Afrika Bibang-ekin berriketan

Korrika 14ko kanta abesten duena dugu Afrika. Baina, lerro hauetan musikaz baino euskara nola ikasi duen aritu gara.

1.Zein da, zure ustez, euskara ikasteko modu hobea: bakarka ala taldean, ala biak batera?
Egoeraren arabera, bakarka ikas daiteke, baina mintzapraktikarako hobe beste pertsona batekin.
2. Zein da irakasle batengan gehien estimatzen duzuna?
Klaseak emateko gogoa eta indarra transmititzea.
3. Nolakoa zen zure ikaskide-taldea?
Talde handia zen eta jende jatorra zegoela akordatzen naiz.
4. Zein da gehien gustatzen zaizun ariketa-mota, zergatik?
Jolasak, dibertigarriagoak direlako.
5. Gustuko al dituzu ikasgelatik kanpoko ekintzak, euskaltegiko kanpo-ekintzak? Zein, zergatik?
Bai, txangoak,ikuskizunak... zerbait ezberdina egiteagatik.
6. Zerk edo nork lagundu dizu gehien euskara ikasten?
Nire ingurugiroak, nire lagun batek bereziki, Alain Labajo euskara-irakaslea denak.
7. Zer ikasten da beste ikasleengandik?
Ez dakit, adiskidetasuna...
8. Laguntzen al dizute teknologi berriek euskara ikasten?
Lagungarriak izango dira, ni plan zaharrekoa naiz, ikasten nengoenean gauzak oso diferenteak ziren.
9. Gramatikazko arauak zer dira zuretzat, lagungarriak, aspergarriak? Gehiegi dira, agian?
Nahiko aspergarriak badira, eta gutxi batzuek erabiltzen dituzte ondo. Oinarri bat edukitzeko dira baliagarriak.
10. Zer da ikasten errazena gertatu zaizuna, zergatik?
Hitz egitea, erraztasuna neukalako.
11. Nola konbentzitzen duzu zeure burua ikasten jarraitzeko?
Ni saiatzen naiz hitz egiten beti, edo ahal dudan neurrian, horrela bermatzen dugu hizkuntza baten iraupena; bestela, galdu egiten da.
12. Zertarako ikasi nahi zenuen euskara?
Besteokin komunikatzeko, eta gustatzen zaidalako.
13. Une honetan non erabiltzen duzu euskara?
Ahal denean, beti.


27-02-2005
16516124
1345