Docutec
Ezintasuna eta bizi-kalitatea gaur egun
Bizi-kalitatearekiko interesa antzina-antzinatik datorren kontua da. Baina kontzeptu honen agerpena eta berekiko kezka zientifiko eta sistematikoa nahiko berria da.
Ideia 60ko hamarkadan ezagutarazi zen eta kontzeptua pixkanaka joan da zabaltzen, gaur egun eremu askotan erabiltzen delarik; eremu horien artean, osasun fisikoa, osasun mentala, heziketa, ekonomia, politika eta zerbitzuen mundua, oro har, aipa daitezke.
Ideia 60ko hamarkadan ezagutarazi zen eta kontzeptua pixkanaka joan da zabaltzen, gaur egun eremu askotan erabiltzen delarik; eremu horien artean, osasun fisikoa, osasun mentala, heziketa, ekonomia, politika eta zerbitzuen mundua, oro har, aipa daitezke.
Medikuntzak eta baliabide ekonomikoek, politiko nahiz sozialek, bizi-itxaropena luzatzea lortu dute. Testuinguru honetan, XX. mendeko azken hamarkadetatik aurrera, medikuntzaren (eta gizartearen) helburua, urte bakoitzari bizitza ematea da; hau da, bizi-itxaropena luzatzeaz gain, bizi-kalitatea hobetzea.
Ondorioz, mintzagai dugun kontzeptuak arreta berezia jaso du azkenaldian, batez ere, bizi-kalitateak osasunarekin duen erlazioa izan da aztergai.
Ikerketa ugarik erabiltzen dute gaur egun kontzeptu hau, batetik, pazienteek gaixotasunaren eraginen inguruan duten pertzepzioa aipatzeko, bestetik, tratamendu zehatz bat ezartzeak ongizate fisiko, emozional eta sozialean duen eragina aztertzeko.
80ko hamarkadan, bizi-kalitatearen kontzeptua, sentsibilizazio gisa erabili zen, hainbat lanbidetako profesionalei hizkuntza komun bat eskaini eta gizarte-zerbitzuen lan-praktika gidatzeko. Gaur egun, pertsonen autodeterminazioa eta hauek bizitzarekiko duten gogobetetasun-maila aztertzera bideratzen da.
Gaurko arreta-zentroen helburua ezinduen eta adineko pertsonen nahiz euren familien bizi-kalitatea ahalik eta gehien hobetzea da. Helburu hori lortzeko, oinarrizko osasun-zerbitzuak eskaintzeaz gain, autonomia garatzeko, ongizatea nahiz satisfazioa bultzatzeko eta erlazio familiarrak nola sozialak sendotzeko hainbat zerbitzu garatu dituzte.
Kalitatea finkatzeko baldintzak
Kontzeptu hau sakonago aztertzen badugu, zerbitzu batek kalitate ona bermatzeko, honako baldintzak bildu beharko lituzke:
a) Gaitasun profesional bikaina
b) Baliabideen eraginkortasuna
c) Pazienteen arrisku minimoa
d) Pazienteen gogobetetasuna
e) Osasunean eragin onuragarria izatea
Erreminta hauek, pertsonaren pertzepzio eta subjektibotasunari ematen diote lehentasuna eta berauei esker zentroko zerbitzuekiko satisfazio-maila ezagutu daiteke.
Ezin ukatu dezakegu ezinbestekoa dela egoitzetan daudenen oinarrizko beharrak asetzea eta hauek oso garrantzitsuak direla, bai gaixoarentzat, baita profesionalen taldearentzat ere. Testuinguru honetan, behar-beharrezkoak dira eskainitako zerbitzuen inguruan gaixoak nahiz bere familiarrek dituzten iritziak eta pertzepzio subjektiboa jasotzea.
Erreminta hauen adibidetzat The Concil-ek (balioespenaren amerikar organizazioak) diseinatu zuen ISMAP galdesorta (Garrantziaren eta satisfazio-mailaren mapa) nabarmendu daiteke. Galdesorta honek gaixoak sumatutako bizi-kalitatea ebaluatzen du.
Gipuzkoako erakunde batzuek, Gautenak eta Matia Fundazioak besteak beste, denbora anitz daramate erreminta hau erabiltzen, gaixoarentzat garrantzitsuak diren eremuak identifikatu eta hobetzeko helburuarekin.
Erakunde batek eskaintzen dituen zerbitzuei buruz, bezeroek duten satisfazio-maila ebaluatzeko dago diseinatua ISMAP galdesorta.
Erakunde hauetan, profesionalek ISMAP galdesorta elkarrizketa moduan erabiltzen dute egoitzetako pazienteekin. Elkarrizketa honen bidez aztertzen da bezeroek zentroko zerbitzuei nahiz euskarriei ematen dieten garrantzia eta horiekiko duten satisfazio-maila.
Galdesorta honetan, bi atal bereizten dira:
I. atala: pertsonarentzat garrantzitsua den hori ezagutzen saiatzen da, hau da, pertsonak zer balioesten duen gehien eta zer den berarentzat esanguratsuena.Ondorengo eremuak jorratzen dira: lana, etxebizitza, komunitatea, erlazio sozialak, osasuna, segurtasuna eta antolaketa.
II. atala: pertsonaren satisfazio-maila ezagutzen saiatzen da. Satisfaziotzat, zera ulertzen da: bere desio edo behar espiritual nahiz fisikoak asebeteak izatea, hau da, jasotzen dituen zerbitzu horiekin ados egotea eta gehiago edo zer edo zer desberdina ez desiratzea.
Tresna honek, egoitzetako pazienteentzat garrantzitsuak diren aspektuak edota eremuak, hala nola, nabarmendu dituen eremu horietatik asebeteak ez daudenak antzematen ditu, horri esker, arretaren plangintza eta kalitatea hobetu ahal izateko.
Informazio hori jaso ondoren, profesionalen esku egongo da, arreta-plan indibidual bat ezartzerako orduan, ase gabe dauden edota garrantzitsuak diren elementu horiek aintzat hartzea.
Arreta-plangintza hori aldizka errebisatu beharko da, egoitzetako pazienteen eboluzioa eta sortzen diren behar berriak kontuan izateko.
XXI. mendean, bizi-kalitatearen kontzeptuak aldaketa esanguratsua izango du. Ez da bakarrik pertsonaren ekintzak nahiz asmoak eta hauen aukera eta erabakien posibilitateen inguruan mugituko. Gaur egun, zerbitzuen prestaketan, zentroek beharrezkoak ikusten dituzte noizbehinkako ebaluazioak, zerbitzuen kalitatea eta hobekuntza bermatzeko.
Ezin dugu ahaztu gure lana pertsonei bideratua dagoela eta bizi-kalitatearen kontzeptua Osasunerako Mundu Erakundeak (OMSk) definitzen duen bezala ulertu behar dugula: "pertsonak bere buruari buruz eta bizi den kulturaren eta balio-sistemaren testuinguruan, eta bere helburu, itxaropen, arau eta egonezinei buruz duen pertzepzioa".
Hori guztia kontuan izanda, agerian gelditzen da gure lanean eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatea ebaluatzeak non gauden eta norantz goazen ulertzen lagunduko digula.
