detalle dokuteka-generico-fitxa

Mikel Laboa Atxagaren begietan

Mikel Laboari buruzko DVDaren aurkezpenean Bernardo Atxaga idazleak kantariari buruz duen irudia ematen digu. Abangoardia eta tradizioaren arteko leku konplexu horretan kokatzen du Laboa.




Hiztegi lagungarria


Aldi berean. Batera. Adibidez: Aldi berean dabil telefonoz hizketan eta sukaldean duen lapikoa zaintzen.

Alferrik izan. Alferrikakoa izan, ahalegin antzua, ezertarako balio ez duena. Adibidez: Zein burugogorra zaren, alferrik da zuri ezer aholkatzea.

Belaunaldi. Antzeko adina duten edo garai jakin batekin lotzen diren pertsonen multzoa. Adibidez: Gosea eta gerra ezagutu duten belaunaldiak hobeto moldatzen dira krisi garaietara.

Bikoiztasun. Bi alde edo aurpegi dituena. Adibidez: Guztiok dugu bikoiztasun hori: guztiok dugu zerbait Jeckill doktoretik eta zerbait Mr. Hyde-tik.

Buru eman. Bidea eman, posible egin, ahalbidetu. Adibidez: Pilotan jokaldi bat egin nahi nuen, baina nire eskuek ezin izan diote buru eman pentsatutakoari. 

Haran. Mendi edo gailurrez osatutako lurraldea, normalean ibai batek zeharkatua. Adibidez: Pozalagua haitzuloa Karrantza haranean dago.

Konplexutasuna. Konplexua denaren ezaugarria, sinplea ez dena. Konplexu: atal edo osagai asko eta desberdinak izategatik erabakitzen zaila dena. Adibidez: Epaiketaren konplexutasunak atzeratu egin du epaia. 

Lanabes. Lan egiteko tresna. Adibidez: Adibidez: Lantegi horretan lanean hasi nintzenean, automobila jarri zidaten lanabes gisara.

Sortzaile. Sortzen duena edo sortzeko ahalmena duena. Adibidez: Mikel Laboa eta Bernardo Atxaga, biak dira sortzaile apartak.

Ukatua. Errefusatua, eskatutakoari ezezkoa eman, beste batek egindakoa baztertu. Adibidez: Bere garaian ukatua izan zen Van Gog pintorearen lana.
 
Urtu. Berez, ur bihurtu. Testuinguru honetan, desagertu, ezerezean gelditu. Adibidez: Gurasoek utzitako enpresaren diru-irabaziak urte betean urtu zituzten seme-alabek. 



Télécharger

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

C1
18-06-2009

x61pRelaContWAR

16501107
00:04:36

x61pViewCountWAR

3054

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR