez dute etxean berrikuntzarik egiteko adina diru. Orain egin dituztenak Surbisa elkartearen diru-laguntzei esker egin dituzte. Kostuaren % 74a ordaintzen du elkarteak eta gainontzekoa familia bakoitzaren esku dago. Baina, behar izatera, kreditua ere eska dezakete.  

Emandako laguntzei esker, esan bezala, dute bainugela orain sekula izan ez duten 33 etxek.  

Esataria 1. Eta guretzat albiste ona da.              

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B1
22-02-2005

x61pRelaContWAR

16520612
0:01:50

x61pViewCountWAR

3866

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR