detalle dokuteka-generico-fitxa

Galtzerdi erotikoak

Irrati entzule baten iradokizunari jarraiki, idazleak galtzerdien balio erotikoaz hitz egiten digu.

Galtzerdi motz, bolatxodunak aipatzen ditu entzuleak.

 

 

 

 

Argazkia: Informatique (CC BY SA 2.0, Wikimedia Commons)

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Edorta Jimenez, zure aulkian zaude noski, ezta?. Erotismoaren hiztegian entzuleek eskatutakoari erantzuteko. Arratsaldeon.

Edorta Jimenez. Arratsaldeon. Hemen nago, bai.

Esataria. Pelloren eskaria, gaur zortzi, mundiala izan zen. Entzun.

Pello. Pues (bada), nik hitza, galtzerdia izango litzateke. Niretzat erotikoa izan zen behintzat garai batean galtzerdi mota bat, bai. Eta horregatik etorri zait burura berriz.

Edorta Jimenez. Zer galtzerdi mota zen?

Pello. Ba, galtzerdi txikia zen, motza. Neska batek eramaten zuena (zeramana). Eta bueno, ba, motza, txonkatila (orkatilera) baino..., txonkatilera (orkatilera) ez zen iristen eta bolatxo bat zuen atzean.

Edorta Jimenez. Jo, jo, jo, zoragarria (barrea).

Esataria. Debussyren gainean...

Edorta Jimenez. Bai

Esataria. Aipa genezake,,,

Edorta Jimenez. Hirugarren hitza, e, galtzerdia da, ezta?. Pellok eskatu zuen hitza eta benetan, e, luze eta sakon hitzegiteko ematen duen hitza da. Ba ze, gure Peio, gure entzulea, halako batean hunkitu edo kitzikatu, edo, egin zen. Nolabait esan, odola loditu egin zitzaion, ba, zainetan min eman arte ia-ia, ezta?, zinez. Ba, halako neska baten galtzerdiak ikustean, pentsa!. Eta galtzerdiak ez ziren edonolakoak, edozetarikoak. Lehen entzun dugun moduan, borlatxoekin, zapaten goi-ertza baino pittin bat gorago eta txonkatila (orkatila) baino beherago ziren edo zen galtzerdia. Eta galtzerdi hori begira geratu zen, txunditurik, asaldaturik, kitzikatua, ba... Eta galdera da zein indar zeukaten galtzerdi haiek, ez?.

Esataria. Eta hori ikertzeko modua egin (al) duzu?.

Edorta Jimenez. Mmmm. Begiratu dut, baina... Galtzerdiak egiten duena da oinak markatu, ezta?. Erotismoaren historian eta erotismoaren munduan, beharbada, e, garrantzi gutxien daukana, e, biluztasuna da, ezta?. Biluztasuna markatzea, mugatzea eta zehaztea da, e, jantzien eta apaingarrien zeregina. Hori gabe, gehienontzat ez dago erotismoa, erotismorik. Eta galtzerdiek horixe egiten zuten neskaren kasuan, ez?; oinak mugatu, zehaztu... Eta oina galtzerdiaren barruan, e, irudi legez, pentsa dezakegu sexu jardunetako baten paraleloa dela eta hortik daukala bere indarra, ez?. Oina galtzerdian sartzean edo zapata barruan sartzean, desplazamendu edo lerratze bat gertatu ahal da. Eta, ustez, nago halaxe gertatu zitzaiolakoan Peiori, ezta? Ze, neskaren oina, ez zen oin, eta galtzerdia, ez zen galtzerdi, beste zerbait, beharbada amesten ari zen konturatu gabe.

Ba, esan behar zaio Pellori, azken finean, e, bere kasua, fetitxismo kasua dela. Hau da, galtzerdiak, aipatzen ari garen kasuan, fetitxeak dira. Eta fetitxea badakigu zer den hiztegiaren arabera, ba, ahalmen magikoa edo naturaz gaindikoak esleitzen edo ematen zaizkion gurtzapen objektuak. Hau oso zaila da. Hau da, e, adoratzen dugun objektu hori (horrek), ba, magia daukalako eta naturaz gaindiko gaitasunak dituelako. Fetitxea objektu adoratua da. Eta fetitxea edozer izan liteke fetitxea, edozerk joka dezake fetitxearen errola. E, esate baterako, edozeri begiratuta, edozein objektu bat ikusi baino ez, eta naturaz gaindiko indar batek hartzen bagaitu, hori fetitxea da. Eta fetitxeak objektuak bezain ugariak dira; fetitxe zaletasuna..., fetitxismoa mugagabea da, ezta?. Eta badakizue fétiche edo fetitxismoa esaten zaiola estilo erotiko bati, baina fetitxismoa, e, denean dago. Ba, fetitxismoa da, ba, e, kitzikadura dio hiztegiak eta atsegin sexualak. Zergatik da (dira) hain zailak hiztegiak

Esataria. (Barrea).

Edorta Jimenez. E, hau da, e, zera, eszitazioa, eszitazio sexuala lortzeko zona edo alde genitaletatik kanpo dauden atal fisikoetara eta objektuetara jotzen, jotzean datzan portaera. Zona genitalak zeintzuk diren ez dakigu. Badirudi oso, oso-oso mugatuak direla, hor ez dago tratadorik (itunik). Eta beste guztia, beste guztia janztea, eta beste guztiarekin fijazioak (finkapenak) izatea, hori fetitxismoa da. Hau da, norbait beti begi beltzekin enamoratzen bada, fetitxista da; jertse ilunekin enamoratzen bada, fetitxista da; sonbreiluekin (kapelekin),  fetitxista da; e, tabakoa erretzeko moduagatik,  fetitxista da; hori, hori, den-den-dena, maitasunean ia dena fetitxismoa da. Eta alderdi horretatik, ba, galdetu behar da, edo galdetu ahal da, galtzerdiak zein ahalmen magiko duen. Jantzi berezia ote den galtzerdia. Eta esan behar da, bai, ba, ba, bai. Fetitxismoa librea dela eta ez dagoela gure esku erabakitzea zerk eszitatuko edo kitze, kitzikatuko gaituen, ez?, eta zerk ez. Ez gara gure grinen jabe. Fetitxista jaiotzen garela uste dut. Bueno, baina fetitxeak eta fetitxeak dagoz (daude). Baina galtzerdiak...

detalle2

Docuthèque

C1
27-09-2006

x61pRelaContWAR

16511761
00:06:00

x61pViewCountWAR

3418

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR