detalle dokuteka-generico-fitxa

Telesailetako topiko gaiztoak

Telesail askok topikoei iraunarazten diete, eta gazteengan eragin handia dute. Maitasunaren eta harreman sexualen gainean telebistako zenbait telesailek zabaltzen dituzten ideia eta topikoak ez dira batere onuragarriak. "Maitasunaren mitifikazio gaizto bat gertatzen da maiz". Hori ondoriozta daiteke Kataluniako Ramon Llull Unibertsitatekoi komunikazio irakasle talde batek egindako ikerketatik.

Ikertutako telesailetako bat Tele5ko Los Serrano da, eta bertan nabarmen ikusi zuten neskek eta mutilek ezberdin maitatzen dutela. Neska gaztetxoenen kasuan, gainera, maitatzeak sufritzea dakar. Nortasunari dagokionez, inkestaren arabera, neskak erromantikoak eta sentiberak dira, eta mutilak maskulinitate primitiboena, heldutasunik gabea eta sexualizatua erakusten dute.

Hego Euskal Herrian ikusten diren telesailetan nerabeek itxura fisikoari garrantzi handia ematen diote, eta hori biderkatu egiten da publizitatearen presioarekin. Beste konstante bat harremanetan sexu gerra da, homosexualitateak noizean behin hausten duena.

Neskek eta mutikoek telesailetako pertsonaiak  eredu gisa hartu eta imitatu egiten dituzte etengabe. Horren aurrean, Ramon Llull-eko irakasleek gurasoei eskatzen diete seme-alabei telebistaren aurrean kritiko izaten irakasteko.

Estereotipoak

Nerabeentzako telesailetan maitasunaren inguruan zabaltzen diren estereotipo batzuk, Ramon Llull unibertsitatean egindako ikerketaren arabera:

  • Mutilek sexua baino ez dute buruan; neskak oso sentiberak dira.
  • Mutilak nekez maitemintzen dira. Neskak, ordea, oso erraz.
  • Jeloskortasuna erabiltzen da maitasunaren neurgailu gisa: zenbat eta jeloskortasun agerpen handiagoak, orduan eta maitasun handiagoa.
  • Mutilak berekoiak dira; beren buruaz baino ez dira arduratzen. Neskak prestatuago daude maitasun harremanetarako.
  • Bikotekide ideal bat daukagu zain, eta maitasun perfektua existitzen da.
  • Neskak mutilak baino helduagoak dira.
  • Mutilak umeak bezalakoak dira, eta bikotekideak amarena egiten du.
  • "Maitatzea gauzei uko egitea eta sufritzea da", diote neskek.
  • Neska erromantikoagoa da, bikotekidea idealizatzen du.
  • "Denak berdinak zarete", esaten dute sarritan.

detalle2

Docuthèque

B2
19-04-2007

x61pRelaContWAR

  • Urkizu , Urtzi
16509414

x61pViewCountWAR

7898

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR